(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Europako Batzordeak «Science meets Regions» izeneko ekimena antolatu dute, zientzia herritarrengandik gertuago egote aldera asteartea, 2019.eko otsailak 26


Uxue Barkos Lehendakariak Gabrovo (Bulgaria) lurraldeko arduradunei, proiektuaren bazkideei, egin die harrera gaur goizean, NUPan egindako klima aldaketaren inguruko lurralde estrategiei buruzko dibulgazio jardunaldian


Clima

Barkos Lehendakariak eta Elizalde kontseilaria EBko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroara bertaratu dira Gabrovo (Bulgaria) lurraldeko hainbat ordezkari, honako topaketa honetan parte hartzeko xedez: «klima aldaketari eta eraginkortasun energetikoari lotutako EBko lurralde eta toki estrategiak». Hain zuzen ere, Europako Batzordeko Ikerketa Zentroak eta Eskualdeetako Batzordeak, NUPak eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzarekin batera, antolatutako dibulgazio zientifikoko jardunaldia da horixe.

Jardunaldia Nafarroa buru eta Gabrovo bazkide dituen lankidetza proiektuaren parte da, zeinak Bulgarian, apirilaren 24an, egingo den beste dibulgazio zientifikoko ekitaldi bat jasotzen baitu. Europako hainbat lurraldetan «Science Meets Regions» ekimenaren baitan hautatutako 23 proiektuetako bat da; aipatu ekimen hori zientzia lurraldeetara hurbiltzeari buruzkoa da, eta 2016an eman zitzaion hasiera, Bruselan.

Ordezkariak honako hauek dira: Ivelina Vasileva, Bulgariako Ingurumeneko ministro ohia eta, gaur egun, bere Ingurumen Batzordeko kidea; Tanya Hristova, Gabrovoko alkatea; Dragomir Tsanev, Bulgariako EcoEnergy Network-eko zuzendari exekutiboa; eta hondakinak kudeatzearen inguruko Gabrovoko hainbat aditu.


Clima

Barkos Lehendakariak egin die harrera Gabrovoko (Bulgaria) ordezkariei. ( irudia handitu )

Jardunaldiaren hasieran, Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek harrera egin die ordezkari horiei Nafarroako Jauregian, eta honako hau nabarmendu du: «Nafarroak aurrerapauso nagusiak eman ditu klima aldaketaren kontrako borrokaren alorrean, trantsizio energetikoa eta hondakinen kudeaketa barne. Estatistiken arabera, EBko eredu onenetarikoak gara bi alor horietan».

NUPko Jerónimo de Ayanz I+G zentroan egindako lansaioaren hasieran, Landa Garapenerako, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko sailburu Isabel Elizaldek esku hartu du, eta honako hau azpimarratu du: "premiazkoa da nazioarteko konpromiso bat hartzea, eta lurraldeen lidergoa oso garrantzitsua da. Izan ere, tokiko ekintzan bereziki hartzen eta ezartzen ari dira neurriak", klima aldaketa arintzeko eta aldaketa horretara egokitzeko. Alde horretatik, Elizaldek gogorarazi du zein izan den Nafarroako Gobernuak klimaren inguruan egindako estrategia eta lana. Estrategia hori KLINAn, alegia, klima aldaketari buruzko ibilbide orrian garatu da, eta hainbat proiektu eta arauditan zehaztu da, besteak beste, onartuta eta indarrean dagoen Hondakinei buruzko Legean, bai eta Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legean ere. Azken horren zirriborroa osatuta dago jada, eta laster hasiko da lege horren parte-hartze prozesua.

Europako Batzordeaz eta Gabrovoko arduradun gorenez gain, Ingurumeneko zuzendariak, Smart Cities institutuko (NUP) zuzendari Carlos del Ríok eta Nasuvinsa erakundeko langile Carlos Chocarrok ere esku hartu dute jardunaldian, besteak beste.

Nafarroako ekitaldiaren xedea jardunbide egokiak trukatzea da, hiru esparrutan: klima aldaketari eta eraginkortasun energetikoari lotutako lurralde eta toki estrategiak; eraginkortasun energetikoa etxebizitzetan eta eraginkortasun hori finantzatzea; eta hondakinak modu eraginkorrean erabiltzea eta haien tributazioa. Helburua da klima aldaketaren eta energia politiken inguruan herritarrek duten konfiantza eta konpromisoa sustatzea eta bi gai horien inguruko politiken ezagutza sakontzea, bai eta etorkizuneko deialdi edo ekimenetan elkarrekin parte hartzeko aukerak hobetzea ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa