(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroeskualdearen Transfermuga proiektua Eskualdeen Batzordeak eta Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak saritu dute asteartea, 2018.eko abenduak 4


Bidaiarientzako lehendabiziko mugaz haraindiko informazio-sistema multimodal eta eleanitza da


Isabelle Boudineau eta Mikel Irujo, "Transfermuga" mugaz haraindiko proiektuari emandako saria jasotzen. ( irudia handitu )

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdek bidaiarientzako mugaz haraindiko informazio-sistema multimodal eta eleanitza oinarritzat harturik landu duen Transfermuga proiektuak Lurralde Lankidetzako Europar Elkarteak EBko Eskualdeen Batzordearekin koordinatuta ematen duen “Europa eraikiz mugen bitartez” saria jaso du. Sistema hau abian jarri arte, ez zegoen horrelako ezaugarriak zituenik.

Saria Bruselan jaso dute gaur Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkari Mikel Irujok eta Akitania Berriak Eskualdeen Batzordean duen ordezkari Isabelle Boudineauk, eta epaimahaiak berariaz nabarmendu du proiektu honek beste eskualde mugakide batzuetan duen errepikagarritasuna.

Transfermuga proiektuak lau bloke teknologiko osagarri ditu:

- Bidaiarientzako informazio-ataria: 4 hizkuntzatan dago (frantsesa, gaztelania, ingelesa eta euskara) eta garraiobide guztiei buruzko informazioa biltzen du: bizikleta, itsasontzia, autoa, taxia, autobusa, trena eta hegazkina. Garraio-tokiei buruzko informazioa ere ematen du: tren-geltokiak, autobus-geltokiak, aparkalekuak, aireportuak. Azkenik, konparatzaile, prezio eta ibilbideetarako sarbidea ematen du.

- Ibilbideen kalkulatzailea: hau ere 4 hizkuntzatan dago, eta honako sare hauei buruzko informazioa ematen du: Couralin, Yego, Chronoplus, Hegobus, Transports64, TER, TGV, Lurraldebus, Euskotren, Pesa eta Irunbus. Era berean, lau lurralde-azpiegituratan (Biarrizko aireportua, Hegobus, Mac eta Baionako Turismo Bulegoa) marka grisak erabiliz ere ezartzen da.

- Garraiorako Open Data plataforma: garraioari buruzko datu irekien 20 multzo baino gehiago biltzen ditu.

- Mapaketa-sistema irekia.

Aditzera eman behar da sistema honek hiri-berrikuntzetarako Europako sari nagusia jaso zuela 2018 maiatzean, “Le Monde- Smart Cities” deritzona.

Beste aintzatespen batzuk

Euroeskualdeak, halaber, irailaren bukaeran Oulun (Finlandia) batzar nagusia egin zuen Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak (ARFE) emandako Sail of Papenburg saria jaso du.

Golardo honek, mugaz gaindiko enpleguaren eta eleaniztasunaren gaiari Euroeskualdeak emandako baterako ikuspegia aitortu du, POCTEFAk finantzaturiko Empleo AE eta Eskola Futura proiektu europarren bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa