(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak webgune berri batean bildu ditu Nafarroako naturgune babestuak ostirala, 2018.eko ekainak 22


Babestutako eremuei buruzko informazio zehatza eskaintzen du, era bisual eta erakargarrian bilduta


Transcripción textual del video

La consejera de Desarrollo Rural, Administración Local y Medio Ambiente, Isabel Elizalde, ha presentado la nueva web promovida por el departamento sobre los espacios naturales protegidos de la Comunidad Foral. Se trata de un proyecto digital que se irá completando por fases para recopilar, de un modo visual y atractivo, información destallada de los espacios naturales protegidos por distintas legislaciones. Para la consejera Elizalde “un primer paso es darlos a conocer para, de este modo, favorecer la sensibilidad hacia la valoración y el cuidado de la biodiversidad que han cultivado quienes nos han precedido, y que tenemos la obligación de guardar, preservar y fomentar para las futuras generaciones”.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Foru Komunitateko naturgune babestuak ezagutzera emateko departamentuak sustatu duen webgune berria aurkeztu du. Hainbat fasetan betez joango den proiektu digitala da, legedi desberdinetan babestutako natur eremuei buruzko informazioa zehatz-mehatz eta era bisual eta erakargarrian biltzea xede duena. Elizalde kontseilariaren esanetan, “lehendabiziko pausoa ezagutzera ematea da, gure aurrekoek landu duten bioaniztasuna baloratu eta zaintzearen aldeko sentiberatasuna errazteko, geure esku baitago ondorengo belaunaldientzat babestu, gorde eta babestea”.

Honela, Ataria Nafarroako ondare naturala ezagutzera emateko tresna digital nagusia bilakatuko da, naturguneei buruzko oinarrizko datuak eta babestu beharreko bereizgarriak bilduz, baita irudiak, bideoak, mapak, erreferentziazko ekipamenduak, liburuxkak eta bestelako dibulgazio-materialak ere.

Proiektuaren lehendabiziko fase honetan, Nafarroako Natura 2000 Sarearen barruan babestuta dauden 43 naturgunean sartu dira: Pirinioetako mendia, mendi mediterraneoa, mendi eta haran atlantikoak, ibaiak, hezeguneak eta estepak, komunitatean dauden era askotako ekosistemak ordezkatuz. Den-denak babestuta daude Europako araudiaren arabera aniztasun biologiko apartagatik. Guztietan, herritarren partaidetzarekin landutako kudeaketa-planak daude, 2017an osatu eta onartutakoak.

Aberastasun naturalarekin batera, webguneak esparru horietako bakoitzean bizi, gozatu, lan egin edo ikasten duten pertsonak ere sartu ditu: nekazariak, artisauak, turismoko profesionalak, argazkilariak, basogintzako eragileak, biologoak, boluntarioak, ikertzaileak eta bisitariak, besteak beste.

Proiektuaren bigarren fasean, Nafarroako Naturgune Babestuen Sareko (RENA) erreserba integralak (3), erreserba naturalak (38), kokagune naturalak (28) eta parke naturalak (3) sartzea aurreikusi da, kasu askotan Natura 2000 Sarean daudenak. Horrez gain, ezagutzera emango dira foru legeriak babestutako monumento naturalak eta paisaia bereziak (31), abelbideekin batera.

Azkenik, webguneak, esparru horietako bakoitzari lotuta dauden Nafarroako flora eta faunako espezierik bereizgarrienak bilduko ditu.

Webgunearen edukia

Nafarroako Naturgune Babestuak webgunea gaztelaniaz nahiz euskaraz kontsulta daiteke eta natura-eremuak aurkitzeko mapa batez hornituta dago. Horrez gain, 43 fitxatan bildu dira naturguneei buruzko oinarrizko datuak, deskribapenak, dokumentazio teknikoa, mapak, intereseko ekipamenduak eta bestelako esteka interesgarriak. Webgunean, argazki-galeria, bideoak eta hainbat irizpide –eremu biogeografikoa, herria, eremu mota (hezegunea, ibai-eremua, mendia, estepa…), etab.– erabiltzen dituen bilatzailea ere aurki daiteke.

Esparruen babesa Nafarroan

Nafarroan, gainjartzen eta osatzen diren naturgune babestuen bi sare daude: Nafarroako Naturgune Babestuen Sarea (RENA) eta Natura 2000. Azken hau Europar Batasunak dibertsitate biologikoa kontserbatzeko sortutako sarea da eta Foru Komunitateko lurraldearen % 27 hartzen du.

RENAk Foru Komunitateko lurraldearen % 8 inguru hartzen du, eta honako hauek biltzen ditu:

· 3 Parke Natural, 64.933 hektareako guztizko azalera dutenak: Bertizko jauregia, Urbasa eta Andia eta Errege Bardea. Gizakien jarduerak oso gutxi eraldatu duten natur eremuak dira, ekosistemengatik nahiz formazio geologiko bereziengatik babestu eta kontserbatu beharrekoak.

· 3 Erreserba Integral (487 ha.): Lizardoia (Otsagabia), Ukerdi eta Aztaparreta (Izaba). Kareharrien gaineko baso, izei nahiz mendi-pinuen basoak eta oreina, sarrioa eta orkatza bezalako animaliak dituzten interes ekologiko handiko esparru txikiak dira. Giza-ustiapena ez dago baimenduta; zientzia eta hezkuntzarako ikerketa besterik ez.

· 38 Erreserba Natural (9.178 ha): Interes ekologikoa duten urmael, amildegi, sakan eta arroila hauetan, natura kaltetzen ez duten giza-jarduerak baimenduta daude. Horien artekoa da Larrako Erreserba Naturala, Nafarroako handiena, Europako eremu karstiko handietako bat (120 km²) barne duena.

· 28 Kokapen Natural (931 ha.): ibar-baso, pinudi eta lertxunez, haltzez eta zume zuriz betetako aintzira hauetan jartzen dute habia martintxoriek, erle-txoriek, apo-hontzek, koartza hauskarek eta bestelako hegaztiek. Giza-jarduerak ez daude debekatua, behar bezala antolatuta badaude eta natura kaltetzen ez badute.

· 47 Monumentu Natural, edertasunagatik nahiz bereizgarritasunagatik babes ofiziala merezi dutenak. Nafarroan, figura hau zuhaitz monumentalak babesteko erabili izan da.

· 2 Aisialdiko Naturgune: Orgiko Basoa (Ultzama) eta Leurtzako Urtegia (Urrotz, Beinza-Labaien). Aisialdi eta atsedenerako interes paisajistikoko esparruak dira.

Aurrekoei, honako esparru hauek gaineratu behar zaizkie:

· 31 paisaia berezi (2011ko Lurralde Antolamendurako Planak): Ondareagatik zein balio historiko, kultural eta sinbolikoengatik aparteko identitate-balioa duten lekuak. Nafarroaren barruan eta kanpoan ezagunak diren lurralde-erreferenteak dira; hala nola, Elomendia, Eunateko Santa Mariaren ingurunea edo Zugarramurdi.

· 9 Abelbide.

Eremuetako bat, Errege Bardea, mundu mailako Biosferako Erreserba da. Beste bi, Pitillasko Urmaela eta Las Cañasko Urtegia, Nazioarteko Garrantzia duten Hezegune gisa sailkatuta daude.

Bestalde, Nafarroako Natura 2000 Sareak 281.0000 hektarea ditu (lurraldearen % 27) eta babestutako 43 eremuk, 42 Kontserbazio Eremu Berezik (KEB) eta 17 Hegaztientzako Babes Eremu Berezik (HBEB) osatzen dute.

Naturguneak, garapenaren eragile gisa

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren helburu estrategikoa da lurraldearen nahiz jarduera ekonomikoaren garapen iraunkorra eragiten eta lehen sektorean zein zerbitzu sektorean enplegua sortzen lagunduko duten naturgune eta esparru bereizgarrien sarea eratzea. Honi lotuta, tokiko garapen jasagarriaren aldeko dinamizazio-estrategia sortu nahi da, gizarteari, ingurumenari, ekonomiari eta lurralde-marketinari eraginez.

Horretarako, Foru Komunitateko geografia osoan zehar sakabanatutako 23 naturgune biltzen dituen Explora Navarra sarea sortu da, turismo gastronomikoa, natur eremuak, bideak, jarduera, tokiko garapena eta lurraldearen egituraketa bezalakoak bultzatzeko giltzarrizko eragilea izan dadin.

Lursarea lurralde eta iraunkortasunaren nafar agentzia Nasuvinsa zoruaren sozietate publikoak sortu zuen 2016an, Nafarroako Gobernuak lurralde antolamendu eta garapenaren arloan abian dituen politikak gauzatzeko tresnatzat, eta orain, hari dagokio Foru Komunitateko geografia osoan zehar sakabanatuta dauden naturgune bereizgarri horiei atxikitako tokiko eragileak eta zerbitzuak koordinatu eta dinamizatzeko ardura, landa jardueraren eta sustapenaren eragile bihur daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa