(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

216.000 euro baino gehiago ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuetarako, ingurumen-arloko boluntariotzako proiektuetarako, lurraldearen zaintzako proiektuetarako eta herritar zientziako proiektuetarako astelehena, 2019.eko otsailak 18


Gaur arratsaldean, informazio-bilera bat egingo da Iruñean, deialdi honen oinarriak eta iazkoarekiko berrikuntzak azaltzeko


Ingurumenak laguntzen deialdia egin du honako proiektu hauetarako: ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioa, ingurumen-arloko boluntariotza, lurraldearen zaintza eta herritar zientzia. Guztira 216.821 euroko laguntza gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat izango da. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20an amaitzen da.

Horrela ageri da Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia den Eva Garcia Balaguerrek emandako ebazpenean; ebazpena gaurko (astelehena, otsailak 18) Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu da.

Hori dela-eta, gaur arratsaldean informazio-bilera bat egingo da, deialdi honen oinarriak ez ezik, iazkoarekiko berrikuntzak ere azaltzearren. Bilera 18:00etan izango da Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren ekitaldien aretoan (González Tablas kalea, 9. Iruña).

Nafarroako Gobernuak ingurumen-hezkuntzaren tratamendua zeharka indartu nahi du maila guztietan, ingurumen-arloko boluntariotza eta lurraldearen zaintzako eta herritar zientziako ekimenak bultzatzeaz gain. Helburu nagusia da herritarrek ingurumenaren gainean sentsibilizazio eta ezagutza handiagoa izatea edota ingurumen-arazoak konpontzen banaka nahiz taldean parte hartzeko balioak nahiz trebetasunak hartzea.

Gastua honela banatuko da proiektu-motaren arabera: 110.021 euro ingurumen-hezkuntzarako, 42.000 euro ingurumen-arloko boluntariotzarako, 32.400 euro lurraldearen zaintzarako eta beste 32.400 euro herritar zientziarako.

Azkenik, adierazi laugarren aldiz egin dela laguntza hauen deialdia. 2016an deitu ziren lehendabizi, eta geroztik aurrekontua pixkanaka igotzen joan da. 2016. urtean, soilik ingurumen-hezkuntzarako eman zen laguntza, 30.000 eurokoa; 2017an, bi modalitate egon ziren, eta guztira 40.819 euro banatu ziren: ingurumen-hezkuntza (30.000 euro) eta boluntariotza (10.819 euro); eta 2018an indarrean diren lau modalitaterako egin zen deialdia, 173.342 euroko aurrekontuarekin: ingurumen-hezkuntza (75.000 euro); boluntariotza (28.342 euro); lurraldearen kontserbazioa (35.000 euro) eta herritar zientzia (35.000 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa