(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fontes aldizkariak euskal hizkuntzalari buruzko zazpi lan berri argitaratu ditu asteazkena, 2018.eko abuztuak 8


Aipatzekoak dira Erroibarko eta Esteribarko azpieuskalkien aldaerei edo Oiartzungo antzinako azentuazioari (Goizuetako egungoaren antzekoa) buruzko artikuluak


Revista Fontes

Fontes aldizkariaren azken alearen azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen Fontes Linguae Vasconum Studia et Documenta aldizkariaren azken zenbakian, euskal hizkuntzalaritzari buruzko azterketa berriak ezagutzera eman dira. Aldizkaria zazpi artikuluk osatzen dute, eta horien artean nabarmentzekoak dira Erroibarko eta Esteribarko azpieuskalkien aldaerei edo Oiartzungo azentuazio zaharrari (Goizuetako egungoaren antzekoa) buruzko lanak.

Aldizkariko lehen lana Ander Beristainek sinatu du, eta "Azpeitiko euskararen euskalki-hiztegia I” izena du; hain zuzen ere, Gipuzkoako herri horretako azentuazioan eta euskararen fonologian oinarritzen da. Aldaera horretan dauden aldaketa fonologikoak deskribatzen ditu, substantiboak, adjektiboak eta aditzak aztertzearekin batera, dituzten forma eta guzti. Lan hau hiztegi dialektalaren lehen erdia da.

Ondoren, honako lan hau aurkitzen da aldizkarian: “Ezezkoen lehentasuna euskal formatu perifrastikoan: gerturatze diakroniko-tipologikoa”. Bertan, Iker Salaberrik euskarazko esaldi negatiboetan aditz nagusiaren eta laguntzailearen ordenaren garapen historikoa ikertzen du. Azterketa testu historikoen analisian oinarritzen da, eta ezezkoaren ordenari eragiten dioten zenbait faktore kontuan hartzen ditu; hala nola, esaldi-mota edo zein euskalkitan idatzita dauden.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Aitor Ortiz de Pinedorena da “Jon Etxepare eta Pío Baroja” testua. Bi idazleak konparatzen ditu, bateragarritasunak eta aldeak aurkitzeko helburuarekin. Jean Etxeparek euskaraz hitz egiten zutenentzat idatzi zuen batez ere; Pío Barojak, aldiz, gaztelaniadunentzat.

Jarraian, Illinoisko Unibertsitateko José Ignacio Hualdek “Oiartzungo Antzinako Azentuazioa" testua argitaratu du, horretarako, Mitxelenak egindako grabazioa aintzat hartuta. Bertan, azentu-patroiak aztertzen dira, eta egileak ondorioztatu du Oiartzunen garai hartan erabilitako sistemak antza handia duela Nafarroako Goizueta herrian oraindik ere erabiltzen denarekin.

Euskal dialektologiari buruzko analisia

Halaber, Fontes aldizkarian, “Erroibarko aldaeren inguruan ( 6 - Esteribarko erdialdeko azpialdaera. Bigarren erdia)” lana argitaratu da, Koldo Artola etnografoak sinatua. Seigarren lan honekin amaituko da euskal dialektologiari, zehazki, Bonaparte printzeak Erroibar deitutako aldaerari, eskainitako analisia. Erroibarko eta Esteribarko hizkerek osatzen zuten, azken ibar horretako hegoaldeko zenbait herri eta auzo kenduta, Artzibarko aldaerak sartu baitzituen.

“Irudikapen transtestualak eta heterolingueak (oroimenerako) Manu Militari nobelan” testuan, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Ana Gandarak eta Miren Ibarluzeak kontakizun memoristikoa aztertzen dute Jose Agustin Arrietaren “Manu Militari” nobelan; bertan, euskal generazio batek frankismotik frankismo ondorengo garaira igarotzerakoan izandako bizipenak kontatzen ditu idazleak, eta oroimen-ariketarako erabilitako narrazio-baliabideak aztertzen ditu:  transtestualitatea eta heterloinguismoa.

Ana M. Toledok, Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Euskaltzaindiko kideak, “Jean Barbier-en Piarres XX. mendearen lehen erdiko euskal eleberrigintzan” izeneko obra “Piarres I” eta “Piarres II” obretan oinarritzen du; hau da, XX. mendeko lehen erdialdean sortutako euskarazko narratibaren esparruan. Barbier-ek gerra bateko gertakariak edo haien hizkuntza ezagutzen ez zuten agintarien esanetara borrokatzen zuten soldatuenak sartzen ditu, egileak azaldu duenaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa