(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak beherantz jarraitu du azaroan, 33.015 langabe erregistratuta daudelarik asteartea, 2018.eko abenduak 4


Urtetik urtera 2.206 langabe gutxiago daude; hots, langabeziak % 6,3ko jaitsiera izan du hamabi hilabeteotan


Nafarroako langabeziaren bilakaera irudikatzen duen grafikoa. ( irudia handitu )

Azaroaren amaieran 33.015 pertsona erregistratuta zeuden Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NL-NEZ) Agentzietan.

Datu horren arabera, hilabeteko epean, langabeziak % 0,49ko jaitsiera arina izan du, 163 langabe gutxiagokoa. Horrez gain, urtetik urterako kopuruetan, langabeziak % 6,3 behera egin du; hau da, 2.206 langabe gutxiago daude urtebeteko epean.

Erregistratutako langabeziari erreparatuta, datu hori arras positiboa da, bereziki kontuan harturik 2016tik 2014ra bitartean langabeziak gora egin izan duela azaroan. Kasu honetan, datuek erakusten dutenez, urtaroen araberako joera hori eten da berriz ere. Gainera, hiletik hilerako jaitsiera hori 2015az geroztik gertaturiko handiena izan da.

Hortaz, datua ez da modu isolatuan aztertu behar, baizik eta ongi kontuan hartu behar dira denborari buruzko ikuspegi zabalago batean izandako bilakaera edo joera, eta honexeri dagokion testuingurua, aurreko etapakoarekin zerikusirik ez duena. 2008. urtearen bukaeraraino jo behar da langabezia erregistratuari buruzko antzeko datuak aurkitzeko.

Azaldutakoaren harira, gogoan hartu behar da langabeziaren mailarik handiena Nafarroan 2013ko otsailean gertatu zela, 56.524 langaberekin. Geroztik, langabezia % 41,6 murriztu da, eta horren ondorioz. 23.509 langabe gutxiago daude erregistratuta.

Bestalde, Estatuan langabeziaren jaitsiera motelagoa izan da, % 0,06koa hilabeteko epean, eta % 6,37koa urtetik urtera. Autonomia-erkidegoetan izandako aldakuntzari dagokionez, Nafarroako da urriaz geroztik langabeziaren jaitsierarik handiena izan duen zazpigarren komunitatea.

Beste elementu garrantzitsu bat, aldean dakartzan ondorioengatik, langabeak babesteko Estatuko sistemaren estaldura-mailari dagokio. Aurkeztutako azken datuen arabera, estaldurak zertxobait gora egin arren, Estatuko sistemak muga eta hutsune nabariak ditu oraindik ere. Hartara, azken datu erabilgarriaren arabera, urrian, langabeziagatiko estaldura-tasa % 49,1ekoa izan da; hau da, irailekoa baino 1,9 puntu handiagoa eta duela urtebetekoa baino 1,9 puntu handiagoa. Estatuan, berriz, estaldura-tasa % 57,1ekoa izan da; hots, Nafarroakoa baino 8 puntu handiagoa.

Laburbilduz, datu horiek kontuan harturik, langabeen erdiak baino gehiagok ez du sistema horretan estaldurarik, % 55,2k, hain zuzen ere. Hortaz, langabe guztiak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan estaldurarik ez duten 18.319 langabe daude. Horregatik da hain garrantzitsua Errenta Bermatua gisako babesteko tresna propioak izatea, Estatuko sistemaren eskasiak arindu ahal izateko.

Bestalde, kontuan izan behar da, estaldura duten langabe guztien % 60,8k ordaindutakoaren araberako prestazioa duela, baina % 34,1ek subsidioa jasotzen duela, eta % 5,1ek Gizarteratzeko Errenta Aktiboa (TEA), horrek guztiak dakarrenarekin.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, datuen arabera, jaitsiera arina gertatu da hilabeteko epean. Kontuan izan behar da urteko azken-aurreko hilabetea negatiboa izan ohi dela enplegua sortzeko. Azken hamarkadan, 2017an izan ezik, afiliazioak behera egin izan du.

Kasu honetan, Nafarroan batez beste 283.544 pertsona afiliatuta zeuden Gizarte Segurantzan; hau da, aurreko hilean baino 352 gutxiago baina duela urtebete baino 7.720 gehiago. Aldakuntza horien arabera, ehunekoetan, jaitsiera % 0,12koa izan da hiletik hilera eta % 2,80koa urtetik urtera.

Estatuarekin alderatuta, hileko jaitsiera txikiagoa izan da, Estatuan % 0,25ekoa izan baita, eta urteko datuei erreparatuta, berriz, enpleguaren sorrera antzekoa izan da (% 2,87). Halaber, kontuan izan behar da Nafarroan langabeziaren eragina nabarmen txikiagoa izan dela, %9,65eko langabezia-tasarekin, Estatuan dagoen %14,55eko tasaren aurrean.

Kontuan izan behar da afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean gertatu zela, 243.505 afiliaziorekin. Beraz, urriko azken datua kontuan hartzen badugu, 40.039 afiliazio gehiago egon dira; %16,4ko igoera, beraz. 2008ko hasierara joan behar dugu antzeko enplegu-maila ikusteko, Gizarte Segurantzako afiliazioaren bidez neurtuta.

Kontratazioari dagokionez, azaroko datuek jaitsiera islatu dute kontratazioaren hilabeteko bilakaeran. Joan den hilean, lantokia Foru Komunitatean duten 31.441 kontratu erregistratu dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan; ondorioz, aurreko hilabeteko datuen aldean, 6.165 kontratu gutxiago erregistratu dira (%16,4ko jaitsiera). Bestetik, 2017ko hilabete berarekin alderatuta, kontratazioak % 9,4 behera egin du; hau da, 3.267 kontratu gutxiago. Hala ere, kopuru metatuetan (urt-aza), kontratazioak % 3,8 gora egin du aurreko urteko epealdi beraren aldean. Horren harira, azken hamar urteotan, hauxe da epealdi horretan kontratu kopururik handiena erregistratu duen urtea.

Kontratazio-moten bilakaerari dagokionez, azaroan % 16,62 behera egin dute kontratu mugagabeek eta % 16,38 behera aldi baterako kontratazioak.

Nolanahi ere, iazko hilabete berarekin alderatuta, kontratu mugagabeen kopuruak % 11,84 gora egin du urtebeteko epean eta aldi baterako kontratazioak % 10,67 behera egin du.

Aldakuntza horien eraginez, azaroan, kontratazio mugagabearen pisua kontratazio osoaren % 6,9koa izan da.

Bestalde, kopuru metatuei erreparatuta (urt-aza), positibotzat jo behar da kontratazio mugagabeak izandako igoera handiagoa, aldi baterako kontratazioa baino askoz gehiago hazi baita. Hartara, urtetik urtera, kontratu mugagabeek % 19,8 gora egin dute eta aldi baterako kontratuek % 2,9.

Gainera, aldi baterako kontratuen datu metatuen arabera, aldi baterako kontratazioaren iraupena hobetu egin da. Urtetik urterako aldakuntzaren arabera, sei hilabetetik gorako iraupena duten aldi baterako kontratuetan % 6,6ko igoera gertatu da, eta astebetetik beherakoetan % 0,4ko jaitsiera. Datua positiboa izanda ere, kontuan izan behar da astebetetik beherako kontratuen pisua kontratazio osoaren % 38,3koa dela urte hasieraz geroztik. 2017ko epealdi berean (urt-aza), kontratu guztien % 40 izan ziren.

Langabeziaren datuen banakapena

Langabezia sexuaren arabera taldekatuz gero, 19.345 emakume langabe daude, aurreko hilean baino 254 gutxiago (% 1,30eko jaitsier), eta 13.670 gizon langabe, % 0,67 gehiago (91 langabe gehiago aurreko hilabetean baino). Beraz, langabeziaren hileko igoeran emakumeak izan dira protagonista bakarrak.

Hala ere, adierazi behar da langabeziaren banaketak desoreka izaten jarraitzen duela. Langabeziaren kopuru osoarekin alderatuta, emakume langabeak egun % 58,6 dira, eta 2009an % 49 ziren; hots, hamar puntu baino gehixeago. Modu horretan, urtez urte, gizon langabeen kopuruak % 6,7 behera egin du, baina emakumeen kasuan jaitsiera hori txikiagoa izan da, %5,9koa.

Adin-taldeen artean, hiletik hilera langabeziak gora egin duen adin-tarte bakarra 54 urtetik gorakoena izan da. Igoera hori % 0,93koa izan da (72 langabe gehiago).

Gainerako tarteei dagokienez, intentsitate desberdinetako jaitsierak gertatu dira. 25 urtetik beherako pertsonen artean, langabeziak % 2,2 behera egin du urriaren (72 gutxiago), 25 eta 34 urte bitartekoen artean, langabeziaren jaitsiera % 0,3koa izan da (17 gutxiago). Bestalde, 35 eta 44 urte bitartekoen kasuan, hiletik hilera langabeziak % 1,2 behera egin du 98 gutxiago). Azkenik, 45 eta 54 urte bitarteko adin-tartean, 48 langabe gutxiago daude hilabeteko epean (% 0,61eko jaitsiera).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.143 langabe daude (langabe guztien % 9,5), 25 eta 34 urte bitartekoen artean % 19 langabeak dira (6.289), 35 eta 44 urte bitartekoen artean % 24 (7.923), eta 45 eta 54 urte bitartekoen artean % 23,7 (7.810 pertsona). Azkenik, 55 urte edo gehiagokoen gorakoen artean, % 23,8 langabeak dira, 7.850 pertsona.

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute, eta langabe guztien % 70,9ra iristen dira (23.422 pertsona). Bestalde, unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 9,8koa da (3.236 pertsona). Aztertutako datuen arabera, goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen artean langabezia gehiago murrizten ari da. Unibertsitateko ikasketak dituzten langabeei dagokienez, adierazgarria da hamarretatik zazpik emakumeak izaten jarraitzen dutela (% 69,8).

Bestalde, nazionalitatearen arabera, azaroko langabeen %19,2k atzerriko nazionalitatea du; hots, 6.347 pertsona dira. Hiletik hilerako nahiz urtetik urterako aldakuntzei dagokienez, atzerriko biztanleen langabezia % 0,7 murriztu da urritik hona, Espainiako nazionalitatea duten pertsonen langabezia hilabetean % 0,4 murriztu den bitartean. Hala ere, urtetik urterako datuei erreparatuta, atzerriko biztanleriaren langabezia ere jaitsi egin da, gutxiago bada ere (% 4,6), eta Espainiako nazionalitatea duten pertsonena, berriz, % 6,7 jaitsi da.

Era berean, kontuan izaten jarraitu behar da krisiak areagotutako arazo larrienetariko bat, horrek dituen ondorio guztiekin; alegia, iraupen luzeko langabezia (urtebete edo gehiago etengabeko langabezia-egoeran). Azaroko datuak kontuan hartuta, langabe bezala erregistratutako pertsona-kopuru osotik % 36,8 iraupen luzeko langabeak dira. Hain zuzen ere, 12.154 pertsona dira, eta horietatik % 64,6 45 urtetik gorakoak dira (7.857) eta % 39,1 55 urtetik gorakoak (4.753 pertsona). Halaber, esan behar da urtebetetik gora etengabe langabezian dauden pertsonen % 65,7 emakumeak direla. Beraz, bi aldagaiak (sexua eta adina) kontuan harturik, iraupen luzeko langabezia osoaren ia laurdena (% 24,8) 54 urtetik gorako emakumeak dira.

Nahiz eta kontuan hartu beharreko portzentaje handia izan, horrek dakartzan ondorio guzti-guztiekin, egia da, baita ere, iraupen luzeko langabeziaren pisuak behera egin duela; % 43ra iritsi zen 2015eko udaberrian, hots, 6,3 puntu egungo proportzioaren gainetik. Halaber, alderdi positibo gisa, hiletik hilerako zein urtetik urterako datuetan iraupen luzeko langabeziak izandako jaitsiera handiagoa aipatu behar da: % 9,6ko jaitsiera urtetik urtera, langabezia osoan izandako % 6,3ko beherakadaren aldean.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, hiletik hilerako jaitsiera sektore guztietan gertatu da, lehen sektorean izan ezik, igoera arina izan baitu. Horrela, urriarekin konparatuta, lehen sektorean, langabeziak % 0,05 egin du gora (langabe 1 gehiago). Bestetik, industrian, langabeziak % 0,55 behera egin du (26 langabe gutxiago); eraikuntzan, hiletik hilerako jaitsiera % 0,91ekoa izan da (15 langabe gutxiago), eta zerbitzu sektorean langabeziak % 0,32 behera egin du (71 langabe gutxiago sektore honetan).

Urtetik urterako bilakaerari erreparatuta, arras positiboa da langabeziak sektore guztietan behera egin izana, baina berariaz nabarmendu behar da eraikuntza sektorean izandako jaitsiera adierazgarria, % 20,3koa (417 langabe gutxiago urtebeteko epean). Gainerako sektoreetan, honelako jaitsierak gertatu dira: lehen sektorean, langabeziak % 8,9 behera egin du (190 langabe gutxiago), industria sektorean % 3,8ko jaitsiera izan da (184 langabe gutxiago) eta zerbitzu sektorean, urtetik urterako murrizketa % 5ekoa izan da, 1.149 langabe gutxiagorekin.

Kontuan izen behar da Zerbitzuen sektoreko langabezia erregistratutako langabezia osoaren % 66 inguru dela (% 66,3, zehazkiago esanda), industriari dagokion langabezia % 14,2, eraikuntzarena % 5 eta lehen sektorearena % 5,9. Aurretiaz enplegurik ez zuten pertsonen langabezian ere urtetik urterako jaitsiera izan da, % 8,5 behera egin duelarik (266 personas gutxiago); kolektibo honek guztizko langabeziaren % 8,6 suposatzen du.

Azpisektore ekonomikoen araberako langabeziaren bilakaeraren azterketatik nabarmendu behar da hiletik hilerako langabeziaren jaitsieraren iturburu nagusia jarduera sanitarioena izan dela, 121 langabe gutxiagorekin. Bestetik, Administrazioa publikoa eta defentsa; Nahitaezko Gizarte Segurantza delako adarrean, urrian baino 124 langabe gehiago daude; ostatu zerbitzuetan 47 langabe gehiago, eta elikagaien industrian, aurreko hilean baino 34 langabe gehiago daude.

Langabeziaren urtetik urteko aldakuntzari dagokionez, jarduera-adar gehienetan, langabeziak behera egin du. Nolanahi ere, honako hauek nabarmen daitezke:

Janari eta edarien zerbitzuak (273 langabe gutxiago urtebeteko epean), aurretiazko enplegurik gabe (266 gutxiago), Txikizkako merkataritza (232 gutxiago), Eraikinen eraikuntza (203 gutxiago) eta Eraikuntza espezializatuko jarduerak (181 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa