(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Manu Ayerdi lehendakariordeak berretsi du bere departamentuak konpromisoa duela Nafarroako garapen ekonomiko, sozial eta ingurumenekoarekin ostirala, 2018.eko uztailak 20


Garapen Ekonomikorako departamentuaren titularrak xehetasunez azaldu du zer mugarri lortu diren S3ren ibilbide-orriaren barruan, zeina etengabeko hobekuntzan eta lankidetza publiko eta pribatuan oinarritzen baita


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik legealdiaren hirugarren urteko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Nabarmendu du Espezializazio Adimendunerako Estrategia (S3) sendotu egin dela, eta bete direla bertan ezarritako helburuak, komunitate kohesionatu, jasangarri, anbiental eta lehiakor baterantz aurrea egiteko. Ildo horretatik, errepasatu du zer inbertsio egin diren, zer plan orokor eta lan-ildo jarri diren martxan azken urtean, eta zer obra ari diren egiten azpiegitura batzuetan eta besteetan.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik legealdiaren

hirugarren urteko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Nabarmendu du Espezializazio Adimendunerako Estrategia (S3) sendotu egin dela, eta bete direla bertan ezarritako helburuak, komunitate kohesionatu, jasangarri, anbiental eta lehiakor baterantz aurrea egiteko. Ildo horretatik, errepasatu du zer inbertsio egin diren, zer plan orokor eta lan-ildo jarri diren martxan azken urtean, eta zer obra ari diren egiten azpiegitura batzuetan eta besteetan.

2017an aurkeztutako estrategian, urte horretan ezarritako aurrekontuaren % 99 gauzatu da, eta aurrekontuan finkatutako 197,3 milioi euroetatik 195,9 milioi euro inbertitu dira. Hala, ezarritako helburuen % 77 bete da.

2018an, S3ren aurrekontua Nafarroako sei sektore estrategikotara bideratu da: automozioa eta mekatronika, elikadura-katea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala, eta sormenezko industriak eta industria digitalak. Aurrekontua % 29,7 igo da, 2017an 51,1 milioi euro izatetik 2018an 66,3 milioi izatera pasatu baita. Horri esker, besteak beste, ibilgailu elektrikoa bultzatu da, 1.600.000 milioi euroko aurrekontuarekin; elikadura-industriaren 4.0 eraldaketa bultzatu da, 1.969.300 eurorekin; elikadura osasungarriaren aldeko apustua egin da, 2.790.000 euroko inbertsioarekin; ekonomia zirkularra sustatu da, 362.343 euroko aurrekontuarekin; medikuntza pertsonalizatua garatu da; eta eskaintza turistiko integralaren nitxo berrien alde egin da, hala nola Iruñearen eta Frankfurten aire-konexio berriaren alde.

Ayerdik nabarmendu du Espezializazio Adimendunerako Estrategiak (S3) Nafarroako Gobernuaren lan-eredua diseinatzen duela, begirada epe luzean jarrita, jorratutako politikak etengabe hobetzeko, ebaluatzeko eta zuzentzeko asmoz, 2030ean Nafarroa oparoa, jasangarria eta bizi-kalitate handiagokoa izan dadin.

Bide horretan, azpimarratu du funtsezkoa izan dela eragile publiko eta pribatuen parte-hartzea eta Gobernuko departamentuen arteko koordinazioa S3ren 24 erronkak gauzatzeko.

Aurten, Espezializazio Adimendunerako Estrategia garatzen lagundu dute Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko departamentuak, Hezkuntzako departamentuak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako departamentuak. Departamentuok, Manu Ayerdik zuzentzen duen departamentuarekin batera, sektore estrategikoen erronkei ekin diete.S3n ezarritako 24 erronken % 70 departamentu anitzeko lantaldeek gauzatu dute, eta lantaldeok Garapen Ekonomikoko departamentuko zuzendari nagusiek zuzendu dituzte: Izaskun Goñik, Politika Ekonomikoko eta Enpresako eta Laneko zuzendari nagusiak; Yolanda Blancok, Industriako, Energiako eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak; Maitena Ezkutarik, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak; Natxo Nagorek, Obra Publikoetako zuzendari nagusiak; eta Pilar Irigoienek, Sodenako zuzendariak. Azken urte honetako jarduera baloratzeko prentsaurrekoan izan dira zuzendariok.

Lan-ildoak

Ayerdi lehendakariordeak bere departamentuak martxan jarri dituen ekimenak errepasatu ditu, eta xehetasunez azaldu du zer mugarri eta lan-ildo gauzatu dituen aurten.

Hala, Politika Ekonomiko eta Enpresarialean eta Lanean, aipatzekoak dira klusterrei eman zaien bultzada, Lizarrerriko eta Erdi Aldeko eskualde-planak —ustez, aurten hasiko dute beren jarduera—, eta Erribera eta Sakanakoak, zeinak jada martxan baitaude.

Mahai gainean jarri ditu, halaber, ekonomia sozialaren zifra positiboak, Nafarroako Lan Autonomoaren Planarekin egindako lana eta Nazioarteko Planaren garapena.

Nafarroako Banda Zabalaren Plan Gidariari dagokionez, Ayerdik nabarmendu du 1,2 milioi euro bideratu direla banda zabala jarduera ekonomikoa dagoen guneetan hedatzeko.

Izan ere, DGPEETk deialdia onetsi zuen tokiko ekoizpen-ehuna garatzeko, enpresa-berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna sustatuz. Hala, Nafarroako 45 udalerritako industrialdeek banda zabala izango dute aurten.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren arloan, Manu Ayerdik azpimarratu du zeinen garrantzitsua izan den Zientziaren eta Teknologiaren Foru Legea onestea. Izan ere, lege hori lehena da estatuan Nafarroako aurrekontu orokorren ehuneko bat konprometitzen duena I+G+Brako, eta ehuneko hori berrikuntzaren alderdi guztietan hobetu nahi duena. I+G+B nazioarteratzea; Nafarroako I+G+Bren Sistema (SINAI) arautzea; ikerketa zientifikoa eta teknikoa, ezagutzaren transferentzia eta kultura zientifiko, teknologiko eta berritzailea bultzatzea; eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Plana arautzea, I+G+Bren arloan plangintza- eta koordinazio-tresna gakoa den aldetik.

Plan estrategikoen garapena eta deialdien kudeaketa ere nabarmendu ditu Ayerdik. Alde horretatik, azken laguntzek 29 milioi bideratu dituzte zentro teknologiko eta unibertsitateetara, I+Gko proiektuak egitera, S3ren zenbait erronka babesten dituzten proiektu estrategikoetara eta, azkenik, ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzera.

Azkenik, Ayerdi lehendakariordeak konpromisoa hartu du parke eoliko gehiago izapidetzeko.

Turismoan eta Merkataritzan, Manu Ayerdik 2025erako Turismoko Plan Estrategikoa azpimarratu du, zeinak 17,2 milioi euro izango baititu (5,7 milioi euro hiru urteetako bakoitzean). 2018-2020 aldirako Hurbiltasuneko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana 2018ko otsailean onetsi zen, eta haren helburua da sektorearen lehiakortasunean aurrera egitea, eta negozio berriak martxan jar daitezen sustatzea. Plan horrek 4.854.000 euroko aurrekontua du, eta 1.618.000 euro esleituko dira hiru urteetako bakoitzean (2018, 2019 eta 2020).

Sodenaren lana ere izan du hizpide Manu Ayerdik, eta joan den azarotik Iruña eta Frankfurt lotzen dituen aire-konexio berria nabarmendu du, nazioarteko eta Europako merkatuan hazteko ildo estrategikoa den aldetik.

Aurten, urtarriletik ekainera, 19.681 bidaiarik erabili dute Frankfurtekiko aireko zubia, eta, 2017ko azaroan konexio hori inauguratu zenetik, 25.377 bidaiarik; hau da, Noaingo aireportuko bidaiarien % 21,68k, lehenengo hegalditik 2018ko ekainera arte.

Horrez gain, aipatu du klusterrei eta enpresa-ehunari laguntza eman zaiela arrisku-kapitalaren tresnarekin (aurten, 23,73 milioi eurorekin).Aipagarriak dira Apolo Films-i, Vectia-ri, Sic Lázaro-ri eta Inveready Biotech III-ri egin zaizkien ekarpenak.

Hobekuntzak errepide-sarean

Azpiegiturei dagokienez, Manu Ayerdi lehendakariordeak gogorarazi du Nafarroako korridorea ezinbesteko azpiegitura dela Nafarroako Gobernuarentzat garapen sozial eta ekonomikorako, eta, ildo horretatik, azpimarratu du negoziazioak egin dituztela Eusko Jaurlaritzarekin eta Sustapen Ministerioarekin euskal Y-arekin konektatzeko. Azpimarratu du, gainera, ikerketak egin direla Castejón-Campanasi buruz eta trenbide-korridorearen ahalmenari buruz, bai eta Nasuvinsaren Udalaz Gaindiko Intzidentzia duten Plan Sektorialei buruz ere, besteak beste.

Nafarroako Kanalari dagokionez, Ayerdik nabarmendu du Foru Gobernuak lanean jarraitzen duela Argaren eta Egaren adarrak eraikitzeko Nafarroako Kanalaren lehenengo fasea zabaltzean, eta jada lizitatu dela bigarren faseko proiektua, Erriberarako ur-beharrizanetarako alternatibak aztertu ondoren.

Halaber, Nafarroako zenbait errepidetan errepide-sarea egokitzeko egiten ari diren lanak errepasatu ditu.

Alde horretatik, aipatzekoa da 5 milioi euro inbertitu direla N-121-An Belateko eta Almandozeko tunelak Europako segurtasun-araudira egokitzeko lanetan. Aurreikusten da datorren azaroan amaituko direla lan horiek, eta aipatzekoa da ongi doazela egindako jarduketa guztiak.

Horrez gain, 960.170,00 euro bideratu dira Leitzarango Autobideko Kaxarna zubibidea konpondu eta indartzera; AP-15etik AP-68ra sartzeko gaitu den lotunearen adar berri bat ireki da, Castejón parean, eta, hala, trafiko astuna kendu da N-121-Ctik (Tarazona-Tutera); eta bide horretako zorua konpondu da, 994.000 euro inguruko inbertsioarekin.Aipatzekoa da, orobat, ordezko ibilbide hori doakoa dela, Audenasako Gobernuarekin adostutako hitzarmenari esker.

Azkenik, adierazi du zer kontserbazio-ekintza ari diren egiten Foru Komunitateko zortzi bidetan, zoru hondatuena hobetzeko.

Etorkizunerako erronkak

Azkenik, lehendakariordeak bere departamentuaren etorkizuneko erronkak azpimarratu ditu. Lan-ildo berari jarraituko diote, eta arreta berezia jarriko dute S3n (ibilbide-orritzat hartuta) eta 24 erronkak betetzean, etorkizuneko helburu nagusi gisa.

Aipatzekoak dira, orobat, Zientziaren eta Teknologiaren Legea ezartzeko laguntza; Turismoaren foru-legea etxebizitza turistikoei eta plataforma komertzializatzaileei buruzko Europako legedira egokitzea; instalazio elektrikoetarako Foru Dekretua; eta Ingurumeneko departamentuarekin batera egin den lana energia-trantsizioari buruzko legea egiteko.

Nafarroako Garraio Plan Integrala ere sustatuko du departamentuak, emakida berrien lizitazioak hasiko ditu, eta hiri-garraio egokitua partaidetzazko aurreproiektu berriei esleituko die.

Azpiegiturei dagokienez, trenbide-korridorea eta Noaingo eta Castejóngo eremu logistikoak bultzatzen jarraituko du Garapen Ekonomikorako Departamentuak, eta errepide-sarerako diru-sarreren alternatibak aztertzen jarraituko du.

Era berean, laneko ezbehar-kopurua zaintzen jarraituko du, LHren plan estrategikoa babestuko du, eta sormenezko industriak eta industria digitalak babestuko ditu, NICDOrekin lankidetzan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Balance del tercer año
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa