(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie 2018an erretiratutako edo hildako 706 funtzionarioei asteartea, 2019.eko otsailak 12


Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie «profesionaltasunez eta leialtasunez» egindako lanagatik eta nafarrei zerbitzua emateko hartutako konpromisoagatik


Erretiratuak

Uxue Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie langile guztiei. ( irudia handitu )

Gaur eguerdian egindako ekitaldi batean, Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, eskerrak eman dizkie 2018an erretiratutako edo hildako 706 funtzionarioei. Gobernu osoaren eta herritar guztien izenean eman dizkie eskerrak, egin duten lanagatik; izan ere, lan horri esker, «Nafarroak aurrera darrai guztiok lortu nahi dugun helburua lortzeko; alegia, komunitate dinamiko, aitzindari, aurreratu, kultu, ireki eta solidario bat bihurtzea».

Lehendakariarekin batera, hauek izan dira ekitaldian: María José Beaumont, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, eta Amaia Goñi, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

Guztira, 706 pertsonari egin zaie omenaldia. Haietatik 680k erretiroa hartu zuten 2018an (429 emakume eta 251 gizon), eta 26, berriz, hil egin ziren (15 emakume eta 11 gizon). Sektoreka, erretiratutako edo hildako gehienak Hezkuntzakoak ziren (322 pertsona; alegia, 181 emakume eta 141 gizon); gero, Osasunekoak (194 pertsona; alegia, 152 emakume eta 42 gizon); Nukleo Administraziokoak (160 pertsona; alegia, 94 emakume eta 66 gizon); eta Justiziakoak (8 pertsona; hau da, 4 gizon eta 4 emakume).


Erretiratuak

Baluarten egindako ekitaldira gerturatu diren langile eta familiakideak. ( irudia handitu )

Omenduek diploma bat eta Nafarroako ezkutua daraman bereizgarri bat jaso dituzte. Musika-hirukote batek girotu du ekitaldia.

Lehendakariaren hitzaldia

Bere hitzaldian, Uxue Barkos Lehendakariak Nafarroako erakundeei «bizia, pultsua eta sendotasuna» eman izana eskertu die enplegatu publikoei, baita beren lana «profesionaltasunez, leialtasunez eta konpromisoz» egin izana ere, «gizarteari ahalik eta zerbitzurik onena bermatuz beti».

Horretaz gain, bizitzako garai berri honi «ahalik eta probetxu handiena» ateratzera animatu ditu, eta lanean zeuden bitartean gauzatu ezin izan zituzten proiektuak gauzatzera. Honela esan die: «Gozatu intelektualki eta kulturalki aberastuko zaituzteten bidaia eta jarduerekin. Ahal duzuen neurrian, lagundu behar dutenei, nola familiakoak izan hala ez. Eta, azken batean, gara zaitezte, nola gizaki gisa hala sozialki».

Amaitzeko, Lehendakariak erretirora iritsi aurretik iaz hil ziren funtzionarioak ekarri ditu gogora, eta, Nafarroako Gobernuaren izenean, «estimua, adorea eta esker ona» adierazi die haien senideei. «Haien oroitzapena beti bizirik izango da gure artean, eta haien familiek mirespenez gorde ahal izango dute, guztioi merezi digun errespetu eta balio handiagatik».


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa