(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekonomia Zirkularraren Nafarroako Agenda Bruselan asteartea, 2019.eko otsailak 5


Elizalde kontseilariak Europako Batzordean aurkeztu du Foru Komunitateak iraunkortasunaren eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren inguruan duen politika publikoen zehaztapena


Elizalde kontseilaria eta Calleja zuzendari nagusia, bileraren une batean. Elizalderekin batera dira, Irujo, García Balaguer eta Jorge Molina, Aditech korporazio teknologikokoak. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde, Europako Batzordeko Ingurumeneko zuzendari nagusia den Daniel Callejarekin bildu da gaur goizean Bruselan, Ekonomia Zirkularraren garapenerako Nafarroako Agenda berria aurkezteko. Dokumentu horretan, Foru Komunitatea politika publikoetan iraunkortasunaren eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren alde egiten ari den apustua zehazten da.

Elizalderekin batera izan dira Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer, eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaria, Mikel Irujo.

Topaketan zehar, Calleja zuzendari nagusiak zorionak eman dizkie Nafarroari eta Elizalderi “sektore guztietan lanaren zeharkako ekintza orientatzen duten iraunkortasun-estrategien garapenaren zabaltasun eta osotasunarengatik”.

Agenda hau ibilbide-orri bezala hartuta, Elizaldek azaldu du “Nafarroako Gobernuak bide hori zuzendu nahi duela ingurumen-politikaren aldetik, Ekonomia Zirkularra politika sektorialetan sartuta”; era berean, horretarako erreminta nagusiak nabarmendu ditu: Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia S3; Aldaketa Klimatikoaren Ibilbide-orria eta Hondakinen Plana 2017-2027 eta Hondakinen eta horien Fiskalitatearen Foru Legea, besteak beste.


Ezkerretik eskuinera. García Balaguer, Calleja zuzendari nagusia, Elizalde kontseilaria eta Irujo. ( irudia handitu )

Horrez gain, Nafarroa Ezagutu Sarearen inguruko xehetasunak aurkeztu dituzten Bruselan; hau da, Foru Komunitateko hogeita hamar bat espazio natural eta berezi eta berrogeita hamar bat Udal eta tokiko agente biltzen dituen elkartea. Elizaldek horren garrantzia nabarmendu nahi izan du, espazio naturalen kudeaketaren inguruan "enplegu berdeak" sortzeko eta biodibertsitatea babesteko eta baloratzeko.

Nafarroarako Agenda

Ekonomia zirkularraren kontzeptua eredu ekonomiko berria da, eta baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta hondakinak ahalik eta gutxien sortzea, ingurumen-inpaktu garbia murriztea eta iturri berriztagarrietako energia erabiltzea proposatzen du, lehengaien erabilera zaintzen eta optimizatzen duen sisteman pentsatzearekin batera.

Nafarroan Ekonomia Zirkularra Garatzeko Agendaren barneko programan, ekintzak eta neurriak funtsezko hiru ardatzetan zehazten dira: Kultura Zirkularra; Diseinua, Lehengaiak, Ekoizpena eta Banaketa; eta Kontsumoa eta Hondakinen Kudeaketa. Dokumentua jendaurrean aurkitzen da Gobernu Irekiaren Parte Hartze Atarian, datorren otsailaren 24ra bitarte. Behin epe hori amaituta, parte hartzeko bilera presentzialak egiten hasiko dira, eta, era horretan, Agendaren behin betiko testua egiteko ekarpenak osatuko dira.

Europako Batzordea eta Ekonomia Zirkularraren paketea

Europako Batzordeak 2015ean onartu zuen Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plana, eta 2020ra bitarteko garapenean 54 neurriko paketea sartzen da, lehentasunezko bost arlorekin: plastikoak, alferrik galdutako elikagaiak, lehengai kritikoak, eraikuntza eta eraispena eta biomasa eta oinarri biologikoko produktuak.

Gaur egun, Ekonomia Zirkularraren Garapenerako Agendaren baldintzak zehazten ari dira, eta, ildo horretan, Ekonomia Zirkularreko Aktoreen Urteko Batzarra egingo da, Europako Batzordeak CESErekin, Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialarekin, partekaturiko ekimena. Martxoaren 6an eta 7an izango da, baita ere Bruselan, eta Nafarroako Gobernuaren izenean Mikel Irujo delegatua joango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa