(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak apirilaren 1tik 12ra bitartean Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen IV. Jardunaldiak antolatu ditu
ostirala, 2019.eko martxoak 29


Edizio honek barne hartzen ditu erakusketa bat, haurrentzako aisialdi-tailerrak, “Diversidad fuente de riqueza” eskola-lehiaketaren sariak eta Memoriari buruzko Ikus-entzunezko I. Topaketa


Cartel de las jornadas.

Jardunaldien kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak apirilaren 2tik 12ra bitartean Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen IV. Jardunaldiak antolatu ditu, eta artearen espresio-ahalmenaren bitartez pertsonen duintasuna errespetatzeari eta giza eskubideak defendatzeari buruz hausnarketa egitea proposatzen digu.

“Sembrando convivencia. Una mirada desde las artes” izenburupean, aurtengo jardunaldiek barne hartzen dituzte “Diversidad fuente de riqueza” II. Eskola Lehiaketa, “Caminos a la escuela” erakusketa eta haren inguruko aisialdiko tailerrak, esaterako Memoriari buruzko Ikus-entzunezko I. Topaketa.

Lehenengo asteko jarduerak Baluarten egingo dira, eta bigarren asteko dokumentalen zikloa Golem Yamaguchi zinemetan. Sarrera doakoa da.

Sari-banaketa, “Caminos a la escuela” eta tailerrak

“Diversidad fuente de riqueza” II. Lehiaketaren sari-banaketarekin hasiko dira jardunaldiak, apirilaren 2an (asteartea), 11:00etan, Baluarteko Ganbera Aretoan. Epaimahaiak 1.500 ikaslek kasik aurkeztutako 81 lanetatik 8 aukeratu ditu. Ekitaldiak izaera ludiko-musikala edukiko du, proposatu den gaiaren inguruko hausnarketa, debatea eta sortze-prozesuetan parte hartu duten pertsona guztiei esker ona emateko. Bertan, sarituek beren lanak erakutsiko dizkigute.

“Caminos a la escuela” erakusketa apirilaren 3tik maiatzaren 3ra bisitatu ahal izango da Baluarten. Argazki-erakusketa hau 18 argazki-kazetarien lanak biltzen dituen proiektu baten parte da. Horien bidez, mundu osoko neska-mutilek eskolara iristeko dituzten eguneroko desafioak deskribatzen dizkigute, batzuetan bizitza arriskuan jartzeraino, hezkuntzaren bitartez bizitza hobea lortuko dutenaren itxaropenarekin.

Hain zuzen, erakusketa honetarako hautatu diren irudiek Alaska, Brasil, Burkina Faso, Estatu Batuak, Frantzia, Kenya, Libia, Nigeria eta Tailandian lekututako hamar istorio erakusten dizkigute. Istorioak hiru kategoria tematikotan banatzen dira: “Distantzia luzea”, “Etsaitasunezko ingurunea” eta “Diskriminazioa”. UNESCOk Sipa Press agentzia prestigiotsuari enkargatutako erakusketa Iruñera iritsi da, New York, Paris eta Madrilen egon ostean.

Erakusketara edonor bertara daiteke, Baluarteko irekiera-ordutegian, eta ikastetxeek goizez bisita dezakete, 10:00etatik 12:00etara, aurretiaz izena eman eta gero pazyconvivencia@navarra.es helbidean. Horrez gain, hilaren 4an (osteguna), eguerdiko 12:00etan, bisita gidatua egingo da.

Erakusketarekin batera haurrentzako aisialdi-tailerrak antolatu dira. Apirilaren 4an, 13an, 20an eta 27an, 6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek “Caminos a la escuela: experiencias y realidades cotidiana en el mundo sobre el acceso diario al derecho a la educación” tailerrean parte hartu ahal izango dute. Egunean bi saio egingo dira, euskarazkoa 17:15ean eta gaztelaniazkoa 18:15ean, guztiak Baluarten. Haurrekin doazen pertsona helduek saio horietan parte har dezakete ere. Sarrera doakoa da eta aurretiaz izena eman behar da pazyconvivencia@navarra.es helbidean edo 848426048 telefono-zenbakira deituta.

Ikus.entzunezko I. Topaketa

Jardunaldien bigarren astean Ikus-entzunezko I. Topaketa egingo da, “Imágenes con miradas” izenekoa, memoria historikoari buruzko dokumentalen zikloa. Apirilaren 9an, 10ean, 11n eta 12an 9 dokumental botako dira Golem Yamaguchi zinemetan: 18:30ean eta 20:30ean asteartean, asteazkenean eta ostegunean, eta 18:30ean, 20:30ean eta 22:30ean ostiralean.

Sarrera doakoa da tokia bete arte, eta gonbidapenak leihatilan eros daitezke apirilaren 5etik aurrera. Saio guztien amaieran dokumentalen zuzendariekin mahai-ingurua egingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
folletopak_eusk.jpg
folletoCICLODOCUMENTALweb.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa