(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloak hamalau herrialdetako taldeak bilduko ditu aurten ostirala, 2018.eko urriak 19


2018ko edizioa urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean egingo da Nafarroako 19 herritan


Nazioarteko Abesbatza Zikloaren 2018ko edizioaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloak hiru kontinentetako 14 abesbatzaren proposamenak hurbilduko ditu urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean Nafarroako 19 herri hauetara: Agoitz, Aranguren, Artaxoa, Zizur, Doneztebe, Etxarri Aranatz, Lizarra, Uharte, Irurtzun, Los Arcos, Berriobeiti, Martzilla, Erriberri, Iruña, Pitillas, Gares, Zangoza, Tafalla eta Zizur Nagusia.

2018ko edizioa Nafarroako Gobernuak antolatu du Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuaren bitartez eta Nafarroako Abesbatza Federazioaren eta parte hartuko duten udalen lankidetzaz. Programa hau duela 24 urtez geroztik antolatzen da Nafarroako Abesbatza Federazioaren bultzadaz –aurten hiru hamarkada beteko ditu– eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren laguntzaz.

Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa kantu koralaren zabalkundea eta sustapena xede dituen programa da. Aurtengo edizioan, Asia, Amerika eta Europako 14 talde ospetsu hauek parte hartuko dute: St. Jacobs Vokalensemble (Suedia), Entrevoces (Kuba), Daarler Vocal Consort (Alemania), Convivium Singers (Erresuma Batua), Ateneo de Manila Chamber Singers (Filipinak), Oreya (Ukraina), The Salt Lake Vocal Artists (AEB), Kamer Koris (Letonia), I Vocalisti (Alemania), El León de Oro (Asturias), Batavia Madrigal Singers (Indonesia), Mikrokosmos (Frantzia), Kinokai Youth Choir Kanami (Japonia) eta Schola Cantorum (Norvegia). Talde hauek Nafarroan eskainiko dituzten programek dagozkien herrialdeetako kulturak eta tradizio musikalak islatzen dituzte.

Gainera, era askotako formazioak dituzten abesbatzak taularatuko dira, ganbera talde txikietatik 60 abeslari inguru dituzten koraletaraino. Taldeetako kideen artean, adin guztietakoak daude, eta jatorriei erreparatuta, erakunde erlijiosoei, unibertsitateei zein musika irakaskuntzako zentroei lotutako abesbatzak daude. Ziklo honetan programatutako abesbatzek errepertorio zabalen gainean lan egin ohi dute, ia-ia estilo polifoniko guztiak barne hartuz, eta batzuek gorputz adierazpena ere tartekatzen dute beraien kontzertuetan. Parte hartuko duten abesbatza guztiek ibilbide bikaina egina dute eta nazioarteko sari eta aintzatespen ugari irabaziak dituzte.

Kontzertuetarako sarrera doakoa edo prezio murritzekoa da, emanaldiak eginen diren lekuen arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa