(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen emanaldiak hasiko dira bihar
asteazkena, 2019.eko otsailak 6


Otsaileko zein martxoko ostegun guztietan kontzertua eskainiko dute 4.mailako ikasleek Fernando Remacha Entzutegian, arratsaldeko 19:30ean eta dohainik


Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan 4. mailan dauden 24 gazteek guztira 6 emanaldi eskainiko dituzte, ikasturte amaierarako kontzertuen aurrerapen gisa. Espezialitate klasikoetan bonbardinoa, kantua, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biolina eta biola musika tresnez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Bihar ostegunarekin hasiko da Nafaroako Kontserbatorioak antolatzen duen Interprete Gazteen IV.zikloa. Aurten 6 emanaldi eskainiko dituzte guzira, otsaileko zein martxoko ostegun guzietan, arratsaldeko 19:30etan hasita Fernado Remacha entzutegian. Sarrerarik ez da ordaindu beharko.

Lehen ostegun honetan Laura Ferrer biolin jotzailearen txanda izanen da, Julen Carrero tronpeta jotzailea, David Abaigar perkusioan eta Iker Ayensa saxofoiarekin. Édouard Laloren ‘Sinfonía Española’ , biolinarentzako ‘Partita’ nº2 (Johann Sebastian Bach), ‘Fantasía Eslava’ (Carl Höhne), Jacques Ibert Ganbara kontzertua, ‘One Study’ (John Psathas) eta konpositore espainiarraren ‘La Céleste’ lanak eskainiko dituzte

Programa osoa

2016an hasi zen Kontserbatorioa ziklo hau eskaintzen eta dagoeneko ohiko bilakatu daf Iruñeko musika programazioan. Bi hilabeterako programak  izen hauek biltzen ditu:

Otsailaren 14ean: Beñat Isasti, Elena Olmos, Miriam Guillén, Nieva Villar.

Otsailaren 21ean: Adrián Aznarez, Ainara Martinez, Ana Lasaosa y Jon Ander Arcenillas

Otsailaren 28an: Gorka Alduante, Rinaldo Zhok, Sara Guerrero y Pablo Quiñonero

Marxoaren 7an: Leire Unzué, Itziar Calvo, Beltrán Muerza y Amaia Valdés

Martxoaren 14ean: Daniela Sagastibeltza, Pablo Viana, Iker Idoate, Cynthia Nieves


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
CARTEL CICLO JOVENESI NTERPRETES 2019
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa