Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako, irailak 10tik 16ra: kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bisitak
Loic Mallié larunbateko Organorako Musika Zikloan arituko da.
(
irudia handitu
)
Bestalde, Nafarroako Museoak Margarita Sánchez Romeroren hitzaldi bat eskainiko du "Generoaren Arkeologia" saioen barruan. Bertan, arkeologiaren historia aztertuko da ikuspuntu feminista batetik. Eta ostegunean, Cristina Ortega Nuerek Think Tank laborategiaren 4. saioa eskainiko du, "Kulturaren nazioartekotzea" jorratuz.
Zinemaren arloan eta astero bezala Nafarroako Filmotekak proposamen hirukoitza dakar: asteazkenean "Historia de una chica traviesa"; ostegunean "Los objetos amorosos"; eta ostiralean "Mission Blue".
Formakuntzari dagokionez, Nafarroako Liburutegiak artisau moduan, eskuz, liburuak egiten ikasteko tailerra dakar astearte eta ostegunez. Huarte Zentroak berriz, “MRB_AMM IV” tailerra zabaldu du eta bi egitarau ditu abian,
“(re)nacer” eta “Habitación: Barruko Landareak”. Bukatzeko irekirik dirau Lizarrako Karlismoak prestatutako Scape Room-a, 'Escape room: El robo del Toisón”
Erakusketei dagokionez, hauek dira zabalik dauden aukerak: Oteiza Museoan, "Macla, mamua, bismuto, vicario" proposamena bisita daiteke. Museo horretan bertan, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu zuen lana ,“Arma isilak gerra lasaietarako”, gozatu daiteke. Halaber, Nafarroako Museoak "José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du. Bukatzeko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bi erakusketa daude ikusgai “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” eta "La Gloriosa-ren 150. Urteurrena (1868)"
Eskaintza horiek lehen eskutik eta laguntza bikainarekin ezagutzeko aukera egongo da aste honetan. Esate baterako, Oteiza Museoak "Macla, mamua, bismuto, vicario" erakusketa bisitatzeko aukera zabaldu du, Karlos Martínez B eta Javier Arbizu sortzaileen eskutik. Gisa berean, Lizarrako Karlismoaren musekoak bisita berriak antolatu ditu bere erakusketa iraunkorra xehetasunez aurkezteko. Bukatzeko, Nafarroako Museo Zerbitzuak prestatuko egitaraua, "Pasaportea, museatu! Eta bidaiatu", martxan da. Hori dela eta, eskaintza hirukoitza zabaldu da, berriz ere, Iruñeko Katedraleko Klaustroan egiten ari diren konpontze lanak ezagutzeko.
Azkenik, eta Lizarrara bueltatuz, Karlismoaren Museoak, hirugarrenez, "1835 Bisortze Historikoa" omenaldian parte hartuko du lehen guerrate karlista gogoratuz. Hainbat ekitaldi prestatu ditu ostiral eta igande bitartean.
Egitarau kulturalaren xehetasun guztiak hemen.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen