(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

14/2004 Foru Legeak, Nafarroako Gobernuari eta bere Lehendakariari buruzko Foru Legea izena izango du une honetatik Aurrera asteazkena, 2018.eko abenduak 26


Foru Legearen ekimen legegilea, ahalmen arau emailea, eta inklusiboa izango den lengoaia aldatzeko proiektua onetsi da


Foru Gobernuak, gaurko saioan, abenduaren 3ko Nafarroako Gobernuari eta bere Lehendakariari buruzko Foru Legea aldatzeko Foru Lege proiektua onetsi du, ekimen legegileari, ahalmen arau emaileari eta inklusiboa izango den lengoaiari dagokienez, batez ere.

Lengoaiaren eguneratze horrek gaztelaniazko testuaren izenburu aldaketa ekarriko du. Horrela, Legebiltzarrean eztabaidatu eta onetsi ondoren, NAOn argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartu eta gero, abenduaren 3ko Nafarroako Gobernuari eta bere Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legea izena hartuko du. Euskaraz ez du aldaketarik izango, baina gaztelaniaz bai.

Lengoaia ez sexista testu osoan errepikatuko da, bertan jasotzen diren kargu guztietan. Euskarazko testuan ia ez du eraginik izango, baina bai gaztelaniazko testuan.

Aldaketari buruzko Foru Legearen xedea, arau bakarrean, ekimen legegilean eta gaitasun arauemailean tramitaziorako prozedurei buruzko xedapenak arau bakarrean berrantolatzea eta foru arautegia Estatu mailako legedian izandako berrikuntzetara egokitzea ere bada.

Horrela, testu berriak, Foru Dekretu Legeen onespena arautzen duen esparru juridikoa eta Gobernuaren eta sailburuen arauzko eskumenen esleipena garatzen ditu. Lehen figurari, Foru Dekretu Legeei dagokienez, aukera hori, ez ohiko eta premiazko kasuetarako, LORAFNA izenekoan dago aurreikusirik, baina orain arte garatu gabe egon da.

Bigarrenik, eta Nafarroako Gobernuaren gaitasun arauemaileari dagokionez, alde bakoitzaren eskuduntzen atribuzioa eta xedapen bakoitzaren definizioa eta horien esparru sustantiboa arautzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa