(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun ikastetxek baino gehiagok parte hartuko dute Hezkuntza Departamentuak bultzaturiko Osasun, Iraunkortasun eta Elkartasun sareetan ostirala, 2018.eko urriak 19


Ikasturte honetan, beste hamabi ikastetxe gehitu zaizkie osasuna eta iraunkortasuna hobetu eta elkartasuna bultzatzeko proiektuak garatzea xede duten sare hauei


Hezkuntza Departamentuak bultzaturiko osasunerako, iraunkortasunerako eta elkartasunerako eskolen sareek beste hamabi ikastetxe izanen dituzte partaide aurten. Horietako sei osasunerako eskolen sarean sartuko dira, eta gainerako seiak eskola iraunkorren sarean. Ikastetxe hauek kontuan harturik, dagoeneko Nafarroako 137 ikastetxek dihardute arlo horiei buruzko proiektuetan lanean, justizia soziala eta zuzentasuna, elikadura, mugikortasun osasungarria edo hondakinen nahiz ingurumen baliabideen kudeaketa bezalako edukiak txertatzeko asmoz.

Hauexek dira Osasunerako Eskolen Sareari gehitu zaizkion ikastetxeak: Sesmako Virgen de las Nieves HLHIP, Lizarra Ikastola, Sartagudako Nuestra Señora del Rosario HLHIP, Iruñeko Plaza de la Cruz BHI, Castejon DBHI eta Doneztebeko San Miguel IP. Eskol Iraunkorren Sareak, aurten, Corellako Alhama BHI, Iberoko Isterria HBI, Corellako Arte Eskola eta Diseinu Goi Eskola eta García Galdeano IP, El Molino HBI eta Iruñeko Doña Mayor HLHIP izanen ditu partaide.

Sare hauetan sartu diren ikastetxeek 500 euro inguruko dirulaguntza eta banakako zein taldekako formakuntzak jasoko dituzte proiektuak garatzeko. Halaber, ikastetxeei garatu beharreko jarduerei buruzko aholkularitza eskainiko zaie. Osasunerako eskolen kasuan (hauei atxikita daude Eskola Seguruen Sarea eta Eskola Sozioemozionalen Sarea), Osasun Departamentuaren eta Barneko zuzendaritza nagusiaren aholkularitza izanen dute, eskola solidarioek GKEena eta eskola iraunkorrek ingurumen enpresen laguntza izanen dute.

Eskola Sozioemozionalen Sareak 19 ikastetxe ditu, eskola osasungarrien sareak 56, eskola iraunkorrek 35, eskola solidarioek 16 eta eskola seguruek 17.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa