(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Rozalejoko Markesaren Jauregia itxi du segurtasunerako arrisku larriagatik osteguna, 2019.eko urtarrilak 10


Txosten tekniko batek larritasun goreneko arrisku estruktural eta elektrikoa dagoela egiaztatu du


aretoa

Eraikinaren barneko areto baten irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Rozalejoko Markesaren Jauregia ixtea erabaki du segurtasunerako arrisku larriagatik. Erabakia Ondare Zerbitzuak egindako behin-behineko txosten teknikoa ezagutu ondoren hartu da, izan ere, agiri horren arabera, Rozalejoko Markesaren Jauregia erabiltzea arras arriskutsua da pertsonentzat.

Txostenaren ondorioen arabera, ez dago inongo berme estrukturalik eta ez dira ezagutzen egiturak gainkargen aurrean eskain ditzakeen prestazioak, eta horren kariaz, erabiltzeari atxikitako arriskua oso handia da.

Arrisku estrukturalarekin batera, elektrikoa da arrisku-bigarren faktorerik garrantzitsuena, izan ere, teknikariek egiaztatu dutenez, legez kanpoko loturaz gain, instalazio elektrikoak ez du betetzen araudian ezarritako ezein betekizunik, zenbait koadro babes diferentzialik gabe daudelarik, baita babesik gabeko kableak eta konexioak ere agerian, edozein pertsona kaltetzeko arriskuan.

Eraikinaren okupazioaren ondoren landutako txosten teknikoaren arabera, bi arrisku horiek larritasun gorenekoak dira, baina horiez gain, badira pertsonen nahiz eraikinaren segurtasuna kolokan jartzen ahal duten beste faktore batzuk; hala nola, gai sukoien metaketari atxikitako sute-arriskua (batzuetan koadro elektrikoetatik hurbil eta inongo babesik gabe); amildegira erortzeko arriskua han-hemenka obrako arotzeriaz hornituta dauden babesik gabeko hutsuneetan; zurkaiztutako esparruetan jarduerak eta tamaina handiko elementuen manipulazioa egin izana, egitura hondoratzeko arrisku larriarekin; suteen aurkako ustezko instalazioak, inongo funtzionamendu bermerik ez dutenak; edota jende-pilaketak eragin ditzaketen jarduerak antolatu izana, horretarako sarbide eta prebentzio instalazio egokiak izan gabe.

Era berean, txostenak dioenez, eraikinean hainbat obra egin direla egiaztatu da; hala nola, fabrikako itxiturak, paretak eraistea, eskailera nagusiaren azpiko esparruaren itxitura fabrikako bloke bikoitzeko horma batez bitartez, instalazio elektrikoa legez kanpoko lotura batekin handitu izana, zulatzeko, entokatzeko eta pintatzeko lanak eta sabai faltsua egiteko lanak.


Obrako materialaren metaketa, aretoetako batean. ( irudia handitu )

Horren harira gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak 2005ean erosi zuela eraikina eta, txostenean bildu denez, 2014an estalkiak berregokitzeko lanak egin zirela. Solairuen kasuan, habexka tarte handiak aldatu behar zirela iradokitzen duten begi-bistako kalteak egiaztatu ziren arren, esku-hartzea zurkaitz-ildo gutxi batzuk jartzera mugatu zen, zurezko pieza hautsi edo ustelduen presentzia begi-bistakoagoa zen lekuetan.

Horren kariaz, neurri zuzentzaileak azkentzen ari dira eraikinaren baldintza kaskarrek eragin ditzaketen arriskuak murrizteko. Testu hau idazteko unean, egituraren zatirik handiena bermatu, instalazio elektrikoa desmuntatu eta luzetara osatutako solairuak altxatzen hasi dira. Teknikarien bisita zein neurri zuzentzaileak bertatik bertara egiaztatu dira Iruñeko Udaleko Zaharberritze Bulegoaren arduradunarekin eta Vianako Printzeko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko buruarekin. Esku-hartzeak eraikinean babestu beharreko elementuak errespetatuz egin dira une oro.

Txosten teknikoa behin-behinekoa da, eta luze gabe behin-betiko agiria taxutuko da, eraikinera egin beharreko azken bisitaren ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa