(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Erresuma Batuko Simon Manley enbaxadorea hartu du asteartea, 2019.eko otsailak 12


Topaketan, bi lurraldeen arteko harreman ekonomikoak eta sozialak ez ezik, Brexitaren efektuak ere aztertu dituzte


Lehendakaria britainiar enbaxadorearekin.

Lehendakaria britainiar enbaxadorearekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria, Uxue Barkos, Nafarroako Jauregian bildu da Erresuma Batuko enbaxadorea den Simon Manleyrekin, Nafarroako Foru Komunitatearen eta britainiar herrialdearen arteko harreman ekonomikoen eta sozialen egoera aztertzearren.

Barkosekin batera izan da Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi. Bestalde, Simon Manley britainiar kontsulordea den Derek Doylerekin eta Madrilen Britainiako Enbaxadako aholkulari politikoa den James Birkettekin etorri da.

Bileran zehar, bi lurraldeen arteko harreman ekonomikoen egoera aztertu ahal izan dute. Nabarmentzekoa da Erresuma Batua Nafarroarentzat merkatu estrategikoetariko bat dela, Nafarroako Nazioarteko 2017-2020 Planean (egungoan) hautatua. Lehentasunezko merkatua da bereziki nekazaritzako elikagaien, automozioaren, berriztagarrien, osasunaren eta sormen-industrien sektoreentzat.

2013-2018 denboraldian, Erresuma Batuak Nafarroako esportazio guztien %6 eta 8 artean jaso du. 2018ko urrira bitarte, 370,5 milioi euroko salmentak erregistratu dira herrialde horretan.

Halaber, topaketan, Brexitaren ondorioez hitz egin ahal izan dute. Ildo horretan, Barkosek Manleyri azaldu dio Nafarroako Gobernua neurriak hartzen ari dela Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzearen ondorioz kaltetuak izan daitezkeen enpresa nafarrak babesteko. Modu horretan, gogoratu du azaroan Brexitaren Behatokia aurkeztu zutela; hau da, zalantzak argitzeko eta Erresuma Batura esportatzen duten Nafarroako enpresei informazioa emateko erreminta, egun zalantza-egoera baten aurrean egoteagatik. Behatokiak, gainera, Nafarroako enpresen zalantzak modu pertsonalizatuan artatzen ditu.

Legegintzaldi honetan, Simon Manley Nafarroara etortzen den bigarren aldia da. Lehenik, 2017ko ekainean etorri zen, Erresuma Batua-Nafarroa Enpresa-mailako Topaketa Komertziala zela-eta, Nanoteknologiari eta Material Aurreratuei eta Ekoizpenari eskainia eta Iruñean egin zena. Horren bitartez, bi lurraldeen arteko truke komertziala erraztu nahi izan zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa