(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko Foru Legearen proiektua onartu du asteazkena, 2018.eko abenduak 26


Helburua da berdintasunaren eskubidea benetakoa eta eraginkorra izatea


Nafarroako Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko Foru Legearen proiektua onartzeko erabakia hartu du gaurko bilkuran. Horren helburua da, bizitzako arlo eta etapa guztietan, berdintasunaren eskubidea benetakoa eta eraginkorra izateko baldintzak sustatzea.

Modu horretan, arau berriaren xedea da balioen aldaketa bultzatzea, emakumeen maila soziala, ekonomikoa eta politikoa ez ezik, haien autonomia eta ahalduntzea ere indartzeko, Nafarroako gizarte libreago, zuzenago, demokratikoago eta solidarioago baterako bidean aurrera egitea galarazten edo zailtzen duten eragozpenak kentzeaz gain.

Proiektuan berdintasun-printzipioaren zeharkakotasuna jasotzen da, berdintasunerako eskubidea bermatzeko mekanismo gisa, emakumeen ahalduntzea lehentasunezko ardatza bezala agertzearekin batera.

Onarpenaren ondoren, testua Nafarroako Parlamentura eramango da, han eztabaidatu, eta hala behar izanez gero, onartu dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa