(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako LH ikastetxe integratuak duten garapenagatik eta irakasleen trebakuntza teknikoagatik nabarmentzen dira ostirala, 2018.eko ekainak 22


Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamentuak eta Formazio dualaren aldeko Bankia Fundazioak foru erkidegoko lanbide heziketa dualaren eta ikastetxeen inguruko txostena aurkeztu dute


FP Bankia

Maria Solana kontseilaria Bankia eta hezkuntza departamentuko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako LH ikastetxe integratuak duten garapenagatik eta irakasleen trebakuntza teknikoagatik nabarmentzen dira. Trebakuntza mota honetan espezializatuta egonik (hau da, hezkuntza orokorra eman gabe) gazteentzako hasierako trebakuntza eta helduen enplegurako trebakuntza modu bateratuan emateko sortu dira ikastetxeok. Hezkuntza maila altuagatik eta LHko irakasleen prestakuntza teknikoagatik ere nabarmentzen da.

Horiek dira Dual Formazioaren aldeko Bankia Fundazioak, Nafarroako gobernuarekin elkarlanean, egindako “Lanbide Heziketa Nafarroan. Ikastetxe-eredu berria eta LH Dualaren erronkak” txostenaren bi ondorio nagusienetakoak. Iruñeko Planetarioan aurkeztu dute txostena, gaur bertan.

Txostenaren aurkezpenean parte hartu dute bere egile Mikel Navarrok, Deustuko Unibertsitateko katedraduna eta Orkestraren ikerlari nagusia; Hezkuntza kontseilari eta Nafarroako eledun Maria Solana Aranak; Formazio dualaren aldeko Bankia Fundazioaren Ezagutza eta Berrikuntza Zentroko arduradun Mónica Mosok.

Aragoi eta Nafarroako Bankiaren guneko zuzendari Esther Gutiérrez eta Nafarroako gobernuko Lanbide Heziketaren Zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubio ere izan dira ekitaldian.

Txostenak jasotzen du zentro integratuek familia profesionalen espezializazio-maila altuko trebakuntza zikloak eskaintzen dituztela, eta horrek eskala ekonomiak sustatzen laguntzen duela eta bikoizketak saihesten. Laborantza eta industria LH zikloen garapen handiagoa antzematen da, kostu handiago duten arren, ekoizpen espezializazio perfilaren eta Nafarroako S3 Espezializazio Adimentsuaren lehentasunekin bat eginez.

Gainera, azpimarratzekoa da foru erkidegoan LHko tituludunen eta irakasleen gaitasun tekniko nabarmenak balioan izaten direla. Gazteentzako LHren markoan, txostenak jasotzen dituen gomendioen artean esaten da beharrezkoa dela gazteak erakartzea LHra, emakumeak, batez ere; enplegagarritasuna tasa handienak dituzten zikloetan eskaintza gehituz joatea; urrutiko lanbide heziketa indartzea, lana eta familia kontziliatzeko; eta proiektuetan oinarritutako ikasketa metodologia kolaboratiboetara aldaketa sustatzea, eskola-uztea eta porrotaren tasak gutxitzeko.


FP Bankia

Jardunaldira bertaratutakoak. ( irudia handitu )

“Ikerketa honek gazteen enplegu sorrerarekiko gure konpromisoa gauzatzen du. Txosten honekin, nahi duguna da gure erkidegoan datozen urteotarako enplegu beharren eta perspektiben analisi sakonagoa sustatzea eta lanbide heziketako zentro integratuen zeregina zabaltzea enpleguaren trebakuntza profesionalaren hiru modalitateetan”, baieztatu du Nafarroako hekuntza kontseilari Maria Solana Aranak.

Formazio dualaren aldeko Bankia Fundazioaren Ezagutza eta Berrikuntza Zentroko arduradun Mónica Mosok azpimarratu duenez, “txosten honekin gaitasun berritzaile eta dinamikoen garapen sistema sortzen lagundu nahi dugu pertsonen enplegagarritasuna hobetzen eta gizarte osoaren garapen iraunkorrean lagundu dezan”.

“Lanbide heziketak eskaintzen dituen erronken eta aukeren analisi sakonak bakarrik lagundu dezake eredu honetan aurrera egiteko giltzak aurkitzen eta horrela bakarrik ahalko dugu enpresek dituzten benetako beharrei erantzuteko proposamen berri bati ekin”, esan du Aragoi eta Nafarroako Bankiaren guneko zuzendari Esther Gutiérrezek.

“Nafarroako LHren egungo sistemak oinarri sendoa eskaintzen du LHko zentro-eredu batera igarotzeko, araututakoa alde batera utzi gabe (are gehiago, hobetuz, duala gehiago bultzatuz) LH arloan modu eraginkorretan artatzeko langileek dituzten beharrak, enpresa txikien berrikuntza zerbitzu-ematea nahiz aurreratutako gizarteetan, eta Nafarroan bereziki, egiaztatzen den tokiko garapena”, azpimarratu du lanaren zuzendari Mikel Navarrok.

LH duala Nafarroan

“Lanbide Heziketa Nafarroan. Ikastetxe-eredu berria eta LH Dualaren erronkak” txostenaren ondorioen artean jasotzen denez Nafarroa izan da estatu mailan LH duala ezartzen lehenengotariko erkidegoa, baina aitzindari izateak ez du adierazi nahi ezarpen handiagoa lortzeko ahaleginik ez egitea.

LH dualak, trebakuntza profesionala ikastetxe eta enpresaren artean ematen duenak, modu koordinatuan eta enpresen beharrizanen araberakoa, industria familietan espezializazio maila handia dauka.

Nafarroako LH dualaren erregulazio-markoaren bidez, txostenaren arabera, LH dualaren zorroztasunaren eta kalitatearen alde egin da. Era berean, ikasleen integrazio eta aitortza sustatzen da enpresa barruan. Hala ere, esaten denez, dualeko ikasleen %20-25 ari da lan-kontratuarekin.

Ildo horretan, proposatzen da gomendagarria litzatekeela gutxieneko ordainsari bat ezartzea dualean parte hartzen duten ikasleentzat eta inplikatutako agente guztiei honen onurak erakustea. Egileak dioenez, ordainsaria ezartzeak, eta partekatutako konpromiso kolektiboak, epe ertain-luzeko prozedura eskatzen du.

Enplegura LH

LHren funtzio tradizionala, txostenaren arabera, izan da gaztek trebatzea, euren trebezia, ezagutza eta gaitasunekin profesional onak izan daitezen. Funtzio horrek berebiziko garrantzia izaten segitzen duen arren, bestelakoak sortu dira Europa eta Nafarroa mailan, hala nola, helduen enplegurako trebakuntza (langabe nahiz landunentzako), zerbitzu tekniko eta berrikuntza ematea enpresa txikiei eta ekintzaileei eta tokiko garapenari laguntza.

Foru erkidegoari dagokionez, sustatu beharreko zeregin ez-tradizional egokiena enplegurako LH litzateke. Txostenaren ondorioetako batek azaltzen duenez, egungo sistemak arazoak ditu sektore estrategikoei lotutako enplegurako LH gaitasun teknikoz hornitzeko.

Nafarroak langileen trebakuntza eskaintza-tasa handienetakoa dauka estatuan, %36. Baina oraindik hazteko tartea dago, Nafarroako enpresa askok ez baitituzte formaziorako zerga-kredituak baliatzen eta ez dutelako formazio eta gaitasun beharren diagnostikorik.

LHk izan zezakeen zeregin ez-tradizionalen bigarren funtzio nagusia litzateke enpresa txikiei zerbitzu teknikoak eta berrikuntza ematea, zeinak, oraingoz, presentzia gutxi duen Nafarroako zentroetan, eta baita gainerako erkidegoetan ere.

Gazteei zuzendutako lanbide heziketa dualaren konbinazioa, eta helduentzako formazio zerbitzua garatzeak, enpresa nafarrentzako zerbitzu teknikoak garatzeaz gainera, erronka biziki garrantzitsua da Nafarroarentzat. Zehazki, ikerketak analizatu egiten ditu lanbide heziketa zentro integratuen eredu aldaketaren komenigarritasuna eta bideragarritasuna eta zeregin ez-tradizionalen hainbat funtzio-jarduera.

Txostenaren zuzendari Mikel Navarroren ustez, hasita dagoen aldaketa honek “ahalbidetuko luke kalitatezko enplegua sustatzea erkidegoan eta ikasleak formatzea gaitasun teknikoetan eskari gehien dituzten sektoreetan, hala nola, automobilgintza, nekazaritza eta osasuna”.

“Lanbide Heziketa Nafarroan. Ikastetxe-eredu berria eta LH Dualaren erronkak” txostena.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa