(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abeltzaintza-ustiategietako animalien higiene eta osasun baldintzak eta ongizatekoak ezarri dira asteazkena, 2019.eko martxoak 20


Foru-dekretu berriaren bitartez, besteak beste, instalazioen arteko distantzia eta bete beharreko baldintza orokorrak arautuko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru-dekretu bat onartu du abeltzaintza ustiategietako eta instalazioetako animalien higiene eta osasun baldintzak eta ongizatekoak nahiz antolamendu zooteknikoa ezartzeko.

Azken urteetan alderdi horiek erregulatzen dituzten hainbat arau argitaratu dira estatuan; beraz, beharrezkoa da Foru Komunitatean abeltzaintzaren baldintzen berezitasunetara egokitzea edota estatuko araudian sartu gabeko zenbait alderdi partikular finkatzea.

Dekretuaren helburua da gaixotasunak hedatzeko arrisku epidemiologikoak eta hortik eratorritako osasun arazoak eta arazo ekonomikoak mugatzea; era horretan, ustiategien eta bestelako instalazioen arteko osasun-distantzia arautuko da (tamainaren eta bertako espezien arabera) eta instalazioen gehieneko tamaina ezarri (hori ere animalia-motaren arabera). Ustiategien artean gaixotasunak hedatzearekin ondorio oso larriak gerta daitezke, bai ustiategiaren titularrarentzat, bai Administrazio, bestelako abeltzaintza-ustiategi eta sektore osoarentzat oro har. Zenbait gaixotasun medio, kaltetutako animaliak hiltzeagatik kalte-ordainak eman behar dira eta mugimendu eta esportaziorako mugak ezarri. Ustiategiaren titularrak biosegurtasunaren arloan dauden neurri guztiak aplikatu behar ditu, ustiategiaren tamaina mugatzearekin batera, animali gehiegi ez pilatzeko, bestela, gaixotasunak sartzeko eta hedatzeko arrisku handiagoa egoten baita.

Baldintzak

Dekretuan definitzen da zer diren abeltzaintza-ustiategia, ekoizpen-animaliak, abeltzaintza-ustiategi estentsiboak eta intentsiboak, arrisku epidemiologiko handiagoa duten ustiategien ezaugarriak adierazteaz gain. Halaber, ustiategiaren titularra izateko baldintzak agertzen dira.

Abeltzaintza-ustiategien kokapenari dagokionean, dekretuan adierazten da zer-nolako distantzia eduki behar duten bestelako elementu edo instalazioekiko, eta zein den ustiategien arteko osasun-distantzia.

Animalien baldintza higieniko-sanitario, zootekniko eta ongizatekoei dagokienean, ustiategien tamaina eta bete beharreko baldintza orokorrak jasotzen dira (aireztapena, ura, garbitasuna, desinfekzioak, minda-simaurren tratamendua, eta azpiproduktuen kudeaketa, beste alderdi batzuen artean). Horrez gain, txerri-ustiategiei, haragi-hegaztien edo errunaldi-hegaztien, eta untxi- ustiategiei; ardien eta ahuntzen, zerbidoen, behien eta zaldien ustiategiei ezarritako baldintzak espezifikoak zehazten dira; baita erle-ustiategiei, ehiza- ustiategiei, zaldienei, gune-zoologikoei; eta tratularien instalazioei eta merkataritza-operatzailei ezarritakoak.

Dekretua, beharrezko diren administrazio-prozedurekin eta ezarri behar diren ikuskapen eta urraketekin osatzen da

Aurretiko kontsulta eta aldeko txostenak

Dekretuaren prozedura epea ia bi urtekoa izan da, eta denbora horretan sektorearen kontsultak jaso zituen, nekazari-erakundeekin -EHNE, UCAN eta UAGN-, INTIA, txerri eta nekazari elkarteekin eta sektoreko ordezkariekin informatzeko hitzaldien bitartez. Geroago jasan zuen herritarren partaidetza, eta 9 iradokizunak jaso zituen.

Nekazaritza Kontseiluak, Ingurumen Kontseiluak eta Toki Araubidearen Foru Batzordeak, eta oraindik orain Nafarroako Kontseiluak, onera informatu dute Dekretu proiektua. Gainera, Nafarroako Kontseiluak uste du Foru Dekretua dela "ordenamendu juridikoaren arabera ados dagoela".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa