Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Klubaren koloreak dituzten jostailak, posterrak, bufandak, motxilak eta kirol materiala banatu dizkiete
C.A. Osasuna taldeko zenbait jokalari, beterano eta goi-kardudunak, maskotarekin, NOGen Unitate Pediatrikoko sarreran, ospitaleko langileekin batera
(
irudia handitu
)
Nafarroako Ospitale gunean dauden neska-mutilek Osasuna taldeko zenbait jokalari, beterano eta goi-kardudunen bisita izan dute asteazken honetan, Eguberrietako festetan ezarritako tradizioari jarraiki.
Hauexek dira ospitalera joan diren jokalariak: Luis Perea, Aridane Hernández, Carlos Clerc, Oier Sanjurjo eta Manuel Castellano “Lillo”, gizonezkoen talde nagusikoak, eta María Celigueta, Josune Urdaniz, Lidia Alen eta Maider Irisarri, nesken taldekoak. Horiekin batera, Luis Sabalza lehendakaria eta klubeko zuzendaritzako kide diren Fidel Medrano, Txuma Iso eta César Muniáin bertaratu dira, Lucrecio Luquin, José Manuel Ubani, Ángel López eta Miguel Arenaza jokalari ohiekin batera. Ondo-ondoan izan dute une oro Gorritxo, taldearen maskota.
13:00ak aldera hasitako bisitaldian, jokalariak NOGeko haurren 4. eta 5. solairuetan izan dira, ospitaleratuta dauden neska-mutilekin solasean, autografoak sinatzen eta pazienteentzako jostailuak eta kirol materiala banatzen. Horrekin batera, lehenbailehen senda daitezela desiratu diete.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Osasuna taldeko Luis Perea, Lillo, Lidia Alén eta María Celigueta langileek Hugo umeari opariak eman dizkiote
irudia handituOsasuna taldeko Aridane, Clerc, Oier Sanjurjo, Josune Urdániz eta Maider Irisarri langileek Yasin umeari opariak eman dizkiote
irudia handitu