Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laparra lehendakariordeak banatu ditu Foru Komunitatean gizarte-zerbitzuetako erakunde horiek garatzen dituzten jardunbide egokiak saritzeko sariak
Laparra lehendakariordea eta Miguel Echarri, saritutako erakundeetako Javier Goldáraz, María Cruz Orcajo eta Arantxa Garatea ordezkariekin.
(
irudia handitu
)
Anfas Nafarroak, "Gizarte Zerbitzuen Erabiltzaileen Artapena" kategorian, eta Atena Fundazioak, "erakundeen enplegu eta kudeaketako kalitatea" modalitatean, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako sariak jaso dituzte XI. edizioan. Eskubide Sozialetako lehendakariordea den Miguel Laparrak eta “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioko lehendakariorde Miguel Echarrik banatu dituzte sariak gaur eguerdian Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin den ekitaldian.
Deialdiaren helburua da Nafarroako gizarte-zerbitzuetako erakundeek, erabiltzaileak artatzerakoan nahiz langileen enpleguaren kalitatean eta erakundeen kudeaketaren hobekuntzan, garatzen dituzten jardunbide egokiak saritzea.
Miguel Laparra lehendakariordeak, sariak banatzeko ekitaldian, ondorengoa nabarmendu du: “sari hau emandako zerbitzua hobetzen jarraitzeko babesa eta pizgarria da, eta jardunbide egokiak ezarri dituzten erakundeek burututako ekimenak saritzeko modua; gainera, erakunde horiek beste zentroei ere ildo horretan lan egin dezaten laguntzen diete”.
Laparra lehendakariordea eta Miguel Echarri, Eskubide Sozialetako Departamentuko ordezkariekin eta saritutako bi erakundetako ordezkariekin.
(
irudia handitu
)
Gainera, eskerrak eman dizkio “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioari bere lankidetzarengatik, “kalitatezko kultura hedatzeko nahiz pertsona eta talde ahulenen egoerarekin konprometitutako gizartea eraikitzeko modu aktiboan lan egiten jarraitzeko babes handia ematen ari baitira”.
Bestalde, Miguel Echarrik honako hau berretsi du: “gizarte-zerbitzuen kalitatea hobetuaz, desgaitasuna duten pertsonen lehentasunei erantzuna ematen ahalegindu behar da, eta, horretarako, esperientziak trukatu behar dira gizarte-zerbitzuetako erakunde ezberdinen artean eta barne eta kanpoko komunikazioa hobetu behar da, parte-hartzaileagoa eta berritzaileagoa izan dadin”.
Sariak jasotzeaz honako hauek arduratu dira: Anfasen izenean, Javier Goldáraz lehendakaria, María Cruz Orcajorekin batera, Zahartze Aktiboa programan parte hartzen duena; eta Atena Fundazioaren izenean, Arantxa Garatea zuzendari kudeatzailea.
Erakunde sarituak
Anfas Nafarroak Gizarte Zerbitzuetako Erabiltzaileen Artapenaren modalitatean jaso du saria, Zahartze Aktiboko programaren jardunbide egokiarengatik; izan ere, programaren helburua da adimen-desgaitasuna duten pertsonen edo zahartze-prozesuko eta haien familien garapeneko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Gainera, programa ahalegintzen da desgaitasuna duten pertsonek eskubide osoko herritarrak izatea lor dezaten, haien bizitza-plana biziaz haien gustuen, beharren eta interesen arabera. Era berean, Zahartze Aktiboko Programaren arretako lehen helburuak honako hauek dira: arreta osoa eta pertsonalizatua eskaintzea eta pertsonen autonomia sustatzea; parte-hartzaileen familiei laguntzea familia-bizitza uztartzen; edota laguntza pertsonala eta familien parte-hartzea bultzatzea eta pertsonarengan oinarritutako antolaketa eta funtzionamendu eredua garatzea.
María Cruz Orcajok, Anfasen jardunbide egokien programan parte hartzen duenak, saria jasotzean, "eskerrak eman dizkie boluntarioei eta profesionalei, gu guztiok modu aktiboan, osasungarrian eta kalitatez zahartu ahal izateko aukera eskaintzeagatik". Halaber, "sari honek lanean jarraitzen laguntzen digu geure buruari erakutsi ahal izateko oraindik ere gizarteari gauza asko ditugula emateko", gehitu du.
Horren inguruan, Javier Goldáraz lehendakariak ondorengoa nabarmendu du: “erronka berria dugu aurrean; hau da, beharrezko laguntzak ematea pertsona horiek osasunarekin zahartzeko aukera izan dezaten, modu horretan haien narriadura prebenituaz”.
Langileen Enpleguaren kalitatea eta erakundeen kudeaketari buruzko modalitateko saria Atena Fundazioari eman diote, antolatzeko, komunikatzeko eta kudeatzeko irtenbideak bilatzen lan ona egiteagatik. Horretarako, Fundazioak Open KM-ko kudeaketa dokumentaleko errepositorioa jarri du; hots, komunikazio eta gardentasun sistema. Mekanismo berriaren helburua da informazioa lortzeko bidea erraztea patronoen batzordeari, Atenaren erabiltzaileak diren pertsonen familia eta tutoreei eta langile hornitzaileei (dokumentazioa horiekin partekatzen dute). Gainera, erakundeak Banako Arretaren Programa (BAP) jarri du; alegia, aplikazio informatikoa, baimen-maila ezberdinak kudeatzeko aukera ematen diena rolei eta erabiltzaileei. Horiei profesionalak izendatzen zaizkie, eta horiek sar daitezke haien dokumentaziora, profil profesional bakoitzaren funtzioak garatzeko beharrezkora sartzeko aukera mugatzearren.
Open KM errepositorioak BAP kudeatzeko aukera ematen du edota Excelean estatistika-datuak ateratzea errazten duten irizpideen arabera iragazitako informazioa lortzeko aukera, bilakaera-txosten ezberdinak sortzeko aukera ematearekin batera.
Atena Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Arantxa Garateak ondorengoa nabarmendu du: “Fundazioan abian jarri dugun jardunbide egokiak iraultza ekarri du, erakundekoak diren pertsona guztiak inplikatzen baititu modu eraginkorragoan elkar komunikatzeko eta laneko gunea leku atseginagoa izateko”. Amaitzeko, zorionak eman dizkie “gure zerbitzuetan eta gizarte bezala aurrera egiteko jardunbide egokiak ezarri dituzten erakunde guztiei”.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Javier Goldáraz eta María Cruz Orcajo, Laparra eta Echarrirekin batera, ANFAS Nafarroak jaso duen sariarekin.
irudia handituArantxa Garatea, Atena Fundazioak jaso duen sariarekin, Laparra eta Echarrirekin batera.
irudia handitu