(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekitaldi instituzionalak eta musika izango dira 2018ko Nafarroaren Eguneko ospakizuneko protagonistak larunbata, 2018.eko abenduak 1


Gayarre Antzokian ospatuko den Nazioen Jaialdirako doako gonbidapenak gaurtik aurrera (ostirala) banatuko dira


Saray elkarteko kideak irudian, astelehenean Nafarroako Urrezko Domina jasoko dutenak. ( irudia handitu )

Musika-kontzertuak eta ekitaldi instituzionalak izango dira Gobernuak Nafarroaren Eguna dela eta antolatutako ospakizunen protagonista. Barkos Lehendakaria izango da Nafarroako Erresumari egingo zaion omenaldiaren buru, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren parean (Iruñeko Nafarroako erregeen jauregi zaharra); ondoren, Nafarroako Urrezko Domina emango dio Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari.

Kultura-ekitaldien programaren barnean ia ehun kontzertu izango dira abesbatza eta musika-banden eskutik, eta bai Nazioen Jaialdia ere, doakoa. Azken horretarako, Gayarre Antzokiko leihatiletan jaso ahalko dira gonbidapenak.

Lehen ekitaldi instituzionala abenduaren 3an ospatuko da, astelehenez, goizeko 11:15etan, Nafarroako Artxibo Nagusiaren kanpoaldean. Barkos Lehendakariarekin batera izango dira bertan Ainhoa Aznárez Parlamentuko lehendakaria eta merindadeetako hiri nagusietako alkateak (Iruña, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri). Lore-eskaintza egingo diote Nafarroako Erresumari, egungo Nafarroaren sustrai den heinean, haren omenez eraikitako monolitoan. Ekitaldia irekia izango da eta gaiteroek parte hartuko dute bertan, bost merindadeetako eta Nafarroa Behereko dantzarien taldeekin batekin batera.


Astelehenean 13tan Nafarroako 93 herritan entzun ahalko diren kontzertuen zerrenda. ( irudia handitu )

Barkos Lehendakaria izango da, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako Urrezko Dominaren entregaren ekitaldi instituzionalaren buru. Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari emango zaio aurten domina. Hitzordua Kultura, Kirol eta Gazteria Saileko klaustro isabeldarrean ospatuko da. Zangozako Nora Abesbatzaren esku egingo dira ekitaldiaren parte musikalak, Bruno Jiménezen gidaritzapean.

Sari-ematea zuzenean emango da streaming bidez Nafarroako Gobernuaren youtube-ko kanalean eta aurrez grabatuta astelehen arratsaldean, Nafarroako Telebistan.

Nazioen Jaialdia

Nazioen Jaialdia ere abenduaren 3an bertan abiatuko da Gayarre Antzokian, eguerdiko 12:00etan. Egun Nafarroan bizi diren pertsonen jatorrizko kultura desberdinen erakustaldia izango da. Ostiraletik abiatuta (azaroak 30), antzokiko leihatiletan jaso ahal izango dira doako gonbidapenak.

Jaialdian zortzi talde folkloriko izango dira, Peru, Venezuela, Bolivia, Bulgaria, Ukraina eta Ginea Konakryko elkarteetakoak, eta baita Nabda Kultura Elkarte Arabiarrekoak eta Afrikako Flora Elkartekoak, Ginea Bissau, Liberia, Ginea Konakry, Mali, Boli Kosta, Ghana eta Saharako emakumeak biltzen dituztenak. Pilar Chozasek zuzenduko du ikuskizuna.

Aldi bereko 92 kontzertu

Eguerdiko 13:00etan 92 kontzertu ospatuko dira aldi berean Nafarroako 92 herri desberdinetan , Nafarroako Foru Komunitateko abesbatzen eta musika-banden eskutik. Nafarroako ereserkia joz hasiko dira eta programa espezifikoekin jarraituko dute gero. 3.700 artista baino gehiagok hartuko dute parte Nafarroako geografia osoko herrietan programatutako ekitaldietan, eta denetan izango da sarrera librea.

Arratsaldez ja, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Ganbara Abesbatza eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra batuko dira Nafarroaren Eguneko kontzertua eskaintzeko, Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan. Remacha, Laserna, Mozart eta Shostakivich-en lanak interpretatuko dituzte.

Sarrerak Baluarteko webgunean eta leihatiletan eros daitezke prezio merkean, 6 eta 12 euro bitartean.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa