(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

500 pertsona baino gehiago bildu dira “Camino a Gurs” dokumentalaren aurkezpenean asteazkena, 2019.eko otsailak 6


Gobernuak hirugarren emanaldia programatu du ostegun honetarako, Nafarroan zehar antolatuko diren tokian tokiko saioez gain


Transcripción textual del video

500 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo arratsaldean Nafarroako Gobernuak “Camino a Gurs” dokumentala pantailaratzeko antolaturiko bi saioetan, Frantziako herri horretako kontzentrazio-eremura eraman zituzten nafarren memoria ardatz hartuta.

La consejera Ollo presenta el documental.

Ollo kontseilaria dokumentala aurkezten. ( irudia handitu )

500 pertsona baino gehiago bildu ziren atzo arratsaldean Nafarroako Gobernuak “Camino a Gurs” dokumentala pantailaratzeko antolaturiko bi saioetan, Frantziako herri horretako kontzentrazio-eremura eraman zituzten nafarren memoria ardatz hartuta.

36ko kolpe militarraren ondoren kontzentrazio-eremu hartan bildutako nafarren historia errepasatzen duen dokumentala bi saiotan pantailaratu da, sarrera guztiak agortu zirelarik.

Lehendabiziko saioa, foru parlamentariak zein Nafarroako herrietako alkateak tarteko, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen kontseilari Ana Ollok aurkeztu zuen, 2017an Gurs-en antolatu zen omenaldia gogora ekarriz: “omenaldi hartan parte hartzean, zuen testigantzak eta zuen senitartekoen borrokaren esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen”.

Honelako ekimenen bitartez, jarraitu du, “Nafarroako Gobernuak errepresio frankista jasan zuten pertsonen memoria eta duintasunaren aldeko konpromisoa berretsi nahi du”. Bukatzeko, eskerrak eman nahi izan dizkie dokumentalerako testigantzak eskaini dituzten pertsonei eta omenaldia egiteko aukera erraztu duten pertsona eta elkarte guztiei.

Dokumentalaren emanaldia Erretiradaren 80. urteurrena gogoratzeko mugaren bi aldeetan aldi berean egiten ari diren ekitaldien barnean kokatzen da. 1939ko otsailaren 5ean, agintari frantsesek muga ireki zuten erbesteratuak igarotzeko, eta horien artean hainbat nafar aurkitzen ziren, lehendabizi Rosellóko hondartzetan konfinatuak izan eta ondoren Gurs-era eraman zituztenak.

Emanaldi berria eta tokian tokiko saioak

Lehenengo bi emanaldiak lortutako arrakastaren harira, Nafarroako Gobernuak hirugarren emanaldia antolatu du Iruñean, ostegun honetan, 19:30etan, Golem Baiona zinema aretoetan. Saio honetarako, 120 sarrera inguru daude oraindik banatu gabe eta pazyconvivencia@navarra.es posta elektronikoan nahiz 848 42 65 22 telefonoan eskura daitezke.

Halaber, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia datozen hilabeteotan Nafarroa osoa zeharkatuko duen emanaldi-egutegia lantzen ari da. Momentuz, Bera, Burlata, Sartaguda, Tutera, Zangoza, Tafalla, Lizarra, Agoitz, Atarrabia eta Gares dira dokumentala eskainiko dutela egiaztatu duten herriak eta saioen datak luze gabe jakinaraziko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa