(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako abesbatzen ondare dokumentala Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan bilduko da ostirala, 2018.eko irailak 21


Kulturak eta Nafarroako Abesbatza Federazioak hitzarmena sinatu dute abesbatzek sortutako testigantza dokumentalak zaindu, zabaldu eta herritarrei ezagutzera emateko


Carlos Gorricho, Federazioko lehendakaria; Herrera kontseilaria, eta Joaquim Llansó, Artxibo eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuko zuzendaria. ( irudia handitu )

Ostiral honetan aurkeztu da, abesbatzek sortutako ondare dokumentala Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan kontserbatzeko Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak eta Nafarroako Abesbatza Federazioak sinaturiko lankidetza-hitzarmena. Artxibo horretan bilduta daude, Foru Komunitateari lotutako musika, dantza eta antzerkiaren arloetako pertsona eta erakunde garrantzitsuek sortu eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordeta zeuden funts dokumentalak.

Zehazkiago esanda, hitzarmen honen sinaketaz, erakundeek elkarren arteko interesa adierazi dute, konposizio eta interpretazio koralaren bitartez kantu eta musikarekiko maitasuna bistaratzen duten testigantza dokumentalak zaindu, zabaldu eta herritarrei ezagutzera emateko: nafar musikarien partiturak –bereziki estreinaldiak–, kartelak, esku-programak, abesbatzen jarduera-memoriak, diskografia, argazkiak, egindako jardunaldiak edo topaketak. Dokumentu horiek guztiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian kontserbatuko dira, ondorengo belaunaldiei igorri beharreko ondare gisa.

Testuan bildutako ekintzak bi fasetan garatuko direla aurreikusi da: lehenengo fasean, abesbatzek artxiboetan gordeta dauzkaten jarduerari buruzko dokumentu eta grabazioen berri emango diote federazioari, azken honen eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren ordezkariek baloratu eta erregistra ditzaten. Bigarren fasean, abesbatzek ontzat jo diren dokumentuak eta grabazioak igorriko dizkiote federazioari, jatorrizkoak nahiz digitalizatuak. Nondik hartu diren adieraziz, dokumentuak Nafarroako Artxibora eramango dira, era koordinatuan.

Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak 2017ko ekainean bultzaturiko ekimena da, arriskuan dagoen izaera bereziko nafar ondare dokumentala berme osoz zaindu, antolatu, zabaldu eta aitortzea xede duena.

Nafarroako Abesbatza Federazioa helduen 68 abesbatzari eta haurren 7 abesbatzari lotutako 5.000 pertsona inguru biltzen dituen erakundea da, eta 30 urteko ibilbidean, bikaintasunaren mesedeko orientazio argia duen kolektiboa dela frogatu du.

Kontzertua

Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Abesbatzen Federazioaren ekimenez, Zangozako Nora Abesbatzaren emanaldia izango da Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Ekitaldi Aretoan, Bruno Jiménezen zuzendaritzapean.

Programan, sortzezko zein bizimoldezko azken lau mendeetako zangozar musikarien lanak izanen dira entzungai. Hasteko, Nafarroatik kanpoko katedraletan lanean ibili eta XVIII. eta XIX. mendeetako eliz-musikako doinurik interesgarrienetako batzuk landu zituzten Juan Frances de Iribarren eta Buenaventura Iñiguezen piezak interpretatuko dituzte. Nafarroako euskal folkloreak ere berezko lekua izanen du Parisen ikasitako Genaro Vallejos piano-jotzaile handiaren eta Luis Eleizalde misiolari klaretarraren eskutik. Programa ixteko, Nora Abesbatza sortu zuen Fermin Iriarteren “Herria eta hizkuntza” eskainiko da. Saioan, Inés Hualde, Elena Oyaga, Álvaro Blasco, Fernando Otano eta Alberto Jiménez bakarlariek parte hartuko dute, pianoan Nuria Abadiak lagunduta.

Proposatutako programa honen bitartez, duela 50 urte, Nora Abesbatza sortu zenean, lortu nahi zituzten helburuak bildu nahi izan dira: garai eta estilo guztietako musika korala ezagutzea eta nafar konpositoreak ikertu eta ezagutzera ematea, bereziki zangozarrak.

Emanaldia publiko guztiari irekitakoa da eta sarrera librea eta doakoa izango da aforoa bete arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa