(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Belateko eta Almandozeko tunelak berritzeko lanak ikuskatu ditu ostirala, 2018.eko abuztuak 10


Bisitan egiaztatu ahal izan dute egokitzeko lanak erritmo onean doazela


Transcripción textual del video

Belateko eta Almandozeko tuneletan segurtasuna egokitzeko eta hobetzeko lanak aurreikusitako epeen arabera burutzen ari dira, eta ibilgailuentzat datozen udazkenean irekitzea espero da, ostiral honetan, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik azaldu duenez, azpiegitura horiek ikusteko egindako bisitaren ondoren.

Manu Ayerdi Estela Mosoren, Eraikuntza Zerbitzuko (Obra Publikoak) zuzendariaren, eta Yolanda Fernandezen, Azpiegitura Berrien Eraikuntza Sekzioko buruaren, azalpenak artatzen.

Manu Ayerdi Estela Mosoren, Eraikuntza Zerbitzuko (Obra Publikoak) zuzendariaren, eta Yolanda Fernandezen, Azpiegitura Berrien Eraikuntza Sekzioko buruaren, azalpenak artatzen. ( irudia handitu )

Belateko eta Almandozeko tuneletan segurtasuna egokitzeko eta hobetzeko lanak aurreikusitako epeen arabera burutzen ari dira, eta ibilgailuentzat datozen udazkenean irekitzea espero da, ostiral honetan, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik azaldu duenez, azpiegitura horiek ikusteko egindako bisitaren ondoren.

Obra Publikoen Zuzendaritza Nagusiko teknikariek esan dute lehenengo bi hilabeteetako lanak aurreikusitako errendimendua baino handiagokoak izan direla . Hala ere, egiteko dauden lan batzuen konplexutasun teknikoa dela-eta, tunelak irekitzeko eguna zehaztea zaila da.

Uneoro kontuan izanik N-121-A errepidean ibiltzen diren erabiltzaileei eragindako eragozpenak, Nafarroako Gobernuak bere eskura dituen neurri guztiak hartu ditu Belateko eta Almandozeko tunelak ahalik eta denbora gutxien itxita egon daitezen.

Modu horretan, ekainaren 4an lanak hasi zirenetik lehen bi hilabetetan zehar, Belateko bi bazterbide berri egiterakoan, hiru txandatan egin dute lan 24 orduz, astelehenetik larunbat goizera bitarte. Obrako gainerako unitateetan, berriz, langileek bi txandatan egin dute lan, 6:00etatik 22:00etara. Batzuetan, 60 langile aritu dira tunelen barruan lan egiten, eta, ondorioz, lanak zorrotz koordinatu behar izan dira, segurtasun eta eraginkortasun arrazoiak medio.

Obren barruko hiru proiektuak aldi berean gauzatzeko hasiera batean 7 hilabeteko epea ezarri zen. Une honetan, lanak puntu honetan aurkitzen dira:


Obrarako bisita tunelen kanpoaldean.

Obrarako bisita tunelen kanpoaldean. ( irudia handitu )

1. Belateko tunelean:

· Bi bazterbide berri egitea. Jardueraren %75a egina dago. Indusketa eta sostengatze lanak burutu dira, eta iragazgaizteko xaflak jartzen amaitzen ari dira.

· Likido toxikoak ebakuatzeko drainatze-sistema. %80a eginda dago.

· Kableak aldatzea. 65 km-ko kableak eskuz kendu behar dira eta beste bat jarri suaren kontrakoa eta egungo prestazio teknologikoa. Obra-unitate honen %25a gauzatu da.

2. Almandozeko tunelean:

· Likido toxikoen drainatze-sistema. %80a eginda dago.

· Kable-sistema aldatzea. Kasu honetan, 30 km-ko kableak kendu behar dira eta suaren kontrako beste 10 km jarri. Unitatearen %50a eginda dago.

· Arrain-hezur deitzen direnak jartzea uren iturburuaren zona drainatzeko. %100 egina.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
PANEL1ALMANDOZ.pdf
PANEL2BELATE.pdf

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa