(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700.000 euro inguruko inbertsioa behar izan duen Larriongo araztegi berria inauguratu da asteazkena, 2019.eko urtarrilak 30

Egun herri horretan dagoen instalazio berriak etorkizun batean zerbitzua eman diezaieke Eultzeko eta Amillaoko Udalbatzei

Argazki oina informazioaren bukaeran. ( irudia handitu )

Urtarrilaren erdi aldera abian jarri da Larriongo araztegi berria, bertako 135 biztanleri zerbitzua ematen diena, eta etorkizun batean Eultz eta Amillao ondoko udalbatzetako hondakin-urak gehitu ahal izango dira, denak ere Allin udalerrikoak.

699.745,91 euroko inbertsioa egin da, eta oso-osorik finantzatu da Navarra de Infraestructuras Locales, SA (NILSA) enpresak kudeatzen duen saneamendu-kanonaren kargura. Zergadun guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen dute. Jurramendiko Mankomunitatea arduratzen da horren ustiapenaz.

Instalazio berria, Urederra Ibaiaren Behe Ibilbidea izenekoa, 2017ko urrian hasi ziren eraikitzen, eta gaur ofizialki inauguratu du Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabier Lasak. Harekin batera izan dira Jurramendiko Mankomunitateko lehendakaria, Mariví Sevilla; Alliko alkatea, Eduardo Martinicorena; eta Larriongo udalbatzako ordezkariak.

Nafarroako hirigune guztietan saneamendua bezalako oinarrizko azpiegitura homogeneoak eta eraginkorrak jartzeko Foru Administrazioak egindako ahalegina nabarmendu du Lasak, haien biztanleria-dentsitatea edo kokapena edozein delarik ere.

Autoritate eta ordezkari irekieraren momentuetako batean. ( irudia handitu )

Bestalde, Sevillak “mankomunitateak Lizarraldearen garapen estrategikorako landutako inplikazio handia aipatu du, eta horrek esan nahi du etorkizunari begira iraunkortasuna eta ingurumenarekiko zaintza oso presente dituela”. Ildo horretan, -azpimarratu du-, araztegia abian jartzearekin “uren kalitatea hobetuko dela eta ibaiaren ingurunea gozamenerako eta aisiarako izaten jarraitzeko lagunduko duela, balio ekologiko altuarekin”.

Araztegiaren ezaugarriak

NILSAko teknikariek hondakin-urek zer-nolako prozesua jarraitzen duten azaldu dute ibaira baldintza onenetan itzuli arte. Orain arte, Larrionek, 135 biztanle erroldatuta izanik, zuzenean lursailera botatzen zituen. Egungo instalazioa ura garbitzen duten iragazki biologikoetan oinarritzen da, eta Eultzeko kontzejuko lursail batean kokatuta dago. Halaber, erretentziorako urmaelak ere baditu, eta 287 metro karratuko azalera hartzen dute.

Antzeko ezaugarriak dituzte Nafarroako araztegi guztiek; dagoeneko 150 baino gehiago dira, foru-geografia osoan zehar banatutako bostehun bat hobi septikoez gain. Larriongo kasuan, 449 metroko hustubide bat ere eraiki da, Urederra ibaiaren ezker aldeko isuria jasotzeko; ibilgua zeharkatu —bertan inolako inpakturik eragin gabe— eta instalazioraino eramaten du. Herrian bi isuri-puntu zeuden: bata ezkerreko ibaiertzean eta bestea eskuinean. Orain biak batu egin dira hustubide horren bitartez.

Araztegia eguneko batez beste segundoko 1,60 litroko emaria tratatzeko diseinatu da (138 m³/egunean), eta instalazioak gehienez 11,22 litro har ditzake segundoko (ohikoa baino zazpi aldiz gehiago). Dimentsionamendu horri esker, Eultzeko eta Amillaoko kontzejuetako isuriak hartu ahal izango ditu etorkizun batean, instalazioa gehitu beharrik edo aparteko kosturik dakarren inolako obra gehigarririk egin beharrik gabe.

Nafarroa osoko gune txikienetarako araztegiak

Instalazio berria NILSAren plan estrategikoan sartzen da. NILSAk 29,2 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2022. urtera bitarte, komunitateko herri txikienetan 42 araztegi berri eraikitzeko.

Gaur egun, Nafarroako herrien %98ak hondakin-urak tratatzeko araztegi biologikoak ditu. Gunerik txikienetara iristea geratzen da, ia gehienak sakabanatuta dauden herriak, 200 biztanletik beherakoak. Horrelako instalaziorik ez dute, eta hirien edo herri handiagoen zerbitzu baliokideak behar dituzte.

Larriongo instalazio berria, Planean sartuta dagoena, Lizarraga-Ergoiena, Anotz eta Ziordia, Ledea, Puiu, Jaitz, Urdazubi / Urdax eta Lantzekoei gehitu zaie, horiek guztiak jada funtzionamenduan. Modu berean, proiektuaren erredakzio-fasean aurkitzen dira Zubielki, Uxue, Dorrao, Aguilar Kodes, Cabredo, Orotz-Betelu, Lapoblación-Meano eta Almandoz herrietakoak”, eta honako hauetakoak lantzea ere aurreikusita dago, 2022. urtean Nafarroa osoan era horretako hornidurak egon daitezen: Galipentzu, Garaioa, Izurdiaga, Untzue, Ezkurra, Urzainki, Arano, Arostegi, Villanueva de Aezkoa, Orbaitzeta eta Arboniés.

Une honetatik aurrera, araztegia NILSAren hezkuntza-programan sartuko da; alegia, Foru Komunitateko instalazio guztietara joateko bisita gidatuak eskaintzen ditu doan eta hiru hizkuntzatan: gazteleraz, euskaraz eta ingelesez.

2018an zehar, 7.000 pertsona baino gehiagok egin zituzten bisitak, uraren erabilerei buruzko gainerako kontzientziazio-programaz gain. Programa horren barnean ondorengoak sartzen dira: tailerrak geletan, haur-jolasak, jostailuak egitea hondakinekin, hitzaldiak hirugarren adinekoen egoitzatan eta ibaiertzetan ura aztertzeko jarduerak, besteak beste.

Plan Zuzentzailea

Azpimarratzekoa da Nafarroako Gobernuak uren arazketari ez ezik, hornidurari ere emandako bultzada, Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen bitartez; plana aurkeztu berria da.

Abenduaren 21ean, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioaren Departamentuko Isabel Elizalde kontseilariak jendaurrean aurkeztu zuen, “plan integral bat dugun lehen aldia dela” gogoratuaz. Orain arte bi independente zeuden: bat hornidurarako eta bestea saneamendurako.

Plan Zuzentzaile berriarekin, Nafarroako Gobernuak uraren zikloaren ikuspegi integratzaileagoa, eraginkorragoa eta zehatzagoa hedatu nahi du, Europako araudiarekin eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekin ere bat datorrena. Modu horretan, 439 milioi euro jarri ditu planerako, eta horietatik ia 400 saneamenduko eta hornidurako azpiegiturak hobetzeko, konpontzeko eta eraikitzeko izango dira.

Argazki oina: ezkerretik eskuinera, Nilsako teknikari Eva García, Jurramendiko Mankomunitateko teknikari Pablo Ruiz de Larramendi, Larriongo kontzejuko ordezkari Saúl Sanz, Nilsako Roberto Fernández, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabier Lasa; Jurramendi Mankomunitateko lehendakari Mariví Sevilla, Alliko alkate Eduardo Martinicorena eta Jurramendi Mankomunitateko teknikari Benedicto Barrioso.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa