(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maria Solana kontseilaria Holandan da hezkuntza eta IKTak uztartzen dituen jardunaldian osteguna, 2018.eko urriak 11


Bidaia honen helburua ikasketa-metodologietan berrikuntza teknologikoak txertatzearen inguruko esperientziak konpartitzea da, betiere, departamentua dagoeneko garatzen ari den eraldaketa digitalaren baitan


Ezkerretik hasita: Roberto Pérez, Hezkuntza zuzendari orokorra; Gonzalo Romero, Google for Education Spain; Maria Solana, Hezkuntza kontseilaria; Aitor Lakasta, Ebaluaketa, Kalitatea, Formakuntza eta Berdintasun zuzendaria. ( irudia handitu )

Mundu osoko 15 lurraldetako Hezkuntza administrazioetako 150 ordezkaritik gora eta hezkuntza zein teknologia berrietako beste hainbat enpresa ari dira Amsterdam hirian Forward Google for Education jardunaldietan parte hartzen. Bertan dira Maria Solana Arana Hezkuntza Kontseilaria, Roberto Perez Elortza Zuzendari Nagusia eta Aitor Lacasta Zubero Ebaluazio, Kalitate, Formazio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzu burua.

Googlek eskainitako topaketa hau, Solana Kontseilariaren hitzetan “aukera ematen digu hezkuntzaz hausnartzeko, egungo ereduak eta lan modu sistematikoak zalantzan jarri eta apustuak egiteko, sormena ikasketan prozeduran txertatzeko eta akatsa ikasteko aukera gisa ulertzeko, bidean beharrezkoa den aukera gisa.”

 Norabide berean, Roberto Perez Elortza zuzendari nagusiak nabarmendu du “eztabaida honen baitan, eskutik helduta doaz berrikuntza teknologikoa zein metodologikoa, bigarren hau da baina gidari nagusia.”


Argazki oina oharraren amaieran. ( irudia handitu )

Hain zuzen ere berrikuntza da, berdintasuna eta inklusioarekin batera, Hezkuntza Departamentuaren lan ildoetako bat eta horren lanketan dihardu hezkuntza publikoan maila askotariko eraldaketa digitalaren estrategia gauzatu asmoz. Eraldaketa espazioetan, metodologietan, gaitasunetan, azpiegituretan, konektibitatean, gailuetan eta euren mantenuan, hezkuntza-baliabideetan eta ikasgeletan duten ezarpen eta kudeaketan. Hori guztia, Gobernuak berak eta kalitatezko zerbitzu publikoek duten estrategien ildo beretik landuta. Helburu hori erdiesteko 2018ko aurrekontuetan inbertsioaren zenbatekoa handitu egin zen eta 6 milioi euro bideratu dira hezkuntza zentroetako konektibitatea eta ekipamenduak hobetzeko.

Formazioa eta baliabide digitalen hornikuntza

Estrategia beraren baitan gainera, aurtengo ikasturtean irakasleen formazioa eta DBHko 1. mailako ikasleei emanen zaizkien ordenagailu eramangarriak dira protagonista nagusi. Prozedura hasita dago eta urtarrilean burutuko da. Gaur egun, hezkuntzako eraldaketa digitalaz arduratzen ari den lantaldea formazio programa batean murgildu dira ikasleek izanen duten sare digitalarekin egokitu eta trebatzeko. Eta lantalde bera, hezkuntza departamentuarekin batera, gainontzeko klaustroko kideen formazioa bideratuko du.

Hezkuntzako nafar arduradunek, Holandan gaur eta bihar izaten ari diren jardunaldietan, gainontzeko lurraldeek hezkuntza sistemaren berritze digitala nola egiten ari diren ezagutzeko probestuko dute, bai eta, Nafarroako eraldaketaren berri emateko ere. Izan ere, Nafarroa hezkuntza zentro guztiak bateratzen dituen domeinua beraren azpian ari da prozedura burutzen. Modu honetan, eta Bigarren Hezkuntzan wifi sarearen bitartez konektatzeko egin den inbertsioari esker, errazagoa izaten ari da eraldaketa digitalaren gauzatzea.

Argazki oina: Forward Google for Education Amsterdameko jardunaldian Solana Kontseilaria, María Moreno Sierra, Extremadurako Formazio eta Berrikuntza zerbitzu burua, Aitor Lacasta Zubero formakuntza burua eta Roberto Perez Elortza zuzendari orokorra.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa