(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 7 milioi inbertitu ditu Irurtzun-Inasa industrialdean, Nafarroko birsorkuntza industrialeko lehen jarduketa osatuz asteartea, 2019.eko urtarrilak 15


Bertan finkaturiko enpresek 240 pertsonari lana eman eta 140 milioi euroko urteko fakturazioa sorrarazten dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 7 milioi inbertitu ditu Inasak Irurtzunen zuen lursaila berrurbanizatzeko, Nafarroan bideratutako birsorkuntza industrialeko lehendabiziko jarduketa osatuz. Bertan finkatuta dauden zazpi enpresek 240 pertsonari lana eman eta 140 milioi euroko guztizko fakturazioa sorrarazten dute urtero.

Irurtzun

Ayerdi lehendakariordea, tokiko agintariekin eta enpresen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 7 milioi inbertitu ditu Inasak Irurtzunen zuen lursaila berrurbanizatzeko, Nafarroan bideratutako birsorkuntza industrialeko lehendabiziko jarduketa osatuz. Bertan finkatuta dauden zazpi enpresek 240 pertsonari lana eman eta 140 milioi euroko guztizko fakturazioa sorrarazten dute urtero.

Foru Exekutiboko Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik eraberritutako lursaila bisitatu du astearte honetan. Harekin izan dira Irurtzungo alkate Aitor Larraza, Arakilgo alkate Mª Paz González, Nasuvinsa sozietate publikoko kudeatzaile José Mª Aierdi, SODENAko zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoien Ostiza, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile Paz Fernández eta bertan finkatutako enpresen, eskualdeko udalen eta Sakanako Mankomunitatearen ordezkariak.

Topaketan, Nafarroako Gobernuak duela bi urte erosi zuen industrialde zabal honetako berrurbanizazio lanak gainbegiratu eta egiteko zain dauden azken jarduketak nahiz etorkizunean bidera daitezkeen handitze-lanak aztertzeko aukera izan dute. Industrialdeak 140.000 metro koadroko guztizko azalera du eta egungo okupazio-maila % 72koa da.

Zazpi enpresa finkatuta

Hirigintza-jarduketa honek enpresa berrien ezarpena erraztu du, krisialdian langabeziak gogor zigortu duen eskualde honetan enplegua sortzen laguntzeko eta, historikoki –Sakana, Larraul eta Leitzaran zeharkatzen dituen N-1 errepidearekiko lotura eta kokapen estrategikoari esker-, eskualdeko ekonomiaren erreferentzia izan den industrialde handi honen narriadura urbanistikoa saihesteko.

Egun, Inasaren lehengo instalazioetatik abiatuta garatu den Irurtzungo industrialdean, urtean 140 milioi euro baino gehiago fakturatzen duten zazpi enpresa industrial finkatuta daude, batzuk jardueran murgilduta dagoeneko, eta beste batzuk nabeak eraikitzeko edo lantegiak handitzeko fasean. Hartara, Irurtzungo industrialdean jarduera betean murgilduta dauden Hydro-Extruded Solutions Navarra (SAPA Profiles) eta Puertas Dile enpresekin batera, Saprem (Sociedad Anónima de Preformados Metálicos) eta Manfisa (Manufacturas Irular S.A.) industrialdean izango dituzten lantegiak bukatzen ari dira, Embalajes Bretón nabe berria eraikitzen ari da eta Transportes Plazaola eta Construcciones Apezetxea enpresek bertan finkatzeko konpromisoa gauzatu dute. Guztien artean, 240 pertsonari lana ematen diote.


Irurtzun

Ayerdi, Puertas Dile enpresako kudeatzailearekin. ( irudia handitu )

Nasuvinsak Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren babespean gauzaturiko hirigintza-jarduketarako, 7 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioa egin behar izan da. Kopuru horretatik, 2,5 milioi zorua erosteko erabili dira eta gainerako ia 5 milioiak urbanizazioa eta azpiegiturak egiteko: 2,2 milioi lanetarako, 700.000 euro elektrifikaziorako eta beste 600.000 euro zoruen deskontaminaziorako, besteak beste. Egun, bideratzeko zain dago industrialdeko azken egokitze-lanetarako aurreikusita dagoen 1,4 milioi euroko kontu-saila. Kopuru hauei esker, Nasuvinsa sozietate publikoak inbertsioak salmentekin berdindu dituen oreka finantzarioaren barruan garatu ahal izan du hirigintza-eragiketa hau.

Instalazioetarako bisita

Ayerdi lehendakariordeak berrurbanizazio lanak bukatzear dituzten lursailak eta berrikitan eraikitako nabe industrialak bisitatu ditu, hirigintza-jarduketen emaitza ezagutzeko. Ondoren, topaketa laburra izan du industrialdean kokatu eta jardunean diharduen Puertas Dile enpresaren lantegian antolatu beharreko lan-jardunaldiko partaideekin.

Bisitaldian, Garapen Ekonomikoko titularrak Irurtzungo proiektuaren garrantzia nabarmendu du, “jarduketa paradigmatikoa baita gure industria-ondare historikoa berreskuratzeko, birgaitzeko eta jarduera ekonomikoa nahiz enplegu finko eta egonkorra sortzen lagun dezakeen etorkizuneko aktibo bihurtzeko, bereziki krisialdian horren zigortuta egon diren eta egun susperraldi industrialaren zutabe bilakatu zaizkigun hau bezalako eskualdeetan”.

“Eskualdearen garapen sozioekonomikorako palanka”

Horren harira, Manu Ayerdik nabarmendu du sektore publikoak eta Gobernuak “enpresei berraktibatzen laguntzearen alde apustu egin dutela, horien ezarpena sustatuz eta erraztuz, garatzeko bidean dauden industrialde hauek eskualde osoaren garapen sozioekonomikorako palanka bihur daitezen”.

Irurtzungo proiektua da Gobernuak Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez bideratu duen birsorkuntza industrialeko –berrurbanizazioa, zoruen deskontaminazioa eta egun narriadura-egoera aurreratuan dagoen industrialdeko azpiegituren zatikako berrerabilpena- lehendabiziko jarduketa, eta duela 7 urte abiatu zen Inasa Foil lantegi ezagunaren itxieraren harira.

Ondoren, Irurtzun eta Arakilgo udalen eskariz, foru Gobernuak Inasaren erabilerarik gabeko instalazioak erostea erabaki zuen 2016ko urrian, horiek berrantolatzeko, birgaitzeko eta eskualdeko garapen-bideko esparru ekonomikoa bihurtzeko xedez.

Berrantolaketa, deskontaminazioa eta energia-horniketa

Nasuvinsak gauzaturiko lanen barnean, inguruaren berrantolaketa urbanistikoa egin da lursailen nahiz nabe industrialen komertzializazioa eta egindako inbertsioaren ordaina bermatzeko; Inasaren lehengo instalazioen zatikako eraisketa egin da egiturei eta azpiegiturei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko; lehengo jarduerari atxitako zoruen kutsadura garbitu da, energia-banaketa berrantolatu eta industrialdeko errepide-egitura eguneratu da, besteak beste.

Irurtzungo industrialde berriak 140.000 metro koadro gordineko guztizko azalera du; horietatik, 110.000 metro koadro lursail industrialak antolatzeko erabiliko dira, eta gainerakoa berdegunean, zerbitzuak eta bideak egiteko. Egun, 80.000 metro koadro –azalera erabilgarriaren % 72- lursailak eta nabe industrialak saltzeko edo alokatzeko konprometituta daude aipatutako zazpi enpresekin, eta 30.000 metro koadro erabilgarri daude oraindik ezarpen berriak egiteko, baita Irurtzungo Udalaren esku utziko den negozio-zentroa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa