(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azaroa hilabete epela izan da, orokorrean, Nafarroa osoan asteazkena, 2018.eko abenduak 5


Prezipitazioak ez dira batez besteko balioetara iritsi, eta urtegietako ur metatua % 36tik %38ra izatera pasa da hilabete batean


Azaroa hilabete epela izan da Nafarroa osoan kasik. Behatoki gehienetan 0,5ºC eta 1,5ºC arteko tenperatura-aldaketak jaso dira batez besteko balioekin alderatuta, eta prezipitazioak ez dira batez besteko balioetara iritsi eragin atlantiko handieneko zonan (% 50 inguruko balioak erregistratu dira) ezta Pirinioetako eta Lizarraldeako zonarik garaienetan ere (% 75-100 arteko balioak erregistratu dira nagusiki). Urtegietako ur metatua pasadan hilabetean % 36an egotetik orain % 38ra egotera pasa da.

Zonen arabera, Lizarraldeako, Erribera Garaiaren iparraldeko eta Nafarroa Erdialdeko behatokien parte garrantzitsu batean tenperaturak batez besteko balioetatik 0,1ºC eta 0,5ºC artean igo dira soilik, eta, beraz, zona horretan normaltasuna da nagusi. Erriberabeitiako estazioetan, hilabetea oso epela izan da, Lizarraldeako erdiko zona, Nafarroa Erdialdeko parterik handiena eta Pirinioetako sortaldea barne hartzen dituen zona horretan ohikoa den legez. Gainerakoan, giro epela nagusitu da.

Batez besteko balioetatik gehien aldendu diren estazioak Zarrakaztelu (+2ºC) eta Fitero (1,8ºC) dira. Nekazaritzari dagokionez, urte oso epea izaten ari da, eragin atlantiko handieneko zonan eta Nafarroa Erdialdeko parterik handiena eta Pirinioetako eta Erribera Garaiko zona mugakideak barne hartzen dituen zonan izan ezik, horietan giro epela nagusitu baita.

Prezipitazioei dagokienez, hilabetea hezea edo oso hezea izan da Lizarraldea hegoaldeko erdian, Iruñeko arroan, Nafarroa Erdialdean eta Erriberan. Lizarraldearen iparraldean eta Pirinioetako parterik handienean hilabetea normala izan da, eta ipar-mendebaldeko eskualdean eta Pirinioetako sortaldean, berriz, hilabetea lehorra edo oso lehorra izan da.

Nafarroan, gainerakoan, batez besteko balioak gainditu dira. Prezipitazioak orokorrean ez dira intentsitate handikoak izan, eta euri-egunak ohiko balioetatik oso urrun geratu dira, baita ipar-mendebaldeko zonan ere. Nekazaritzari dagokionez, urtea gaur arte lehorra edo oso lehorra izan da Nafarroaren ipar erdian, eta normala hegoalde erdian, modu isolatuan joera hezea agertzen badu ere.

Haize-bolada handienak Gorramendin (123 km/ordua hilaren 5ean, 118 km/ordua hilaren 4an eta 111 km/ordua hilaren 24an) eta Aralarren (109 km/ordua hilaren 11n) erregistratu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa