(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroeskualdeak diruz lagundutako 2019ko lehen saioko proiektu deialdira aurkezteko epea zabaldu da asteartea, 2019.eko martxoak 26


Eleaniztasuna, gazteen mugikortasuna, kultura eta euroeskualdeko gizartea ardatz hartuta 450.000 euro bideratuko dira


Euroeskualdea

Deialdiaren irudia. ( irudia handitu )

Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak 2019ko lehen saioko diru-laguntzen deialdia aurkeztu du, “Euroeskualdeko gizartea” izenpean eta 450.000 euroko aurrekontuarekin. Deialdiak kultura, hezkuntza, gazteria, lanbide heziketa, kirola eta eleaniztasuna hartzen ditu beregain.

Diru-laguntzek hiru eskualdeetan 2014-2020 Plan Estrategikoaren barruan lehentasunezko sektore diren aktoreen arteko (pribatu zein publiko) elkarlan ekintzak sustatzea dute xede. Eskaeren aurkezpena modu digitalean bakarrik egingo da maiatzaren 6ko 12:00ak bitartean Euroeskualdeko webgunearen hurrengo estekan.

Proiektuek, gutxienez, hiru eskualde bakoitzetik bazkide bat izan beharko dute: Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa eta pertsona juridikoek aurkeztuko dituzte, titularitate publiko zein pribatukoek. Onuradunak txandakatzea bermatu nahi denez, aurkezten diren proiektuek izaera berritzailea izan beharko dute. Diru-laguntzaren gehiengoak proiektuaren kostu osoaren %50a hel daiteke.

Kulturaren arloan, deialdiak lehentasuna emanen dio obren sortze eta zabaltzeari, artisten mugikortasunari edo sormen industrien elkarlanari. Hezkuntza, gazteria eta gizarte arloan proiektuak gazteen mugikortasuna, ikastetxeen arteko trukeak, euroeskualdeko gizartearen garapena zein mugaz gaindiko kultura topaketak sustatzera bideratuko dira proiektuak. Deialdiaren beste arlo bat kirola izango da, zehazki, aire librean egiten den kirola, tokiko kirolak eta kirolaren gizarte eta hezkuntza dimentsioa. Eleaniztasunari dagokionean, Euroeskualdeko hizkuntzen, euskara, gaztelania, frantsesa eta okzitaniarraren garapena sustatuko da hizkuntza hitz egiten den eremuetan hizkuntza truketak bultzatuz.

Nafarroako 47 proiektu

2017ko martxoan Nafarroa Euroeskualdera batu zenetik, Nafarroako entitateek abian ipini diren lau deialdietan 47 proiektuetan parte hartu ahal izan dute.

2017an, Nafarroak kultura, hezkuntza eta gazteria, eleaniztasuna eta kirolaren lehen deialdiko 18 proiektuetan hartu zuten parte. Bigarrengo deialdian, Euroeskualdeko ekonomiaren ardatz diren sektoreetan oinarritutako elkarlan estrategikoetan, Nafarroak bost proiektuetan hartu zuen parte.

2018ari dagokionean, kultura, gazteria eta gazte mugikortasunaren eta mugaz gaindiko kirola eta Euroeskualdeko eremuan hizkuntzak ikasteko arloan ordezkaritza nafarra izan zuten 19 proiektuk. Azkeneko deialdian, Nafarroak aeronautika, aurreratutako fabrikazioa, osasuna/biosasuna eta nekazaritza eta nekazaritza elikagaien industriako bost proiektuetako hiruetan lidertza izan zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa