(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak ALERT proiektuarekiko nafar konpromisoa berretsi du Hendaian eta Irunen astelehena, 2018.eko azaroak 5


Nafarroako Gobernuarekin batera, Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Aragoi eta Gipuzkoa dira proiektuko bazkideak


Beaumont kontseilaria, saioan parte hartu duten gainerako agintariekin batera. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek bere horretan berretsi du Nafarroako Gobernuak ALERT (Mugaz haraindiko Arriskuen aurka Espazio komunean aurre hartzea eta borrokatzea) proiektuaren alde hartutako konpromisoa, gaur goizean Hendaian izandako lan-saioan eta Irunen gauzatutako ekintza erakustaldian.

Nafarroako Gobernuarekin batera, Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Aragoiko Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira proiektuko bazkideak.

Kontseilariarekin batera izan dira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari Javier Bayona, Babes Zibilaren Zerbitzuko zuzendari Isabel Anaut eta suhiltzaileen ofizial José Javier Boulandier.

Jendaurreko agerraldian, Beaumontek adierazi du “topaketa honetan parte hartzeak egundoko aukera ematen diola Nafarroako Gobernuari ALERT Proiektuaren barruan garatzen ari diren ekintza guztiekiko konpromisoa eta sostengua bistaratzeko”.

Larrialdi-zentralak, konektatuta

Kontseilariak berariaz nabarmendu du Nafarroako Gobernuak Gipuzkoako, Pirinio Atlantikoetako, Aragoiko eta Nafarroako larrialdi-zentralak konektatzen lagunduko duen aplikazio informatikoa garatzeko lanak hasi izana.

Halaber, Nafarroako Suhiltzaileek 2019ko lehen hiruhilekoan baso-sutearen arriskuari aurre egiteko formakuntzaren barruan egingo duten ekintzak “proiektuaren arrakasta bermatzen” lagunduko duen konfiantza azaldu du.

Azkenik, Beaumontek adierazi du, hurrengo urtean Zuzendaritza Batzordeak Iruñean egingo duen bileran, “denok bertan izango zareten esperoan”, egindako lanaren balantzea egin eta proiektuaren lehendabiziko zatiaren ondorioak eskaintzeko aukera izango dela.

Interreg Programa (POCTEFA)

ALERT mugaz haraindiko proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatuko du, Interreg Programaren (POCTEFA 2014-2020) barruan. Espainia, Frantzia eta Andorrako mugaz haraindiko eremuetan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da programaren helburua da. Era berean, jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatu nahi ditu, elkarren arteko estrategien bitartez, lurraldearen garapen iraunkorra sustatzearekin batera.

ALERT proiektuak hainbat lankidetza-ardatz ditu; hala nola, deien plataformen arteko konexioa, koordinazioa nahiz informazio-trukea hobetzeko, baterako esku-hartze teknikak harmonizatzea, edota eremu-aktoreen lankidetza hobea lortzea.

Proiektuak mugaz haraindiko eremu honetan gerta daitezkeen arriskuen identifikazioa hobetzea du xede, jardunbide egokiak trukatuz, elkarrekin maniobrak eginez eta teknika operatiboak harmonizatuz, gertaera gertatzen den lekutik aginte-kateraino. Halaber, trebetasun edo material berriak hobetu nahi dira, lan-taldeek elkar ezagutu eta batera lan egiteko aukera izan dezaten.

Hendaiako eta Irungo harrerak

Hendaiako alkate Kotte Ecenarrok eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Sute eta Sorospen Zerbitzuko lehendakari Jean Pierre Mirandek ongietorria eman diete proiektuko lau bazkideen ordezkariei. Ondoren, Irungo alkate José Antonio Santanok partaideei harrera egin eta Gipuzkoako suhiltzaileek eta SDIS 64k antolatutako arrisku teknologikoaren aurkako maniobra ikustera gonbidatu ditu.

Muga inguruko bentak eta eski-estazioak tarteko dituen Jaizkibel mendiaren eta Donejakue Bidearen ondoko populazio-dentsitate handiko Hendaia-Irun-Hondarribia eremuak arrisku potentzialak ditu, ALERTen arabera.

Horren harira, Nafarroako Suhiltzaileak arduratuko dira ALERT proiektua osatzen duten zazpi ekintzetako bi aurrera ateratzeaz: arriskuko tokien inguruko ekintzak eta baso-suteei dagozkienak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa