(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

#EMAKUMEOKLIMA Adierazpenaren aldeko atxikimenduek gora jarraitzen dute osteguna, 2018.eko azaroak 22


Politikariak, teknikariak eta elkarteen ordezkariak, 130 sinatzaileen artean


Joan den urrian egindako topaketaren une bat. ( irudia handitu )

Foru Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak urriaren 15 eta 16an Iruñean antolatutako Nafarroa 2018 Emakumeak eta Klima Aldaketa Topaketaren lehen saioan 40 emakume politikarik landu eta adostutako #EMAKUMEOKLIMA Adierazpenaren aldeko atxikimenduek gora jarraitzen dute.

Hartara, agiria Nafarroako Parlamentuan eztabaidatu zen urriaren 15eko arratsaldeko saioan, eta bertan, Nafarroako eta beste autonomia-erkidego batzuetako (Madril, Euskadi, Extremadura, Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Balear Uharteak) emakume parlamentariak, kontseilariak eta zuzendari nagusiak bost lantaldetan banatu eta #EMAKUMEOKLIMA manifestuaren bukaerako testua adostu zuten.

Horien artean izan ziren Nafarroako Gobernuko bost emakume kontseilariak; foru Exekutiboko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko eta beste erakunde publiko batzuetako zuzendari nagusiak eta zuzendari kudeatzaileak diren emakumeak; UPN, PSN, Podemos, EHBildu eta Geroa Bai alderdietako emakume parlamentariak eta Iruñea, Tutera, Atarrabia, Egues, Faltzes, Fitero, Ameskoa, Arantza, Artzi eta Gesalazko udalen ordezkariak.

Emakumeek klima-aldaketari buruz egindako ekarpenen aldeko konpromisoa

Emakumeek klima-aldaketaren arloan egindako ekarpenak bistaratu, aitortu eta bultzatzea da Adierazpen honen helburua. Horretarako, emakumeek ahalduntzea, hezkuntza, osasuna, gizarte-politikak eta enplegu-aukera berriak gisako esparruetatik abiatuta, arazo honen aurrean duten eginkizuna, plangintza, kudeaketa eta ekintza eta eginkizuna sustatzeko aholku eta gomendio zehatzak bildu dira manifestuan.

Nafarroako Parlamentuan onartu ondoren, adierazpena jendaurrean aurkeztu eta irakurri zen Baluarten, Nafarroa 2018 Emakumeak eta Klima Aldaketa Topaketaren hilaren 16ko saioan, eta harez geroztik, esparru guztietako pertsonen atxikimenduak jasotzen jarraitu du; 130 guztira, gaurdaino.

Zehazkiago esanda, esfera publikotik, hainbat emakumeren atxikimenduak nabarmendu behar dira; hala nola, Tafalla, Antsoain, Berriozar, Baztan, Agoitz, Espartza Zaraitzu, Noain (Elotzibar), Beintza-Labaien, Lerin, Lesaka, Ezkabarte, Orkoien eta Obanosko udaletako politikariak zein teknikariak; elkargo profesionaletakoak, emakumeen kolektiboetakoak (Ecofim, Urbanas, Batera 2030, Andre Mari, Asocolon, Bizikume), beste erakunde mota batzuetakoak (CCCP, IPES, Ultzama 2013, TESOS, Urbizi), enpresetakoak (Aditech, Acciona), mankomunitateetakoak (Irati, Izarbeibar) eta partzuergoetakoak (Erdialdea), baita pertsona independenteak ere.

Wegunearen bidez nahiz NILSAn edo NASUVINSAn atxikitzeko gonbidapena

Sinatzaileek agiria partekatu eta izenpetzeko gonbita luzatu diete “politika publikoak zehaztu eta gauzatzen dituztenei; gobernuei, toki erakundeei, nazioarteko erakundeei, pertsonal akademikoari, enpresei eta gizarte zibilari, baita egokitzat jotzen duten pertsona guztiei”, Topaketan egindako lanari sostengua eman diezaioten.

Adierazpena wegunean kontsultatu eta sinatu ahal da, eta eskuz izenpetu nahi izanez gero, NASUVINSA (San Jorge Etorbidea 8, behea) eta NILSA (Barañain Etorbidea, 22) sozietate publikoek Iruñean dituzten bulegoetara joan daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa