Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Automatizazioa, industria 4.0, energia berriztagarriak, nekazaritza elikadura eta turismoa ibilbideetan lan egingo dute elkarrekin
Esther Monterrubio Ariznabarreta eta Roberto Perez Elortza LHko lantegi bat bisitatzen.
(
irudia handitu
)
Nafarroako gobernua Txinako Gansu probintziara egiten ari den bidaia instituzionalean, Hezkuntza departamentuaren ordezkaritza Gansuko gobernadore-ordearekin elkartu da gaur eta lanbide heziketako bost espezialitatetan elkarlanean aritzeko akordioa adostu dute, bi erakundeentzako interesekoetan. Zehazki automatizazioa, industria 4.0, energia berriztagarriak, nekazaritza elikadura eta turismoa arloetan, Nafarroan eskaintza espezializatu eguneratua eta kalitatezkoa dituen arloak.
Hezkuntza kontseilari orokor Roberto Perezek, eta Lanbide Heziketako zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubiok hainbat lan-bilera izan dituzten Lanbide heziketaren inguruan Txinan, baita Nafarroan dagoen hezkuntza ibilbidearen inguruan ere. Nafarroako ordezkariek aukera izan dute bigarren hezkuntza eta derrigorrezko hezkuntza osteko ikasleen mugikortasuna sustatzeko nahiz ikastetxeen arteko anaitzeak egiteko Gansuko hezkuntza agintariek duten interesa.
Jiayuguan hiriko hainbat ikastetxetara egindako bisiten ondotik, Roberto Perezek bi hezkuntza sistemen antzekotasunak ditu, “garapen ekonomikoan eta gizarte nahiz lurralde kohesioan giltzarri dira biak ala biak”.
Zuzendari orokorra elkarlan berrien inguruan aritu da, esaterako Gansuko LHko burdin eta altzairuaren zentroarekin “interesgune antzekoak ditugu hango zentroek eta ikastetxe nafarrek, hau da, gure gizarteak, irakasleek eta ikasleek beste kultura, hizkuntza eta konpetentzia profesionalak zein metodologikoak ikas ditzaten. Hezkuntza proiektu berritzaileak elkarbanatzeko orduan gero eta gertuago daude Gansu eta Nafarroa.”
Hezkuntzako arduradunek hainbat zentroetako tailerretan egin dute bisita, tartean lantegi mekanikoetan, ikus-entzunezkoen platoetan edota laborategietan. Ikastetxeetako zuzendariekin izandako topaketetan Esther Monterrubio Lanbide Heziketako zerbitzu burua, Foru Komunitatean nekazaritza industria modernoak duen pisuaz aritu zaie, eta betiere, LH dela etengabeko egokitzapenean ari dena. Enpresek behar dituzten profilak sortuz, hezkuntza lan merkatura gerturatuz, ibilbide profesional handiko pertsonak hezten direla gaineratu du. Monterrubiok azpimarratu du gainera Lanbide Heziketa apustu estrategikoa da Nafarroako Gobernuarentzat eta horregatik urrutira begiratu eta hezkuntzari dagozkion informazio trukaketak egiteko indartzen ari direla Gansurekiko harremana “ikusi dugunez enpresek eskatutako kualifikaziora egokitzen ari dira hemen, baita batxilergoko mailetan ere. Bisitatu ditugun zentroak antolakuntza ona zuten, egiteko modu desberdinak bai baina modernizazio etengabera bideratuta”
Ordezkaritza biak lanbide heziketa ikastetxeetan bisita egin ondoren.
(
irudia handitu
)
Administrazio bietako arduradunek baieztatu dute ikasleen-trukatze proiektuetarako dagoen interesa, are gehiago, Roberto Perez Elortzak frogatu ahal izan duenez “Lanbide Heziketak herrialdeen garapenean duen garrantzian bat gatoz”
Gansuko agintarien aurrean LHko arduradun nafarrak azaldu du familien arabera sailkatua dagoela hemengo ikasketa sistema eta, era berean, bokazio eta formazio zikloak eta espezializazio kurtsoak daudela. Guztietan, hori bai, atzerrira joateko programak daude, goi mailako ikasketara pasatzeko moduak eta ikasi bitartean enpresetan aldi-bereko praktikak egiteko aukera dagoela adierazi du. Amaitzeko, LHa sustapen soziala zein ekonomikorako lanabes ezin hobea dela adierazi du, eta horregatik, tokian-tokiko erantzun egokituak ematen ditu Hezkuntzak.
Txinara joandako nafar-ordezkaritzak argi utzi du hezkuntzak duen eskaintza etengabeko berrikuntzan dagoela, teknologia, didaktika eta metodologiari dagokienean. Hezkuntza eta lan merkatua batera aritzeko ezinbesteko ardatzak baitira bien arteko garapen eta egokitzapenean.
Gansun adierazi dute, LH sistemaren barruan dagoen heinean, Hezkuntza departamentuak dituen gainontzeko programak ezarri eta koordinatu egiten dela gainontzeko helburuen bide beretik joateko. Zehazki, metodologia berrien eta aniztasunari arreta planetan, jakina, LH ere zeharo murgilduta dago.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Esther Monterrubio y Roberto Pérez visitan un taller de FP.
irudia handitu