(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearen “lan solidario eta eredugarria” aldarrikatu du Urrezko Domina emanez astelehena, 2018.eko abenduak 3


Barkos Lehendakariak Foru Komunitateko golardorik gorena eman dio elkarte honi, 2018ko Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldi instituzional nagusiaren barnean  


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroako Urrezko Domina eman dio SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari, erakunde honek "osasuna sustatzeko egiten duen lan solidario eta eredugarria" nabarmendu duelarik. Halaber, Barkosek esan duenez, "golardo honen bitartez, lau haizeetara aldarrikatu nahi dugu, gaitasunaren berezko arazoei aurre egiten laguntzen duten beharrezko zerbitzu eta programen multzoa garatu eta finkatzeko nahiz eritasunaren ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak gainditzeko, elkarte honek egin duen ahalegina

saray

Nafarroako agintariak Sarayren ordezkariekin batera, azken hauek Urrezko Domina dutela. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroako Urrezko Domina eman dio SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari, erakunde honek "osasuna sustatzeko egiten duen lan solidario eta eredugarria" nabarmendu duelarik. Halaber, Barkosek esan duenez, "golardo honen bitartez, lau haizeetara aldarrikatu nahi dugu, gaitasunaren berezko arazoei aurre egiten laguntzen duten beharrezko zerbitzu eta programen multzoa garatu eta finkatzeko nahiz eritasunaren ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak gainditzeko, elkarte honek egin duen ahalegina

" Halaxe mintzatu da Barkos Lehendakaria SARAY elkarteari Nafarroako Urrezko Domina eman dionean, Nafarroaren Eguneko ospakizunari bukaera emateko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko klaustro isabeldarrean egindako ekitaldi solemnean.

Bertan izan dira nafar agintari nagusiak: Gobernuko kontseilariak, Parlamentuko Lehendakari Ainhoa Aznárez, Gobernu Zentralaren Nafarroako ordezkari José Luis Arasti, parlamentariak, alkateak eta bestelako agintariak. Ekitaldia girotzeko, Nora abesbatzak Nafarroako ereserkia eskaini du, Josu Elberdinen "Segalariak", Greg Gilpinen "Why we sing" eta L.Elizalderen "Jotas a la Navarra" doinuekin batera.

Aurten, lehendabiziko aldiz, herritarrek parte hartzeko prozesua abiarazi da, gizartea hobetzen, balio demokratikoak indartzen edota Foru Komunitatearen kanpoko irudia bultzatzen laguntzeagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak, entitateak eta kolektiboak aldarrikatzea xede duen Nafarroako golardo gorenerako hautagaitzak aurkezteko.


saray

Elkartearen arduradunak, boluntarioak eta lehendakari ohiak. ( irudia handitu )

Ekitaldiari hasiera eman dion "Erresumako Gortearen Sarrerako Martxa" ereserki ofizialaren ondoren, dominaren esleipena eta honetarako merezimenduak zehazten dituen azaroaren 7ko 92/2018 Foru Dekretua irakurtzeari ekin zaio.

Jarraian, Nafarroako Lehendakariak domina eman die SARAYren ordezkariei.

Interesik eta baldintzarik gabeko laguntza

Barkosek bertaratutakoen aurrean hitz egin du, 1996az geroztik bularreko minbizia duten pertsonei eta hauen senitartekoei "laguntza integrala, pertsonala eta indibidualizatua" eskaintzen dien elkarte honen laudoriotan.

Lehendakariak

"duela 22 urte Saray proiektua bultzatu zutenen kemena eta erabakimena" goraipatu ditu, eta Nafarroako herritar guztien izenean, eskerrak eman dizkie, "emozioen kudeaketa, komunikazioa eta ahalduntzea ardatz dituen arreta profesionalaren bitartez eskaintzen duten interesik eta baldintzarik gabeko laguntzagatik. Betiere pertsonaren intimitate eta autonomiarekiko errespetuak dakarren tratuaren humanizazioaren alde".

"Horregatik –gaineratu du–, nahitaezkoa da Sarayk bularreko minbizia diagnostikatua duten emakumeei eskaintzen dien laguntza: berotasuna eta konfiantza ematen baitizkie zalantza eta beldurraren aurrean, eta beharrezko animoa, adorea eta irmotasuna ematen baitizkie suspertze prozesuari aurre egin eta normaltasunera gogoz beterik itzuli ahal izateko".

"Bestalde, Ana Sarasak, Saray-ko lehendakariak, eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta "Nafarroako Urrezko Domina gaur SARAY-ren bularrean jartzea posible egin dutenei. Duela hogeita bi urtetik hona, bular birtual eta kolektibo honetan biltzen dira nahi ez diren tumore horiek kaltetutako pertsona guztiak, batzuk iragankorrak eta besteak ez, bizitza aldatu zigutenak; batzuk botatzea lortu dugu eta beste batzuk oraindik ahalegintzen ari gara. Denok gaude gaur hemen bularra bistan,… lortu genuenak, lortu nahi zutenak eta ezin izan zutenak. Guztiei jartzen diegu Domina hau, sendatu ezin den bakarra bizitzeko gogoa dela gogoratzeko".

Ildo horretan, bide honetan jarraitu behar dela azpimarratu du, "betiere Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuan artatzen gaituzten profesionalen eskutik, gure bizitzak salbatzeko ahaleginak eta bi egiten dituztelako; babesten gaituzten erakundeen, kolaboratzaileen eta babesleen eskutik; haien bazkideen eskutik; daudenen eta utzi gaituztenen bidetik; eta, jakina, laguntza eta elkartasuna ematen digun Nafarroako gizartearen eskutik".

Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea

Tal y como describe el texto del Foru Dekretua que regula la concesión de la Nafarroako Urrezko Domina SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari ematea arautu duen Foru Dekretuaren testuan zehaztu denez, SARAY irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eta mota askotako laguntza –psikosoziala, taldekoa, lanekoa, estetikoa eta prestakuntzarako aholkularitza– ematen die gaixotasun honek jotako emakumeei eta beren senitartekoei, eta gaixoei gaixotasuna gainditzen eta bizitza errealean eta gizartean berriz sartzen laguntzen die.

Bertan lan egiten duten pertsonen eta bere boluntario ugarien jardun etengabearekin, jarduerak antolatzen ditu gizarte osoa inplikatzeko, bularreko minbizia ikertzeko proiektuei ekonomikoki laguntzen die eta bere helburuak zabaltzeko plataforma eta sare sozialetan parte hartzen du. Hori guztia jokatzeko modu eredugarria da, elkartasunezkoa eta osasunaren zaintza sustatzekoa, eta horrek guztiak gizartea hobetzen du era nabarmenean.

Elkarteak 600 bazkide baino gehiago eta berrogeita hamar boluntario inguru ditu, psikologoak eta gizarte-langileak tarteko dituen talde profesionalarekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa