(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendekotasuna duten 5.000 pertsona gehiago dira legealdi honetan prestazioak eta zerbitzuak jasotzen dituztenak, % 56,8ko igoera tarteko asteartea, 2019.eko otsailak 5


Guztira, 6.802 prestazio eta zerbitzu gehiago daude, % 60,6ko igoerari esker


Ezkerretik eskuinera, Ines Frances, Laparra lehendakariordea eta Antidio Martínez de Lizarrondo, mendekotasunari buruzko 2018ko txostenaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Mendekotasuna duten 4.987 pertsona gehiago (% 56,8 gehiago) dira legealdia honetan (2015eko uztailetik 2018ko abendura) prestazioak eta zerbitzuak jasotzen dituztenak, 2015eko uztaileko datuen aldean. Gauza bera gertatu da prestazio eta zerbitzuen arteko guztizko kopuruarekin, 6.802tan gehitu baita, % 60,6ko igoera dela bide. Hortaz, 2018an, mendekotasuna duten 13.764 pertsonak jaso zituzten laguntzak, eta guztira 18.032 prestazio eta zerbitzu banatu ziren.

Halaber, 4.336tan gehitu da laguntza ekonomikoen kopurua, % 82,9ko igoerari esker, eta 2018an 9.569 laguntza ekonomiko zeuden guztira. Emandako zerbitzuetan, 2.466 zerbitzu gehiago daude, % 41,1eko igoera tarteko, eta honek esan nahi du iaz mendekotasuna duten pertsonek 8.463 zerbitzu jaso zituztela guztira.

Berariaz nabarmendu behar da 2018ko igoera zerbitzu eta prestazio guztietan gertatu dela, batez ere autonomiaren sustapenean eta mendekotasunaren prebentzioan (halako hiru eta erdi gehiago) eta eguneko arretan (% 32ko gehikuntza). Gainera, 2014tik lehen aldiz, igoera handiagoa izan da zerbitzuetan (831 gehiago) prestazioetan baino (614).

Datuak Errealitate Sozialaren Behatokiak landu eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak astearte honetan aurkeztutako txostenean bildu dira. Aurkezpenean izan dira, halaber, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Ines Frances eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren zerbitzuko zuzendari Antidio Martínez de Lizarrondo.

2010etik 2015eko uztailera bitarteko epealdian, prestazioak zituzten pertsonen kopurua % 15,6 gehitu zen, eta azken hiru urteotan igoera hori % 56tik gorakoa izan da. Zerbitzuen kasuan, 2015eko uztailera arte, % 10eko jaitsiera izan zen eguneko arretarako laguntzetan, larrialdiko telefonoan, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan eta egokitutako nahiz lagundutako garraioan. Oraingo legealdian (2015eko uztailetik 2018ko abendura) igoera % 45,1ekoa izan da larrialdiko telefonoan, % 48,5ekoa garraioan eta % 72,1ekoa eguneko arretan eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bikoiztu da.

2018an mendekotasuna duten 15.674 pertsona zeuden eta 6.564 balorazio egin ziren

Nafarroak gero eta biztanleria zahartuagoa izanen du, eta ondorioz, datozen urteotan, mendekotasunari buruzko balorazio kopurua igotzea espero da. 2014tik 2018ra bitartean, % 62,7 gehitu dira balorazioak, nahiz eta 2018an 291 balorazio gutxiagoko jaitsiera arina gertatu den 2017ko datuen aldean.

Iaz, herritarren % 2,4k (hots, 15.674 pertsona) mendekotasuna aitortua zuen maila desberdinetan: mendekotasun moderatua, mendekotasun larria eta mendekotasun handia. Gainera, mendekotasun arriskua adinarekin batera areagotzen da, eta intzidentziarik handiena 80 urtetik gorako pertsonen artean ematen da, adin-tarte horretako % 23k baino gehiagok mendekotasuna duelarik, bereziki emakumeek, hauen % 27,2k mendekotasuna baitute, gizonengan dagoen % 17,3ko portzentajearen aldean.

2010ean, mendekotasuna baloratzeko batez besteko epea bi hilabete eta erdikoa zen. Ondoren, mendekotasun moderatua duten pertsonak sisteman sartzean, epea luzatuz joan eta 2016aren bukaeran 4,9 hilabetekoa izan zen. Harez geroztik, murriztuz joan da, eta 2017ko abenduan 1,6 hilabetekoa izan zen. Hobekuntza bere horretan mantendu da 2018an, eta horri esker, hilabete laburtu da batez beste duela zortzi urte zegoen itxaronaldia.

Mendekotasun mailei dagokienez, iaz, mendekotasuna duten pertsonen % 41,6k mendekotasun moderatua zuen eta % 38,1ek mendekotasun larria, % 20,3k mendekotasun handia zuelarik. Halaber, 2010az geroztik, mendekotasun moderatua duten pertsonen kopurua da gehien hazi dena, % 27; mendekotasun larrietan, igoera % 20koa izan da eta mendekotasun handietan % 14ko jaitsiera gertatu da. 2018an, mendekotasuna duten 413 pertsona gehiago zeuden 2017an baino, eta gehikuntzarik handiena mendekotasun larriei dagokie, 292 gehiago, maila guztietan hiru pertsonatatik bi emakumeak direlarik.

Mendekotasuna duten 1.827 pertsona gehiago eta 7.466 prestazio gehiago daude 2010az geroztik

Azken zortzi urteotan, mendekotasuna duten 1.827 pertsona gehiago daude (% 13ko igoera), baita mendekotasuna duten pertsonendako 7.466 prestazio gehiago ere (% 70eko igoera). Ratioaren gehikuntza oso garrantzitsua izan da, 2010eko 0,76tik 2018ko 1,15era igaro baita mendekotasuna duten pertsonendako laguntzei dagokienez. Nolanahi ere, gehikuntzarik handiena 2015eko uztailaz geroztik gertatu da (orduan 0,85 prestazio zegoen pertsona bakoitzeko), azken hiru urteotan mendekotasunerako prestazio eta zerbitzu jakin batzuen arteko bateragarritasuna ahalbidetzen duten zenbait neurriren onarpenaren harira.

Ildo horretan, 2017ko urtarrilaz geroztik, mendekotasuna duten pertsona gehiagok bateratzen ahal dituzte laguntza ekonomikoak eta zerbitzuak; guztira, 3.123 pertsonak 2018ko abenduan, 24 hilabetetan % 81eko hazkundea izan delarik, izan ere, duela bi urte, 1.721 mendekotasuna duten 1.721 pertsona artatu ziren.

Iaz ere, mendekotasuna duten pertsonen kopurua % 9 igo zelarik, prestazioak eta/edo zerbitzuak jasotzen zituztenen kopurua % 34 hazi zen.

Mendekotasuna duten pertsona artatu gabeei dagokienez, Nafarroaren egoera dexente hobetu da 2015eko uztailaz geroztik. Orduan, prestazioaren zain pertsona gutxien zeukan bederatzigarren autonomia-erkidegoa zen, Estatuko batezbestekoaren (% 37) antzeko balioak zituelarik. Aldiz, 2018aren bukaeran, laguntzen zain dauden pertsonen portzentajerik txikiena (% 9,7) duen bigarren autonomia-erkidegoa da, Estatuko batezbestekoaren erdia (% 19), alegia.

Sektorean, Gizarte Segurantzako 1.656 afiliazio gehiago izan dira 2010etik 2018era

2010-2018 epealdian, Gizarte Segurantzako 1.656 afiliazio gehiago egin dira, % 22,7ko gehikuntzarekin. Enpleguaren sorkuntzari eta kontratazioari dagokienez, 2017tik 2018ra, % 6,6 gehitu da kontratu kopurua eta % 13,1 mendekotasunarekin lotutako jarduera-adarretan kontrataturiko pertsona kopurua.

Azkenik, emakumeek sektore honetan duten ageriko protagonismoa nabarmendu behar da, izan ere, iaz kontrataturiko pertsonen % 78,6 emakumeak dira eta % 21,4 gizonak.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak “oso balorazio positivoa” egin du mendekotasuna duten pertsonei eskainitako arretari buruz: “Ez dira bakarrik pertsona gehiago artatzen, baizik eta, legealdi honetan onartutako bateragarritasun berriei esker, pertsona hauek zerbitzu eta prestazio gehiago eskura ditzaketee”. “Halaber, mendekotasuna artatzeko baliabideetan izandako igoerari esker, pertsonak zerbitzu eta prestazio gehiagorekin artatzeaz gain, gehikuntza horrek inpaktu positiboa izango du enpleguaren gainean”, gaineratu du.

Azkenik, Laparrak gogoratu duenez, “urte askotan lehendabiziko aldiz zerbitzuak prestazio ekonomikoak baino gehiago hazi dira, eta hau positiboa da arretarako zein enplegu gehiagoren sorkuntzarako”. Horrekin batera esan du “2019an, datu hori era esponentzialean gehitzea” espero duela, “zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza berriari esker, izan ere, 2.700 pertsona laguntza ekonomikoak jasotzetik zerbitzu berri horretaz profitatzera igarotzea aurreikusi da”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa