(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Balear Irletako ordezkaritza batek Nafarroako LHetako nazio mailako erreferentziazko ikastetxeak bisitatu ditu ostirala, 2019.eko otsailak 1


Balear Irletako Unibertsitateko eta Hezkuntzako Kontseilaritzako ordezkariek Osasun Eskola Profesionala, Energia Berriztagarri eta Efizientzia Energiako Imarkoaineko ikastetxea eta Iruñeko Irakasleen Eskola ezagutu dituzte


Balearrak

Nafar Lansare, Hezkuntza Departamentuko eta Balear Irletako ordezkariak Imarkoainen bisitan. ( irudia handitu )

Maria Francisca Alorda, Lanbide Heziketa eta Irakasleen Formazioko zuzendari orokorrak, Lluc Mas Lanbide Heziketako eta Kualifikazioetako Departamentuko zuzendariak, Son Llebre Ikastetxe Profesionaleko lau irakaslerekin batera, Osasun arloan nazio mailan erreferente den Osasun Eskola Profesionala eta Imarkoaineko Energia Berriztagarri eta Efizientzia Energiako ikastetxeak bisitatu dituzte.

Bi bisitetan ikastetxeetako zuzendaritza bakoitzak ikastetxeen antolaketa eta lan egiteko modua azaldu dizkiete, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako arduradunek eta Nafar Lansare zerbitzuko teknikariekin batera.

Era berean, Iruñeko Irakasleen Eskola bisitatu dute eta gertutik ezagutu ahal izan dute arlo profesional honetako (zerbitzu soziokulturalak) ikastetxeko eguneroko jarduna; Nazio mailako ikastetxe erreferentea izango baita datorren urtean Balearretako ikastetxea. Irakasleen eskolako zuzendaritzak hartu du Ikastetxeko Proiektuaren arlo garrantzitsuak azaltzearen ardura, figura profesionalei dagokionez eta arlo metodologiko eta pedagogikoak jarraituz, aparteko garrantzia emanez enpresan egindako praktiketan gertatutakoaren gainean lanerako eta hausnarketarako tartea ezarriz.

Ordezkaritzak baikorki baloratu du Nafarroako Ikastetxe Erreferenteen aldetik jasotako informazioa eta arreta. Gainera, gonbitea luzatu diete Nafarroako ordezkariek Balear Irletako ikastetxe profesionalak ezagutu ditzaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa