(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan egingo da Ikas Komunitateen Nazioarteko VIII. Topaketa ostirala, 2018.eko azaroak 30


Eredu hezitzaile honi buruz Madrilen berriki ospatu diren jardunaldietan iragarri da


Madrilen egin berria den Ikas Komunitateen Nazioarteko VII. Topaketan, hurrengo topaketa Nafarroan izango dela iragarri dute.

Ikas Komunitateak hezkuntza eta eraldaketa soziala bilatzen duten hezkuntza-jarduera arrakastatsuetan oinarritutako proiektua da. Hezkuntza-ereduak bat egiten du nazioarteko teoria zientifikoekin; alegia, egungo gizartean ikasteko funtsezko bi faktore nabarmentzen dituzte: elkarreragiteak eta parte-hartzea komunitatean.

Ikas Komunitateen egiturak eta kontzeptuak oinarri zientifiko oso solidoa dute, 30 urtetik gorako ikerketan garatua, eta, gaur egun, herrialde ezberdinetako eta ezagutzaren arlo desberdinetako 70 espezialista baino gehiagok osatzen dute taldea.

Kontzeptuaren funtsa Europako Batzordeak garatutako INCLUD-ED Proiektuaren ondorioek berresten dute, desberdintasunak gainditzen eta ikasteko emaitzak hobetzen laguntzen duten hezkuntza-estrategiak identifikatzeko eta aztertzeko, hain zuzen ere.

Analisiaren bitartez, Hezkuntzako zenbait jarduera arrakastatsu identifikatu ziren; hots, hezkuntzan egiaz emaitza onenak eman dituzten praktikak eta nazioarteko komunitate zientifikoaren abala dutenak. Hezkuntzako jarduera arrakastatsu horiek unibertsalak izateak bereizten ditu, testuinguru ezberdinetan emaitza onenak erakutsi baitituzte.

Ikas Komunitateak Nafarroan

Nafarroan, jada 10 ikastetxe Ikas Komunitate bilakatu dira. Pilotatzea 2016/17 denboraldian hasi zen programa-kontratu deialdiarekin, eta 12 ikastetxera iritsi zen. Ikuspegi inklusiboarekin, ikastetxeak eraldatzeko pilotatzearen barnean 2017/18 ikasturtean 24 ikastetxek parte hartu zuten; egun, berriz, 40 ikastetxe izatera iritsi dira HEZIGARRI Nafarroa – PROEDUCAR Navarra bertsioarekin. Ikastetxe horietatik, lehen Ikas Komunitate bezala funtzionatzen zuten beste 3 ikastetxez gain (Mendigorriako José María Espinal Olcoz HLHIP, eta Iruñako Doña Mayor HLHIP eta García Galdeano HLHIP), beste 7 ikastetxek egin dute eraldaketa-prozesuaren aldeko apustua, pilotatze honetan parte hartu ondoren: Beteluko Araxex HLHIP, Iturmendiko Arrano Beltza HLHIP, Olaztiko Domingo Bados HLHIP, Lekunberriko Ibarberri HLHIP, Eloko Santa Barbara HLHIP, Urdiaingo HLHIP eta Berako Jesusen Bihotza HLHIP.

Sare-komunitate horietako ikastetxeak III. Topaketan bildu dira aste honetan. Nafarroari begira ari dira lanean, baina gainerako komunitateetan zer egiten ari diren alde batera utzi gabe. Horretarako, aukera onena datorren 2019/20 ikasturtea izango da, Ikas Komunitateen Nazioarteko Topaketa hemen, Nafarroako Foru Komunitatean, egingo baita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa