(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kazetaritza Nafarroako Liburutegiaren programazioan izango da datozen asteetan asteartea, 2019.eko otsailak 5


Asteazkenean, topaketa bat egingo dute Jorge Nagore kazetariak eta Maite Pérez Larumbe idazleak, Al natural zikloaren barruan


Nafarroako Liburutegiaren programazioa datozen hilabeteetarako.

Datozen asteetan, kazetaritza pil-pilean egongo da Nafarroako Liburutegiaren kultura-programazioan, ziklo hauen bidez: "Repensar los medios de comunicación: pasado, presenta y futuro del Periodismo" eta "Al natural", solas kateatuak.

Hala, azken horri dagokionez, otsailaren 6an, asteazkena, Jorge Nagore kazetariak eta Maite Pérez Larumbe idazleak topaketa bat egingo dute zentroaren lehenengo solairuan, eta martxoaren 6an, berriz, Nagore José María Belcos kazetariarekin solasean arituko da.

Bestalde, otsailaren 12an, Repensar los medios de comunicación: pasado, presente y futuro del periodismo izeneko zikloa hasiko da. Egun horretan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Javier Pagola kazetaria Ángel Zoco historialariarekin solasean arituko da Nafarroako prentsaren eta irratiaren jatorriari buruz.

Gainera, otsailaren 19an, ordu berean eta Liburutegiko areto berean, mahai-inguru bat izango da hainbat alderdiri buruz eztabaidatzeko; besteak beste, hauei buruz: fake news izenekoak, manipulazioa, eta kazetaritzak gizarte demokratikoetan duen garrantzia. Alicia Ezker kazetaria (Diario de Noticias) izango da moderatzailea, eta hauek hartuko dute parte: Ramón Salaverria, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta kazetaritza digitalean aditua; Javier Erro, kazetaria, soziologoa eta Komunikazio Publikoko irakaslea UPNAn; eta Hildegart González, sareetan eta komunikazioan aditua eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea.

Azkenik, otsailaren 26an, berriz ere Javier Pagola Ignacio Iriarterekin mintzatuko da hedabideetan gertatzen ari diren aldaketa handiei buruz. Iriarte UPV/EHUko Informazio Enpresako katedradun emeritua da.

Latinoamerikako kazetaritza

Azkenik, martxoaren 7an, Leila Guerriero kazetari argentinarrak hitzaldi bat emango du Latinoamerikako kazetaritzari buruz, «La crónica como género literario» izenekoa. 17:30ean izango da, eta Nafarroako Liburutegiak eta Nafar Ateneoak antolatu dute.

Leila Guerrieroren kronikak eta erreportajeak hainbat herrialdetako hedabideetan argitaratzen dira; besteak beste, hauetan: Argentinako La Nación eta Rolling Stone; Espainiako El País eta Vanity Fair; Kolonbiako El Malpensante eta SOHO; eta Txileko Paula eta El Mercurio.

Gainera, Gatopardo aldizkari mexikarraren argitaratzailea da Latinoamerikarako. 2010ean, Nuevo Periodismo Iberoamericano Fundazioaren sarien bederatzigarren edizioa irabazi zuen, testu-kategorian, «El rastro en los huesos» kronikari esker. Bertan, Argentinako Auzitegi Antropologiako taldeak diktadura militarrean desagertutakoen hondakinak identifikatzeko egiten duen lana azaltzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa