(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Aniztasuna aberastasun” liburua argitaratu du ostirala, 2018.eko abenduak 7


Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako "Aniztasuna aberastasun" I. Eskola Lehiaketara aurkeztu diren lanak bildu ditu


Liburuaren azala.

Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, liburu batean bildu ditu Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldeek “Aniztasuna, aberastasun” I. Eskola Lehiaketara aurkeztu dituzten lanak.

2018ko edizioari bukaera ematen dion liburuak lau atal ditu, bat hizkuntza eta ikasketa maila (Lehen eta Bigarren Hezkuntza) bakoitzeko. Orrialde bakoitzean, taldeek lehiaketara aurkeztutako testua ageri da jatorrizko hizkuntzan idatzita eta euskara edo gaztelaniara itzulita, dagokion moduan, argazki batekin batera.

Hortaz, liburuan, ikasleek egindako lanak bildu dira, eta horren harira, oso material interesgarria izan daiteke ikasgeletan lan-tresnatzat erabiltzeko, bereziki aniztasuna zentzu positiboan eta inklusiboan aztertzerakoan. Horren kariaz, Zuzendaritza Nagusiak liburu honen ale bana bidaliko die Nafarroako ikastetxeei. Horrez gain, liburua Nafarroako Memoria Institutuan dagoen Memorian eta Giza Eskubideetan espezializatutako Liburutegian sartu da, eta ale bana igorri da Nafarroako liburutegi publiko guztietara. Liburuaren bertsio digitala esteka honetan kontsultatu edo deskarga daiteke.

“Aniztasuna aberastasun” Lehiaketara

Lehiaketa hau aniztasunari buruz hausnarketa egin eta pertsona desberdinak aintzakotzat hartuko dituen gizartearen eraikuntzan begirada positibo eta barneratzailea lantzeko xedez sortu zen. Helburua, halaber, bizikidetasuna sustatu eta aberasten duen gizarte plural bateko herritarrak izateak eskaintzen dizkigun aukeren balioa nabarmentzea izan da.

Deialdiak lehendabiziko edizio honetan izandako harrera onaren erakusgarri dira aurkeztu diren 54 lanak eta Nafarroa osoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz hitzartuetako 1.096 ikasleren parte-hartzea.

La propuesta ha consistido en hacer una fotografía teniendo en cuenta el tema a trabajar y acompañarla de un texto de entre ochenta y cien palabras. Aurkeztutako lanek oso ondo islatu dute zein maitasun handiz landu duten ikasleek aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz taxutu duten sormenezko begirada.

Urtarrilean, eskola lehiaketa honen bigarren edizioko oinarriak emango dira ezagutzera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa