(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak hezkuntzaren eraldaketa digitalari buruzko IKASNOVA lehen Jardunaldiak ireki ditu ostirala, 2018.eko azaroak 16


Hezkuntza Departamentuak antolatutako jardunaldiak gaur eta bihar eginen dira, eta hezkuntza-teknologiako 150 irakasle eta aditu baino gehiago bilduko dira


Presidenta Barkos y Solana Ikasnova

Barkos Lehendakaria eta Solana kontseilaria, Ikasnova jardunaldien lehenengo saioan. ( irudia handitu )

“Ikasten ikasi /Aprende a aprender / Learning to learn” goiburua du hezkuntzaren eraldaketa digitalerako Hezkuntza Departamentuaren IKASNOVA estrategiak. Horren barruan antolatutako lehen jardunaldiak Nafarroako Gobernuko Uxue Barkos Lehendakariak inauguratu ditu gaur arratsaldean, Hezkuntzako kontseilaria den Maria Solanarekin batera. Jardunaldiak irakasle eta familientzat dira, eta bertan, hitzaldiak eta tailerrak egitez gain, hezkuntza-esperientziak trukatuko dituzte; esate baterako, Caro Baroja BHIk eta Iparralde DBHIk.

“Egun, erabat aldatzen ari den munduaren ikuspegiak gure bizitzan zehar etengabe ikastera garamatza, gure lan-bizitzarekin eta gure garapen pertsonalarekin batera. Horregatik, gure hezkuntza-sistemak erronka itzelak eta konplexutasun handikoak ditu, eta premiazkoa da eraldaketa modu integralean jorratzea”. Hitz horiekin hasi du Barkos Lehendakariak IKASNOVA jardunaldien lehen saioa.

Hezkuntza Departamentua norabide horretan ari da lanean legealdia hasi zenetik, “gure hezkuntza-sistemak dituen erronkak itzelak baitira. Beraz, eraldaketa osorik eta hiru ardatz nagusitan oinarrituta egin behar da: espazioak, metodologiak eta tresna teknologikoak, Nafarroan Hezkuntza Publikoaren eraldaketa digitalaren estrategiaren ingurukoak”, baieztatu du Lehendakariak.

Caro Baroja eta Iparralde Institutuak

Barkosek irakasleak burutzen ari diren lana nabarmendu du, Nafarroan hezkuntza publikoa bizitzen ari den eraldaketaren funtsezko zati gisa. “Metodologia berrien erabileran lehentasunezkoak dira irakasleek horiek sartzeko egiten ari zareten ahalegina eta hartutako konpromisoa, maisu-klaseak aldatzen ari baitira, parte-hartzaileagoak eginaz, eta sormena, izpiritu kritikoa, lankidetza-lana eta norberaren ikaskuntza sustatuaz. Eta zuen rola aldatzen ari da ezagutza berria jasotzeko eta sortzeko gaitasunaren eta trebetasunaren gidak izate aldera”, adierazi du Lehendakariak.


Presidenta Barkos y Solana Ikasnova

Barkos Lehendakaria hitzaldia ematen Ikasnova jardunaldien lehenengo saioan. ( irudia handitu )

IKASNOVA jardunaldien lehen saioan zehar, Antonio Bartolomek, Bartzelonako Unibertsitateko katedradunak, Hezkuntzaren Filosofian eta Zientzietan doktoreak eta egun Institut de Recerca Educativaren zuzendariak, teknologien laguntzarekin sortuko diren irakaskuntza-eszenatoki berritzaileak azaldu ditu. Ondoren, Gonzalo Romerok, Google Españako Education Adoption-eko managerrak, Googlek hezkuntza-arloan zer-nolako aplikazioak dituen argitu du. Eta gaurko saioari amaiera emateko, mahai-inguru bat egin da Julio Caro Baroja BHI ikastetxeetako ordezkariekin, duela hainbat ikasturte hasi baitziren teknologiarekin eta metodologia berriekin lanean, ikastetxea aldatzeko. Esperientzia honetan, halaber, Departamentuaren baliabideak eta aholkularitza jaso dute, eta orain eraldatzen hasita dauden beste ikastetxeek ikasteko eredu bezala har dezakete. Horiekin batera, Iparralde DBHIk, ikastetxe sortu berriak, bertaratutakoei azaldu die irakaskuntza-ikaskuntzako eredu berri hori hezkuntza-jarduera bakoitzaren premietara egokitu daitezkeen espazioekin hasieratik diseinatu den ikastetxe batekin hastea nolakoa izan den. Ikastetxeak etorkizuneko gela bat ere badu, ikasleek klasean ordenagailu eramangarriekin lan egin dezaten, Caro Barojan bezala.

Bihar, larunbata, prestakuntza-tailer ezberdinak egingo dira: Teknologia Historia klaseetara egokituta, Beetbotsen bidez erronka zailak bideratzea, Google-ek dituen aplikazioen aukera didaktikoak eta Robotika Chromebook-ak erabiliz.

Horrez gain, Santanderreko Salestarretan irakasle eta IKTetan aholkulari Raúl Diegok hezkuntza-teknologia gelan nola sartu azalduko du. Era berean, Maite Goñik, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, hezkuntzako egungo joerei buruzko Horizon txostena aurkeztuko du. Jardunaldiari amaiera emateko, umorea izango da Sergio de Andresen bakarrizketari esker.

Eraldaketa eta inbertsioa

Eraldaketa digitalaren prozesuan, Hezkuntza Departamentuak 10 aldiz biderkatu du 2015etik hona jarritako aurrekontua. 2017/2018 eta 2018/2019 ikasturteetan zehar, ikastetxeei 7.500 Chromebook, 7.000 PC eta ordenagailu eramangarri, 1.765 monitore interaktibo eta 150 zerbitzari eman zaizkie, eta 60 zentro baino gehiagotan azken belaunaldiko WIFIa dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa