(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iturrondo agentzia integral bateratua inauguratu da, eraikin berean enplegu-zerbitzu guztiak eskaintzen dituen lehena Estatuan astelehena, 2019.eko urtarrilak 28


Barkos Lehendakariak nabarmendu du berriztatze horri esker, Nafarroan ”eredu berria, europarra eta berritzailea” ezarri ahal izan dela


trabajadores

Barkos Lehendakariak Iturrondo agentzi integral bateratuko gela bat bisitatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Uxue Barkos, izan da gaur Burlatan kokatutako Iturrondo agentzi integral bateratuaren inaugurazioaren buru. 2.840.000 euroko inbertsioa egin ondoren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 1,26 milioi euroko diru-laguntzarekin, orain arte soilik prestakuntza-zentro bezala erabiltzen zen eraikina enplegurako agentzia integrala izatera igaro da.

Iturrondon politika aktibo eta pasibo guztiak eskaintzen dira, langabeentzat eta okupatuentzat zein enpresentzat: lan-aktibazioa, orientazio espezializatua, ekintzailetza, enpresen agentzia, prestakuntza, lan-esperientziaren egiaztapena eta gaitasun pertsonalen eta profesionalen inguruko tailerra; jarduera horiek guztiak Nafar Lansarek (NL) ematen ditu. Halaber, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituen estatuko prestazioak eta subsidioak eskaintzen dira. Gerardo Gutierrez zuzendari nagusia ekitaldiaren burukide izan da.

Gainera, Iturrondon, baliabide berria sortu da, Lan Gunea, hall nagusian kokatua. Bertan, NLko teknikariek laguntza eskainiko die langabeei beren autonomia eta alfabetizazio digitala sustatzeko enplegua bilatzeko prozesuetan.

Lehendakariaren hitzak

Barkos Lehendakariak nabarmendu du berritze-lan horri esker, Nafarroan ”enplegu-bulegoaren eredu berria, europarra eta berritzailea” ezarri ahal izan dela, izapideetan oinarritutako “langabezia-bulegoaren” ideiatik aldentzeko, “enplegu-agentziaren” espazioa indartze aldera, herritarrek lor ditzaketen prestazio ekonomikoetara jotzeko eta lan-aktibaziorako zerbitzuak eskaintzeko.

 

Ikusi argazki oina informazioaren bukaeran. ( irudia handitu )

”Alegia, autonomia sustatzeko, lan-aktibaziorako eta arreta pertsonalizaturako lekua, pertsonak eta enpresak oinarri izanda”, esan du. Lehendakariak azpimarratu du eraikin berean enplegu-zerbitzu guztiak hartzen dituen lehen bulegoa dela komunitate autonomo batean. Eredua aurtengo bigarren seihilekoan, Altsasura zabalduko dute, bertan agentzia berria prestatzen ari baitira. Modu horretan, honen guztiaren helburua da gainerako agentziak egokitzea, Tuteratik hasita.

Barkosek NLk sustatutako eredua defendatu da, sortu eta handik 20 urtera beharrezkoa baita lan-merkatuaren errealitatera egokitzea. Errealitate horren ezaugarriak honako hauek dira: ”lan-trantsizio ugari, behin-behinekotasuna, digitalizazioa eta gaitasunak etengabe eguneratu beharra”.

Era berean, aldaketa hau NLk legegintzaldi honetan esperimentatutako modernizazioan kokatu du: ”Aldaketa aurrekontuaren kudeaketaren aldetik, herritarrei eskaintzen zaien arretaren aldetik, enpresen eskura zuzenean jarritako baliabideen aldetik edo erakundea barrutik indartzearen aldetik, hornidura informatiko hobeen bitartez”. ”Gobernuak zerbitzu publikoak indartzeko egindako apustua da”, adierazi du, eta horren adibide bat da orientazio eta informazio zerbitzuek 2018an %11 pertsona gehiago artatu dituztela, nahiz eta langabeziak behera egin.

Ekitaldian izan dira, beste agintari batzuen artean, Gobernuaren ordezkari Nafarroan dena, Jose Luis Arasti; Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordea, Miguel Laparra; Enplegu Zerbitzuaren zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández; EEZPko Erakundeen Harremanetako eta Asistentzia Juridikoko zuzendariorde nagusia, M. Antonia Agudo; EEZPko zuzendari probintziala, Mª Ángeles Montes; eta Burlatako alkatea, Txema Noval.

Hiru hilabeteko aurrerapena

2017ko abuztuan, NLk proiektua Apeztel Arquitectura y Urbanismo espresari esleitu zion. Eta EBA eraikitzaileak egindako lanak 2017ko azaroan hasi zituzten. Agentzia pasa den azaroaren 5ean hasi zen lanean, Iruñean eta Eskualdean arreta berrantolatzearen esparruan.

Inaugurazioa aurreikusitakoa baino hiru hilabete lehenago egin da, obren hirugarren fasea martxoan amaituko zelako eta eraikitzaileak obrak aurreratu egin dituelako.

Guztira, 2.822,00 m2-tan esku hartu da, Nafarroako Gobernuaren eraikin bateko eskuin hegaleko sotoan eta hiru solairutan, errespetatu behar izan diren elementu arkitektoniko babestuekin (bolumenak, habeak, zutabeak, e.a.). Eraikina Julio Cano Lasso eta Alberto Campo Baeza arkitektoek proiektatu zuten, eta 1974. urtean eraikia izan zen.

EEZPk behe solairuan izapidetzen ditu prestazioak eta subsidioak, eskuin hegalean.

Eraikinaren gainerakoa Nafarroako Gobernuaren — NLn zerbitzuek erabiliko dute:

• Ezkerreko eta erdiko hegalak gaitasunaren prestakuntza eta egiaztapenerako izango dira: 13 prestakuntza-gela eta tailer, eta honako hauetan oinarritutako prestakuntza: digitalizazioa, Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren eskakizunak, 4.0 Industria eta oinarrizko gaikuntza (soldadura, elektrizitatea, txapa eta pintura).

• Eskuineko hegalean, NLk honako hauen inguruko zerbitzuak eskaintzen ditu: lan-aktibazioa, gaitasun pertsonalak eta profesionalak, orientazio espezializatua, Enpresen Agentzia eta ekintzailetza.

• Eta harreran, espazio berri bat prestatu da; hau da, Lan Gunea, enplegua bilatzerakoan autonomia sustatzeko espazioa.

Laparra lehendakariordeak ondorengoa azpimarratu du: “Nafarroako nahiz Estatuko bulegoen kontzeptuaren gainean jauzi kualitatiboa eman da”.

Langabezia Iruñean eta Eskualdean

Iruñean eta Eskualdean (Iturrondo eta Zabalgunea agentziak), 19.119 langabe daude, eta azken urtean langabezia %8,5 jaitsi da; alegia, orain 2013ko krisiaren puntu gorenean baino ia 10.300 langabe gutxiago daude.

Zehazki, Iturrondoko agentzia, lan-aktibazioko izapideak egiteko, egokitzen zaie 9.100 langaberi, eta horiek Iruñeko iparraldekoak eta Atarrabia, Burlata, Uharte, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar edo Ultzama bezalako herrietakoak dira. Iturrondon eskaintzen dira, halaber, Iruñea osoko eta Eskualdeko orientazio-arloko zerbitzu espezializatuak.

Argazki oina: ezkerretik eskuinera, Burlatako alkate Txema Noval, EEZPko zuzendari probintzial María Ángeles Montes, Gobernuaren ordezkari Nafarroan den José Luis Arasti, Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkos, EEZPko zuzendari nagusi Gerardo Gutiérrez, NLko zuzendari kudeatzaile Paz Fernández, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren
eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi Patxi Tuñón; eta NL eta EEZPko beste arduradunak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa