(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

950 ikastarotan banatutako 13.500 plazak osatzen dute 2019ko hasierako formakuntza eskaintza ostirala, 2018.eko abenduak 14


Lehendabiziko aldiz, Nafar Lansarek urtea hasi baino lehen programatu du formakuntza ekintzen multzo nagusia


Paz Fernández eta Ignacio Catalán, 2019rako formakuntza eskaintzaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ostiral honetan aurreratu duenez, 2019rako formakuntza eskaintzak 953 ikastaro eta 13.500 plaza izango ditu momentuz. Ekintza guztiak ehuneko ehun diruz lagunduko dira.

Programaturiko 953 ikastaroen artean, NL-NEZek 167 ikastaro zentro propioetan eskainiko ditu (Iturrondo, Cenifer edo Nafarroako zenbait eremutan), milioi bat euro inguruko inbertsioa tarteko eta 2.264 plaza bilduz.

Gainera, 5,3 milioi euroko inbertsioaz eta diruz lagundutako 54 erakunderen bitartez, 643 ikastarotan (9.047 plaza) lehentasunezko sarbidea izanen dute pertsona okupatuek (ikasleek % 30 langabeak izateko aukerarekin), eta beste 143 ikastarotan (2.143 plaza) lehentasunezko sarbidea langabeentzat izanen da, Profesionaltasunaren Ziurtagiriak lortu eta, berritasun gisa, teknologia berrietan eta gaitasun digitaletan trebatzeko aukera izan dezaten. Zehazkiago esanda, formakuntza entitateen bidezko prestakuntza atal honetan, NL-NEZek 2,49 milioi bideratuko ditu langabeen formakuntzara eta 2,89 milioi pertsona okupatuen formakuntzara.

117 ikastarotako 1.700 plaza inguru erreserbatu dira Ekonomia Sozialeko eta Autonomoen Araubideko langileentzat zein desgaitasuna dutenentzat, lehentasunezko sarbidea izan dezaten. Bestalde, ehun bat ikastaro Iruñetik eta Iruñerritik kanpo antolatuko dira.

Formakuntza maila eta ekoizpen esparru guztietako ikastaroak daude Nafarroako eremu guztietan: oinarrizko gaikuntzatik edo ikastaro tekniko trinkoetatik zuzendaritzakideendako formakuntzaraino, izan ere, egungo testuinguruan, gero eta garrantzitsuagoa da bizialdi osoko formakuntza, lan-merkatu aldakorrera eta digitalizaziora egokitu ahal izateko, NL-NEZeko zuzendari kudeatzaile Paz Fernándezek eta Gaitasun Profesionalen Garapenerako Zerbitzuko zuzendari Ignacio Catalánek prentsaurrekoan adierazi dutenez.

Eskaintza ezagutu nahi dutenek eduki, data eta entitateei buruzko informazioa eskuratu ahal dute erakundearen webgunean (www.empleo.navarra.es), une oro eguneratuta. Gaur, lehen hiruhilekoko 60 ikastarotan izena emateko epea ireki da, eta ondorengo egunetan eskaintza handituz joango da. Lehen hiruhilekoan, berariaz nabarmendu behar dira Iruñean, Tuteran, Lizarran eta Tafallan antolatuko diren arreta soziosanitarioko 17 ikastaroak, Profesionaltasunaren Ziurtagiriak lortzea helburu dutenak. Gogoan izan behar da Gobernuak % 140rainoko igoera ezarri diela mendekotasuna duten pertsonentzako zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntzei.

Berrikuntza gisa, lehendabiziko aldiz, NL-NEZek programazio ia osoa aurkeztu du urtea hasi baino lehen, eta horri esker, eskaintza urtarrilaren 1ean abian jarri ahalko da. “Legealdi honetan, informazioa urtea hasitakoan eskaintzeko ohitura hautsi da, eta horrela, une oro enplegurako formakuntza ikastaroak egotea lortu dugu, eta honek behar bezala antolatzeko eta formakuntza ibilbidea diseinatzeko aukera errazten dien orientazio arloko pertsonalari eta langileei, jardunean zein langabezian egon, enpresak ere bultzatuz langileak formakuntzara bidal ditzaten. Aurrerapen honekin, ikasle faltagatik ezein ikastaro egin gabe ez gelditzea espero dugu”, esan du Paz Fernándezek.

Programaturiko 953 ikastaroen artean, NL-NEZek 167 ikastaro zentro propioetan eskainiko ditu (Iturrondo, Cenifer edo Nafarroako zenbait eremutan), milioi bat euro inguruko inbertsioa tarteko eta 2.264 plaza bilduz.

Eta 5,3 milioi euroko inbertsioari esker, 643 ikastarotan (9.047 plaza) lehentasunezko sarbidea izanen dute pertsona okupatuek (ikasleek % 30 langabeak izateko aukerarekin), eta beste 143 ikastarotan (2.143 plaza) lehentasunezko sarbidea langabeentzat izanen da, Profesionaltasunaren Ziurtagiriak lortu eta, berritasun gisa, teknologia berrietan eta gaitasun digitaletan trebatzeko aukera izan dezaten. Lehen hiruhilekoan, berariaz nabarmendu behar dira Iruñean, Tuteran, Lizarran eta Tafallan antolatuko diren arreta soziosanitarioko 17 ikastaroak, Profesionaltasunaren Ziurtagiriak lortzea helburu dutenak. Gogoan izan behar da Gobernuak % 140rainoko igoera ezarri diela mendekotasuna duten pertsonentzako zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntzei.

Halaber, 117 ikastarotako 1.700 plaza inguru erreserbatu dira Ekonomia Sozialeko eta Autonomoen Araubideko langileentzat zein desgaitasuna dutenentzat, lehentasunezko sarbidea izan dezaten. Bestalde, ehun bat ikastaro Iruñetik eta Iruñerritik kanpo antolatuko dira.

Nafarroan aurretiaz inoiz antolatu ez diren 70 ikastaroa

950 ikastaro hauei, NL-NEZek Foru Komunitatean aurretiaz inoiz programatu ez diren espezializazio handiko beste 70 formakuntza ekintza gaineratu nahi dizkie udaberriaz geroztik, den-denak Nafarroako ekonomiaren lanbide trakziogileei eta S3ari lotuta: fabrikazio mekanikoa, informatika eta komunikazioak, instalazio eta mantentze-lanak, irudia eta soinua, elikagaien industriak, kimika eta segurtasuna eta ingurumena. Baita sendagaietarako bioinformatika, big data, machine learning, matrizeak, zibersegurtasunari aplikatutako teknologia biometrikoak, errealitate areagotua, animazioa, nazioarteko arauak eta abar lantzeko ikastaroak ere.

NL-NEZek ezin ditu eskaini ikastaro hauek ohiko deialdien bitartez. Horretarako, deialdi berri bat prestatzen ari da, prezioa ikasleko eta orduko 13 euroraino hobetuz, instalazio egokietan espezializazio handiko irakasleen kontratazioa errazteko asmoz. NL-NEZek lehendabiziko deialdi hau 270.000 euroko balioarekin zabalduko du.

“Ikastaro horiek oso lotuta daude espezializazio adimenduneko estrategiarekin. Baliabideak komunitateko ekonomiari gehien eragin ahal dioten garapen-arloetan biltzeko aukera ematen dute, etorkizuneko erronkei aurre egiteko", azaldu du Paz Fernándezek.

Halaber, formakuntza eskaintza handitzeko, NL-NEZek Hezkuntza Departamentuko zentroen bitartez eskainitako ikastaroak programatuko ditu bigarren seihilekoan Iturrondo zentroan; enpresen eskariari azkar erantzuteko formakuntza; Tailer Eskolak eta FEPIak.

Formakuntzaren diseinuari bira

NL-NEZeko zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez, formakuntzaren diseinuari bora ematen saiatzen ari dira enpresetako eta ekoizpen-sareko enpleguaren beharretara doitu eta horiei azkar erantzuteko xedez.

Horrela, 2015ean, NL-NEZek enpresen, sektoreen eta lurraldeen nahierako formakuntza abiarazi zuen, Proiektu Bereziak deritozn figuraren bitartez. Formula honetaz baliatuta eta hainbat prospekzio egin ondoren, NL-NEZek 83 ikastaro baino gehiago antolatu ditu Nafarroa osoan, 1.000 pertsona ingururi prestakuntza emanez. “NL-NEZek lehendabiziko aldiz ikastaroak antolatu ditu Pirinioetako ibarretan, 23 ikastaro egin ditugu Erriberan, eta Nafarroako eremu eta sektore guztien beharrei erantzuten ari gara, 3D animazioko ikastaroekin egin genuen bezalaxe”, azaldu du Ignacio Catalánek. 2019rako, NL-NEZek 19 ikastaro programatuak ditu dagoeneko.

Baremoetan lehentasunak jartzea, zentro propioetan hautemandako beharrei erantzuteko ekimenak antolatzea eta aurreikusita dagoen S3 deialdi berria dira egokitzeko beste bide batzuk.

Ikastaroen eskaintza proaktiboa inklusiorako eskubidea bermatzeko

Sektoreetara ez ezik, NL-NEZek ahalegin berezia egiten du formakuntza kolektiboen beharretara ere egokitzeko; esaterako, desgaitasuna duten pertsonentzako ikastaro kopuru jakin bat erreserbatuz.

Zuzendari kudeatzaileak iragarri duenez, 2018an orientazio profesionaleko zerbitzuarekin egin zen bezalaxe, NL-NEZek formakuntza eskaintza proaktiboa egingo die Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonei, inklusiorako eskubidea errazteko. “2018an, orientazio profesional proaktiboa eskaini diegu Errenta Bermatua jaso eta lan egiteko adina duten 3.000tik gora pertsonari”, esan du Fernándezek.

Kudeaketa arloko hobekuntzak: 2020ko formakuntza ere

Gaitasun Profesionalen Zerbitzuko zuzendariak NL-NEZen formakuntza eskaintzaren kalitateari eragiten dioten hobekuntzak nabarmendu ditu.

- Eskaintza, urtarrilaren 1ean hasita: lehendabiziko aldiz, pertsona okupatuentzako formakuntza urtarrilaren 1etik aurrera eskaini ahalko da. Langabeentzako formakuntzaren multzo nagusia urtarrilaren hastapenetatik eskaini zen 2017. eta 2018. urteetan ere. Hortaz, NL-NEZek informazioa urte hasitakoak eskaintzeko ohitura hautsi eta une oro enplegurako formakuntza ikastaroak egotea bermatu du.

- 2020ko eskaintza ere: Gertaera adierazgarri gisa, NL-NEZek 2020ko formakuntzaren multzo nagusia ere esleitu du, 5,35 milioi euro inbertitzeko konpromisoarekin, 778 ikastaro eta 11.076 plaza eskaintzeko asmoz.

- Aurrerapen hau, egungo legealdian hartutako zenbait neurrik ahalbidetu dute: dokumentazioaren sinplifikazioa, modulukako ordainketa-sistema (prezioa/ikaslea/ordua fakturen aurkezpenaren aldean, 2018ko prezioak ere hobetu direlarik), eta deialdien urte aniztasuna eta aurrerapena. Halaber, NL-NEZek, entitateekin batera, kudeaketarako tresna informatiko bat diseinatu du, dokumentazioa murriztuz eta datuak esploratzeko aukera erraztuz. Formakuntza entitateak pozik azaldu dira sartutako hobekuntzekin.

- NL-NEZek 9,5 milioi euroko aurrekontua izanen du 2019an, dagozkion eskuduntzak garatu ahal izateko. Kopuru horren % 75 hitzartuta dago jadanik (enpresetako formakuntza, gaitasunen akreditazioa edota enpresetako profil estrategikoei dagokiena barne).

Iturrondo, CENIFER eta izen-ematea

Iturrondoko zentroan, lehen seihilekorako, NL-NEZek 92 ikastaro antolatzea aurreikusi du (1.380 plaza, guztira): kultur eta sormen industrietan espezializatutako ikastaroak; 4.0 industriako teknologiak; kalitatea, kudeaketa administratibo eta finantzarioa; alfabetizazio informatikoa; eta espezialitate teknikoetako gaitasunak (soldadura, industriako langilea, Gazte Bermearen programak, elikagaien manipulazioa).

Energia berriztagarrien arloko erreferentzia bihurtu den CENIFER zentroko eskaintzak 46 ikastaro izanen ditu (690 plaza), ingeniari teknikoei nahiz lanbide teknikoetako espezialistei zuzendutakoak, nagusiki: automatak eta programazio industriala; diseinu industriala; BIM; instalazioak, elektrizitatea eta oinarrizko mantentze-lanak; ingurune industriala (erosketak, logistika, GGBB, etab); energia (autokontsumoa, sare adimendunak, etab.); eta bestelakoak (3D inprimaketa, kalitatea, ingelesa). Erakundeen barruko ekintzailetza ikastaroaren errepikapena ere nabarmendu behar da.

NL-NEZek irakasleak ere prestatzen ditu, hauei zuzenduta programatu dituen 15 ikastaroen bitartez, horietako batzuk CENIFER zentroan.

Inskripzioa www.empleo.navarra.es webguneko Formakuntza atalean egin daiteke, baita ikastaroak ematen dituzte formakuntza entitateetan ere. Langabeek lehentasunezko sarbidea duten ikastaroak izan ezik (100, lehen hiruhilekoan), entitateek ikastaroak nahi dutenean programatu ahalko dituzte.

Gainera, enplegu agentziek aholkularitza zerbitzua emanen die helburu profesionalak eta horiek lortzeko beharrezko formakuntza definitu nahi dituzten pertsonei. Iruñean, aldez aurreko hitzordua eskatu behar da www.empleo.navarra.es webguneko Hitzordua atalean edo empleocitaprevia.navarra.es helbidean. Zerbitzu hau Iturrondoko enplegu agentzia integralean eskainiko da, Burlatan. NL-NEZek eta entitateek ikasleen aldez aurreko hautaketa eginen dute, formakuntza, loturiko lan-esperientzia eta jatorrizko kolektiboak gisako irizpideen arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa