(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EB eta Mexikoren arteko Merkataritza Libreko Itunaren aurrean Nafarroak dituen aukerak aztertzeko jardunaldia asteartea, 2019.eko otsailak 5


Nafarroako Gobernuak jardunaldi bat antolatu du Europako Batzordeko adituekin eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzarekin, eta Nafarroako berrogeita hamar bat enpresa hurbildu dira


Muelller, Izaskun Goñi eta Javier Duque, jardunaldian zehar.

Muelller, Izaskun Goñi eta Javier Duque, jardunaldian zehar. ( irudia handitu )

Berrogeita hamar bat enpresa bildu dira gaur goizean Mexiko - Europar Batasunaren arteko Merkataritza Libreko Itunari buruz egin den jardunaldira, Garapen Ekonomikoko Departamentuak Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberarekin elkarlanean antolatuta. Topaketan, Europako Batzordeko aditu batek eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzako beste batek hartu dute parte, eta akordio honek Nafarroako enpresei eskaini diezazkiekeen aukerak aztertu dituzte.

Hitzarmena laster sartuko da indarrean, eta gogoratu behar da EB eta Mexiko artean salerositako ia ondasun guztiak zergak ordaintzetik salbuetsita egongo direla, nekazaritzako elikagaien sektorekoak barne. Aduana-prozedurak sinplifikatzea mesedegarria izango da Europako industriarentzat, farmazia, makineria eta garraio-ekipoak bezalako sektoreetan ere. Beraz, Nafarroako enpresentzat aukera berriak irekiko dira Nafarroako Nazioarteko Planean nekazaritzako elikagaien, energia berriztagarrien eta automozioaren sektoreetarako lehentasunezkotzat definitutako merkatu horretan.

Topaketa Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia den Izaskun Goñik aurkeztu du, eta hizlari gisa honako hauek hartu dute parte: Jochen Mueller, analista politikoa Espainian Europako Batzordearen ordezkari gisa; eta Javier Duque Alcalá, EBko Merkataritza Politikoko Zuzendariordetza Nagusikoa, Merkataritzako Estatu Idazkaritzan. Horrez gain, Nafarroako bi enpresak Mexikoko merkatuan duten esperientziaren berri eman dute: batetik, Uprenak, esportazioko zuzendari Pedro Echegoyenek ordezkatuta; eta, bestetik, Ternua Group-eko Lorpenek, David Uria industria-zuzendariarekin.

Lehentasunezko merkatua Nafarroako enpresentzat

Jardunaldia Nafarroako Gobernuak Nafarroako Nazioarteko Planean (PIN 3) lehentasunezkotzat jotako merkatuetan Nafarroako enpresak bultzatzeko jardueren barruan kokatzen da.

2018ko urtarrila eta azaroa artean, dauzkagun azken datuen arabera, Nafarroak Mexikora 227 milioi euroko esportazioa egin zuen, aurreko urteko denboraldi berean baino %20 gehiago. Hori dela-eta, Nafarroako enpresek gehien esportatzen dutenen herrialdeen artean bederatzigarren postuan aurkitzen da Mexiko.

Testuinguru horretan gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak iaz antolatu zuela eginkizun komertzial eta instituzionala, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi buru zuela, eta, bertan, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek hartu zuten parte. Puebla eta Chihuahuako estatuak bisitatu zituzten, enpresa eta erakunde mailako topaketak egitearekin batera; halaber, Ayerdi Espainiak Mexikon duen enbaxadorearekin bildu zen, eta Chihuahuako estatuarekin eta udalerriekin hitzarmen bana ere sinatu zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa