(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Desadostasuna Nafarroako Alderdi Sozialistaren Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko proposamenarekin asteazkena, 2018.eko azaroak 21


Eskatzen du subjektu pasiboa finantza-erakunde mailegatzailea izan dadila, eta, ez, Gobernuak proposatzen duen eran, pertsona edo erakunde mailegu-emailea 


Foru Gobernuak gaurko bileran erabaki du Nafarroako Alderdi Sozialistaren talde parlamentarioak aurkeztutako Foru Legearen proposamenari desadostasuna agertzea, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren testu bategina behin-behinean aldatzeko. Nafarroako Alderdi Sozialistak eskatzen du finantza-erakunde mailegatzailea izan dadila subjektu pasiboa. Gobernuak, aldiz, iritzi du zuzenagoa eta argiagoa dela berak aurkeztutako testua, hobeto zehazten duelako pertsona edo erakunde mailegu-emailea dela subjektu pasiboa. Erantsi du ‘finantza-erakunde’ terminoa oker dagoela, mailegu-emailea edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daitekeelako, eta ez soilik finantza-erakundea, berme-mailegu gehienak haiek ematen badituzte ere”.

Gainera, lege-proposamenak ez ditu orain arteko mailegu-hartzailearen nortasunaren araberako salbuespenak jasotzen, Estatuan onartutakoaren eta Nafarroako Gobernuak onartutako proiektuaren ahanztura edo gabezia eraginez. Bestalde, Sozietateen Gaineko Zergan ez du mugatzen mailegu-emaileek Egintza Juridiko Dokumentatuengatik ordaindutako kuoten kengarritasuna .

Azkenik, Nafarroako Zerga Ogasunak adierazi du Nafarroako Alderdi Sozialistaren lege-proposamenean gabetasun bat dagoela kreditu-kooperatibei dagokienez. Hain zuzen, kreditu-kooperatibak Egintza Juridiko Dokumentatuetatik salbuetsita daudela jasotzen dituzten maileguetarako, eta, ondorioz, arauan zehaztu beharko litzatekeela (horrela geratu da jasota Nafarroako Gobernuak onartutako lege-proiektuan) aurrerantzean ematen dituzten maileguetan, gehiengoetan, ez dutela salbuespen hori edukiko.

Gogoratu behar da azaroaren 14an Foru Gobernuak aurreko legearen 21. eta 35. artikuluak aldatzen zituen Foru Legearen proiektu bat onartu zuela. Eta 21. artikuluari dagokionez ezartzen duela berme-maileguak eratzeko eskriturak direnean, zergaren subjektu pasiboa pertsona edo erakunde mailegu-emailea izango dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa