(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bioekonomia eta ekonomia zirkularraren erronkak Nafarroan eta EBen, eztabaidagai “Garapen Ekonomikorako Ostiral” berrian ostirala, 2019.eko urtarrilak 25


Saioan zehar, Nafarroan Ekonomia Zirkularra garatzeko Agenda berria aurkeztu dute; agenda jendaurrean aurkitzen da.


Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzak eta Aditech-ek "Garapen Ekonomikorako Ostiralaren" jardunaldi berria antolatu dute, eta oraingoan Europar Batasuneko bioekonomia zirkularraren erronketan eta aukeretan oinarrituko da. Saioan Ingurumeneko zuzendari nagusia den Eva Garciak ere parte hartu du, eta Nafarroan Ekonomia Zirkularra garatzeko Agenda berria erakutsi dute; egun, parte hartzeko prozesuan aurkitzen da.

Halaber, saioan parte hartu du Bruselan bizi den Marta Campos Iturralde nafarrak, Biobased Industries-ekoak (BBI JU), eta Europar Batasunean bioekonomiak dituen aukerak azaldu ditu; bestalde, CIRCEko Ignacio Martínen azalpena “EU Power4BIO” proiektuan oinarritu da, bioekonomiaren eskualdeko estrategiak sortzeko erreminta gisa.

Jardunaldiari amaiera Javier Gilek, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko Biomasa Departamentuaren (CENER) zuzendariak, eta Begoña Vicentek, NUPeko Ikerketa Institutuetako negozio-garapenen zuzendariak, eman diote; azkenak Ekonomia Zirkularrarekin loturiko ikerketak eta Biologia Aplikatuaren Diziplina Anitzeko Institutu berria (IMAB / NUP) aurkeztu ditu.

Azalpenean Ingurumeneko zuzendari nagusia den Eva García Balaguerrek azaldu ditu Nafarroan Ekonomia Zirkularraren Agenda garatzeko ildo orokorrak; hain zuzen ere, dokumentu horretan, politika publikoen barnean, Nafarroak iraunkortasunaren eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren alde egindako apustua zehazten da.

Zuzendari nagusiak adierazi du Ekonomia Zirkularraren kontzeptua eredu ekonomiko berria dela, baliabideen aprobetxamendu handiena eta hondakinak ahalik eta gutxien sortzea eta ingurumen-inpaktu garbia murriztea proposatzen duena. “Ekonomia Zirkularra zuzentzailea eta birsortzailea da, hondakinik gabe diseinatzen du, dibertsitatearekiko erresilientzia areagotzen du, iturri berriztagarrietako energiak erabiltzen ditu eta sisteman, guztiaren eta aldeen arteko harremanetan, atzeraelikaduran eta interdependentzian pentsatzen du”, adierazi du.

García Balaguerrek gogoratu du Garapen Iraunkorraren arloan hartutako konpromisoak, eta bereziki Nazio Batzuen Agenda 2030ekin hartutakoak, Nafarroa eredu sozio-ekonomiok eta energetiko berri horretara eramaten dutela, karbono baxuko eta efektu klimatikoetara egokitutako ekonomiarekin, ingurumen aldetik lurralde arduratsua eta baliabideen erabileran eraginkorra izateko, pertsonen, haien jardueraren eta euskarri duten ingurunearen artean oreka lortuaz.

Agenda hori ibilbide-orria bezala hartuta, “Nafarroako Gobernuak, ingurumen-politikan, bide horren lidergoan egoteko proposamena egin du, Ekonomia Zirkularra politika sektorialetan sartuaz” adierazi du; era berean, horretarako erreminta nagusiak nabarmendu ditu: Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategia, Aldaketa Klimatikoaren Ibilbide-orria eta Hondakinen 2017-2027 Plana eta Hondakinen eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legea, besteak beste.

Dokumentua jendaurrean aurkitzen da abenduaren 28tik datorren urtarrilaren 28ra bitarte, Gobernu irekiaren parte hartzeko atarian. Behin jendaurrean egoteko epea amaituta, parte hartzeko bilera presentzialak egiten hasiko dira.

Bioekonomia, funtsezko sektorea garapenerako

Urrian, Batzordeak ekintza-plana aurkeztu zuen bioekonomia iraunkorra eta zirkularra garatzeko gizartearen, ingurumenaren eta Europako ekonomiaren zerbitzura. Estrategia berri hori EBen enplegua, hazkundea eta inbertsioa sustatzeko ahaleginen barruan sartzen da.

Bioekonomiak baliabide biologikoetan oinarritutako sektore eta sistema guztiak batzen ditu. EBeko sektore handienetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa da, eta nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura, bioenergia eta oinarri biologikoko produktuak barne hartzen ditu. Urteko 2 bilioi euro inguruko diru-sarrerak eta 18 bat milioi lanpostu biltzen ditu.

Horrez gain, funtsezko sektorea da landa-guneetan hazkundea bultzatzeko. Ekosistema eta baliabide biologiko mugatuen munduan, beharrezkoa da berrikuntza-ahalegin bat egitea biztanleria elikatzeko eta edateko uraz eta energia garbiez hornitzeko.

Bioekonomiak aukera ematen du algak erregai bilakatzeko, plastikoa birziklatzeko, hondakinekin altzariak edo arropa berria egiteko edo azpiproduktu industrialak oinarri biologikoko ongarri bihurtzeko. Europan, 2030 urteari begira, milioi bat enplegu berde berri sortzeko potentziala du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa