(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak komunikabideetako ordezkariekin topa egin du urte amaiera dela eta
asteazkena, 2018.eko abenduak 26


Urte “sendoa” amaitzen ari dela nabarmendu du eta datorrenari pozez ekiteko gonbita luzatu du


Barkos Lehendakariak topa egin du Gobernuko kontseilariekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, Nafarroako Gobernuko informazioaren berri jasotzen duten hedabideetako kazetariekin topa egin du gaur Nafarroako Jauregiko aretoan egindako ekitaldian, asteroko Gobernuaren Bilkuraren ondoren egiten den prentsa agerraldiaren ostean.

Lehendakariak urte guztian zehar egindako lana eskertu die bertaratu direnei eta hastear den urte berriaren atarian «aurten amaitzeke dauden gauzetariko batzuk konpontzeko nahia », aipatu du. Gainera, “gomorra” izatea aurreikusten den 2019ari animoz ekiteko gonbita luzatu du.

Barkos Lehendakariarekin batera izan dira Manu Ayerdi eta Miguel Laparra lehendakariordeak, eta Mikel Aranburu, Maria José Beaumont, Ana Ollo, María Solana, Isabel Elizalde eta Fernando Dominguez kontseilariak. Bertan izan da ere Komunikazio eta Herritarrekiko Harremanetarako zuzendaria, Pello Pellejero.

Gobernuak bertaratu direnei Nafarroako Gobernuak argitaratutako Celia Martín Larumberen “Imaginario. Fotofragmentos de vida. Navarra 1900-1950 / Irudiak. Bizitza argazkiak. Nafarroa 1900-1950” liburua eman die opari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa