(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2019ko Berdinna saria eman dio Alaitz Kolektiboari asteazkena, 2019.eko otsailak 6


Sari horren bitartez, Gobernuak «elkartearen ibilbide luzea eta berdintasunarekin nahiz Nafarroako emakumeekin 50 urte baino gehiagotan izandako konpromisoa» aitortu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko saioan, eta, dekretu horren bitartez, 2019ko Berdinna saria eman dio Alaitz Kolektiboari, «Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortze aldera zalantza-izpirik gabe egin dituen aurrerakuntzak» direla eta. Saria martxoaren 6an entregatuko dela dago aurreikusita.

logo

Elkarte saridunaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko saioan, eta, dekretu horren bitartez, 2019ko Berdinna saria eman dio Alaitz Kolektiboari, «Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortze aldera zalantza-izpirik gabe egin dituen aurrerakuntzak» direla eta. Saria martxoaren 6an entregatuko dela dago aurreikusita.

Alaitz Kolektiboari dagokionez, Gobernuak elkartearen ibilbide luzea nabarmendu du. Izan ere, 50 urte baino gehiago eman ditu jardunean, 1962an sortu zenetik. Hain zuzen ere, mugimendu progresistei lotutako proiektu gisa sortu zen, emakume guztiei zuzendutako espiritu kritikoa garatze aldera, hainbat arlotan.

Halaber, elkarteak ikuspegi feminista integratzearen alde egunero egindako lana nabarmendu du Gobernuak. Izan ere, elkarteak emakumeen ahalduntze soziala sustatu du, eta, hala, emakumeok mugatu zituen etxeko eremua gainditu da. Alde horretatik, hura sortu zenetik eta handik aurrera izandako ibilbidean zehar, definizio konbentzionalak eta aldi horretako generoari buruzko arauzko aginduak eraldatzeko espazio bat sortu zuen elkarteak.

Honako hau gogorarazi beharra dago: Foru Gobernuak aurreko urtean sortutako sari horren xedea da Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen benetako berdintasuna lortu dadin lagundu edo sustatu duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak edo arlo horretan izandako bizitza- zein lan-ibilbidea dela-eta saria merezi duten pertsonak saritzea.

Saria jasotzeko hautagaitzarekin batera, Alaitz Kolektiboko parte-hartzaileek, hainbat alorreko adituek eta elkartearen hainbat proiektuko parte-hartzaileek idatzitako laguntza emateko eskutitz asko daude. Eskutitz horiek guztiak garrantzitsuak dira, eta hautagaitzak duen laguntza soziala ere erakusten dute, bai eta laguntza horren eragina ere.

Prestakuntza eta ahalduntzea

Alaitz Kolektiboaren merituen artean, honako hau da nagusiena: «ez soilik egindako proiektuen aniztasuna eta garrantzia, baizik eta ikuspegi eta erronka berriak izateko jarrera, besteak beste, emakumezkoen ahalduntzea, genero-berdintasunari buruzko gaitasunen inguruko prestakuntza jasotzea eta lanbide-gaikuntza. Hala, gizartean ahulak diren emakumeek parte hartzeko proiektuak sustatu ditu elkarteak. Halaber, Nafarroako beste hainbat elkarteren alde egin du, eta gutxiengo etnikoen eta emakume ijitoei buruzko ikerketak gauzatu ditu.

Azkenik, saria emateko orduan, Nafarroako Gobernuak elkartearen eragina baloratu du. Izan ere, eragin hori «emakumeek jasaten dituzten eta bidezkoak ez diren gabeziak egiaztatu direlako sortu da, eta, gaur egun, berdintasunaren alde egiteko erreferentea da».

Aurretik emandako sariak

2018an, alegia, aurreko eta lehenengo edizioan, saria eman zitzaion Blanca Fernández Viguerari, ikertzaile sozial eta mugimendu feministen aitzindariari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa