(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yamaguchiko enplegu-agentziarako aurretiko hitzordua behar da gaurtik aurrera osteguna, 2018.eko irailak 20


NEZ-NLk proiektu pilotua jarriko du abian bulego honetan, agentzia guztietan arreta-sistema hori ezartzearren


Yamaguchi

Yamaguchiko bulegorako aurretik hitzordua hartu behar da. ( irudia handitu )

Gaurtik, irailaren 20tik (osteguna), aurrera, Yamaguchiko (Iruña) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren - Nafar Lansareren agentzian aurretiko hitzordua beharko da bertan artatzeko. Iruñako eta eskualdeko langabeek, agentzia horretara adskribatuta daudenek, dagoeneko ordua har dezakete asteazken honetatik hasita empleocitaprevia.navarra.es orrialdearen bitartez, 848 42 45 00 telefonora deituta edo bulegoan bertan (Arcadio Mª Larraona, 1).

Ondorengo zerbitzuetarako aurrez ordua hartu beharko da: enplegu-eskatzaile bezala izena ematea eta datuak eguneratzea, lan-aktibazioa, lanbide-orientazioa, Gazte Bermea, prestakuntzari buruzko aholkularitza eta gaitasunak egiaztatzea.

Ez da ordurik eskatu beharko informazioa eta ziurtagiriak eskuratzeko. Era berean, ez da hitzordua hartu beharrik izango enplegu-eskaera berritzeko. Izapide horiek egiteko ordutegia 8:30etik 11:30era bitartekoa izango da, joan-etorriak saihesten dituzten bestelako bideak egoteagatik: aplikazio mugikorra (Android eta iOS), telefonoa edo internet.

NEZ-NLk  agentzia honetan jarri du abian proiektu pilotua, aurretiko hitzordua pixkanaka-pixkanaka erakunde osoan ezartzeko azaroaren 5etik, astelehenetik, aurrera. Gogoratuko den moduan, Iruñak eta Eskualdeak egun horretatik aurrera bi agentzia izango dituzte, Zabalgunekoari “Iturrondo”-koa gehituko baitzaio. Burlatako Villava etorbidean dagoen egungo prestakuntza-zentroan enpleguko agentzia integral eta indartua jarriko da, eta Yamaguchiko eta Errotxapeako agentzietan artatzen aritzen diren langileak hara igaroko dira.

Aurretiko hitzorduaren sistemari esker, NEZ-NLk herritarrentzako artapena hobetu nahi du bi bide erabilita: batetik, zuzenean, itxaron beharrik gabe eta artatzeko orduetan segurtasuna emanez; eta, bestetik, zeharka, agentzien barruko antolamendua hobetuta: lan-kargen banaketa, prestakuntzarako eta barne-antolamendurako erreserbak, beste departamentu eta erakundeekin koordinatzea, esku hartzeko protokoloak hobetzea, e.a.

2019an zehar, NEZ-NL osora hedatu nahi da

Proiektu piloturako Yamaguchiko agentzia hautatu dute Iruñan eta Eskualdean jarduera-maila gutxien duen agentzia izateagatik (osoaren %20a). 2018an zehar, hilean enplegu-eskatzaileen 100 bat alta berri kudeatzen ari da; enplegu-eskaerarekin lotutako 1.100 bat izapide egiten ditu (berraktibazioak); eta hilero 900 eta 1.300 bat pertsona artatzen ditu eta horiei mota ezberdineko 1.500 bat zerbitzu eskaintzen dizkie: informazioa, lanbide-orientazioa, ikastaroetan izena ematea, e.a. Abuztuan, 4.250 langabe zeuden adskribatuta.

Proiektu pilotuaren lehen astean, uneko arreta eta aurretiko hitzorduak konbinatuko dira. NEZ-NLk agentzia honetara adskribatuta dauden langabeei edo beste zerbitzu batzuen eskatzaileei arreta-sistema berri honi buruzko informazioa emateko sms-a bidali die.

Proiektu pilotuari esker, antolakuntza-ereduak eta kudeaketako aplikazio informatikoa aztertu ahal izango dira, azaroaren 5ean Iturriondokoa ireki eta Zabalguneko agentziara eramateko hobekuntzak egitearren. Beranduago, 2019an zehar, gainerako agentzietan ezarriko da: Tutera, Altsasu, Lizarra, Agoitz, Lodosa, Doneztebe eta Tafalla.

Modernizatzeko neurri hau NEZ-NLk garatu dituen edo abian dituen beste batzuei gehitu zaie; hain zuzen ere, herritarrei, enpresei eta Nafarroako enplegu-sistemako erakundeei, prestakuntzako eta orientazioko zerbitzuak emateko kontratatutakoei edo diruz lagundutakoei, ematen dien zerbitzua hobetzeko asmoarekin. 2015az geroztik, NEZ-NLk hamar aldiz biderkatu du obretarako eta modernizazio informatikorako inbertsioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa