(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrogeita hamar gazte inguru memoria historikoari buruzko bi nazioarteko boluntario auzolandegietan, Ezkaban eta Igalen, parte hartzen ari dira
asteartea, 2018.eko abuztuak 14


Lehenengo auzolandegiak , Ezkabakoa, botila hilerrian" lan egiten du, eta bigarrena, Errepublikar presoek Pirinioetan egindako errepideetarako ibilbidean.


Monitore eta gazteak harresi bat finkatzeko lanetan ari dira.

Monitore eta gazteak harresi bat finkatzeko lanetan ari dira. ( irudia handitu )

Berrogeita hamar gazte inguru, autonomia-erkidego eta herrialde ezberdinetakoak, bihar, asteazkena, Ezkaban eta Igalan kokatutako auzolandegietan, memoria historikoa berreskuratzeko lanak hasiko dituzte. Kultura, Kirol eta Gazteria departamenduak antolatuta eta Hiritarrekiko eta Erakundeekiko harremanetarako departamenduaren laguntzarekin.

Bi auzolandegiak Ezkaba proiektuaren barne daude, Nafarroako gobernuaz eta Instituzioaz eta Estatu guztietako Memoria elkartez sostengatuta, besteak beste, Familien lokalizatzeko lanak berreskuratutako gorputzak identifikatu ditzatela.

Berreskuratzeko lanak egiteaz gain, ekimen hauek parte hartzaileei eremu integratzaile ematea dute helburu, esklusiorik gabe, berdinen artekoen ezaguera eta elkarbizitza lantzeko.

18 eta 30 urte arteko gazteak , Iruñako Fuerte del Principen gazte-egoitzan ostatuko dira eta beraien ekimen solidarioak aisialdirako beste jarduera batzuekin osatuko dira. Auzolandegiak abuztuaren 29an bukatuko dira.

"Botila hilerria"

Auzolandegi honek, iaz bere ibilbidea hasi zela, "Botila hilerria" izeneko berreskurapenean eta finkapenean laguntzea helburua du. Proiektu hau, Aranzadi Zientzako Elkarteaz koordinaturik, esparru duin bat bihurtu nahian, sarrerak hobetzen eta bisitariei informazioa ematen datza.

"Botila hilerria" Ezkaba iparraldeko mendi-hegalean kokatuta dago, San Kristobal gotorleku ondoan. 131 preso lurperatu zituzten presondegi-gotorlekuan. Franco Generalaren diktadura garaian Hilerriak izen hau hartu zuen gorputzen beheko atalen artean botila bat zutelako, jatorriz barruan heriotzaren akta gordeta zutela.

Auzolandegian 25 gaztek parte hartuko dute, Alemania, Frantzia, eta Mexikotik etorritakoak, eta Autonomi-erkidego desberdinetatik  (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Gaztele eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madril, Balentzia, Extremadura, Galizia eta Euskal Herria). 

Iga auzolandegia

Proiektu hau, Igal herrian kokatuta dago, Salazar eta Erronkari haranen artean. Errepublikan, Pirinioetako haran desberdinak batzen zituen errepidearen lanetan parte hartu zuten presoek egokitzeko, eraikina berreskuratzeko asmoarekin. 

Besteak beste, hauek dira planifikatutako lanak: gunearen bedar txarren garbiketa, eraikin baten finkapena eta beste eraikin bat egurrez berreraikitzea. Garai hartako gertaerak ikasiko dira eta baita presoen lekukotasunak eta irudiak ere erabiliko dira. Ekintza hau natura zabalean burutuko da, eta boluntarioei leku honetaz eta Nafarroako Pirinioetaz ezagutzea eta gozatzea aukera emango die.

Pirinioetako Erronkari eta Salazar haranak batzen duen errepideak, egon zitekeen inbasioak gelditzeko Pirinioetako planaren barne zegoen: auzolandegia, Espainiako Gerra Zibila eta gerraoste garaiari lotuta dagoen memoria berreskuratzeko, oso lan garrantzitsua da.

Ekintza honetan parte hartzen dutenen artean, hamabi, Frantzia, Italia, Japon eta Errusiatik etorritakoak dira, gainerakoak,  Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Gaztela-Mantxa, Madril, Balentzia, Extremadura, Euskal Herria eta Nafarroatik datos.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa